Cuidados
Zaintzaren erromantizazioa

Zaintzaren erromantizazioa gero eta ohikoagoa da azken hamarkadetan, emakumeenganako aitortza gisa aurkezten den biolentzia sinbolikoa.
El amor es trabajo no pagado
Buenos Aires, 2018ko martxoaren 8an egindako murala. Ailen Possamay
12 feb 2021 07:18

Gogoan dut lehen konfinamenduaren garaian San Mameseko estadioan hizki larriz eta bihotz artean hau zabaldu zutenekoa: “Gogoaren indarra. Milesker por cuidarnos”. Maskulinitate hegemonikoaren eta kapitalaren ekoizpenerako tenplu batean, zaintzeagatik eskerrak ematen dituzte, eta baloi bati ostikoak emateagatik, ordea, milioiak ordaintzen dituzte. COVID-19aren krisia hasi zenetik, gobernariek guztion sakrifizioa goraipatzen dute etengabean. Bitartean, emakumeek egiten dituzte zaintza lanak, bereziki emakume langileek, eta berezi-bereziki egoera prekarioenetan dauden emakume migratuek. Hau da, emakumeek dohainik lan egiten dute, eta, gainera, ordaindutako lanetan ere lan baldintza okerrenetan jartzen dituzte. Hortaz, aitortzat mozorrotzen dena indarkeria sinbolikoa da testuinguru honetan. Silvia Federicik esan bezala, maitasuna deitzen duten hori ordaindu gabeko lana da emakumeentzat.

Beraz, esklabu lana egiten ari diren emakumeak baloratzea esplotazioa eta botere erlazioa betikotzeko estrategia bat da. Ildo horretan, osasun langileen “heroismoa” ere emozionalitatez beteriko erreportajeetan erakusten digute (askotan auzo lotsa eragiten digutenak). Horren aurrean, osasun langile askok ahotsa altxatu dute, eta eskerren, txaloen eta idealizazioen ordez baliabideak eskatu dituzte. Esplotazioaren eta botere erlazioen erromantizazioa eremu askotan aurki dezakegu, baina rol berezia jokatzen du emakumeek egiten dituzten lanetan. Izan ere, zaintzaren erromantizazioa estrategia heteropatriarkal eraginkor bat da. Maitasun erromantiko heterosexualaren eraikuntzarekin batera, emakumeen berezkotasunean kokatzen da besteak atsegintzea, besteak zaintzea eta besteen beharrak lehenestea, eta bide hori markatzen zaie emakumeei maitasuna eta zoriontasuna lortzeko. Monique Wittig-en hitzak jarraituz, heterosexualitatea ez da praktika sexual bat, ez eta irrika sexual bat. Are gehiago, heterosexualitatea ez da erakunde soil bat, baizik eta gizarte osoa egituratzen duen erregimen politikoa. Hala, pentsamendu heterosexualak esentzialtzat aurkezten du diferentzia sexuala, gizon eta emakumeen arteko antagonismoa naturalizatzen du, eta gizonek emakume-neskameak berenganatzea ahalbidetzen du.

“Esplotazioaren eta botere erlazioen erromantizazioa eremu askotan aurki dezakegu, baina rol berezia jokatzen du emakumeek egiten dituzten lanetan”

Zaintza lanen idealizazioa, zaintza maitasunez eta erromantizazioz puztea, historikoki eta geografikoki koka dezakegun fenomeno bat da. Gaur egun ezagutzen ditugun familia eta ama maitekorrak XVIII. mendean hasi ziren eraikitzen Europan, bioboterearen garapenarekin batera. 1950eko hamarkadan, mendebaldeko gizarteetan, klase ertaineko emakume zurietan “etxeko aingerua” inposatu zen. Hau da, emakumeek Bigarren Mundu Gerratik itzulitako gizon soldaduen esklabu maitekorrak izan behar zuten. Neoliberalismoa zabaltzearekin batera, 1980ko hamarkadatik aurrera, amatasun intentsiboa hedatzen hasi zen; beste batzuen artean, edoskitzeko mandatuaren inguruan gorpuztua. Halaber, gure testuinguruan zaintzaren erromantizazioa bereziki amatasunaren eremuan gauzatzen ari da, eta, hura naturalizatuta, familiako zaintza lan guztietara zabaltzen da hein handi batean. Izan ere, erromantizazio bera aurkituko al dugu haurren eta adindunen beharrak asetzeko arduretan? Zalantzarik gabe: ez. Hala, bada, Mendebaldeko gizarte garaikideetan amatasun intentsibo eta erromantikoa hegemonikoa bihurtu da. Historian zehar, eredu hori oso urritan gauzatu da; hori bai, beti garai antifeministetan.

Gizarte heteropatriarkaletan, emakumeen lanak etengabe naturalizatu eta esentzializatzen dira; bereziki, bizitzaren produkzioarekin lotutakoak. Feministok, aldiz, emakumeek egiten dituzten lanak ere produktiboak direla azpimarratzen dugu behin eta berriro, eta ikuspegi horretan lanaren, produktibitatearen eta naturaren ideia patriarkalak ageri direla. Gizakiaren historia aztertzeko aukera dugun garaitik, bizitzaren produkzioaren arrazionalizazioa, teknika, sozializazioa eta planifikazioa topatuko ditugu, bizitza hori ekoizteko era eta unean eragiteko jakintzak sortu zirelarik. Hortaz, zaintza lanen erromantizazioa emakumeen lanak esentzializatzeko mekanismo bat da. Hain zuzen ere, besteen zaintza egokiaren iruditegian afektu eta maitasunarekin egindakoak lehenesten dira. Hau da, familian garatutakoak. Ildo horretan, emakumeak izaki maitekor bezala eraikitzen direnez, familiako emakumeek egindako zaintza jotzen da egokientzat. Beraz, ezinbestekoa da emakumeen lanetan gertatzen den esentzializazioa salatzea eta eraikuntza politiko bezala aztertzea. Lan horiek eraikitzen dituzten erlazioak produkzio erlazio bezala ulertzea.

“Zaintza egokiaren iruditegian afektu eta maitasunarekin egindakoak lehenesten dira, familian garatutakoak. Emakumeak izaki maitekor bezala eraikitzen direnez, familiako emakumeek egindako zaintza jotzen da egokientzat”

Orobat, berebizikoa da zaintzaren idealizazioa eta amatasun erromantikoa iparralde globaleko herrialdeetan azken hamarkadetan gertatutako aldaketekin erlazionatzea. Izan ere, heteropatriarkatuak zapaldutako subjektuek hamarkada batzuetan askatasuna eta boterea areagotzea lortu badute ere, orain garai erreakzionario batean aurkitzen gara. Gainera, fenomeno hori ugalkortasun tasa txikiak dituzten Mendebaldeko gizarteetan gertatzen ari da, eta, ondorioz, amatasuna goraipatzeak eragin zuzenak ditu. Horrez gainera, kapitalaren interesentzat guztiz funtzionala da emakumeak doako zaintzaileak izatea, hala izanik emakumeek oso era errentagarrian ekoizten baitute lan indarra;gainera, gaur egun haien xeda da, besteak beste, soldatapeko langile asko merkatutik kanporatzea. Horiek guztiak soldaten jaitsiera, sektore feminizatuen prekarizazio eta egitura publikoen pribatizazioarekin batera gauzatzen ari dira, hau da, familietan emakumeen lan karga handitzearekin batera.

Azken boladan, feminista askori agerikoa egiten ari zaigu gero eta handiagoa dela zaintzaren eta amatasunaren erromantizazioa. Gainera, esanahi horien muina erraietaraino barneratua dugu, hau da, gure beharrak eta interdependentzia kudeatzeko erarik egokiena lotura afektiboan oinarritutakoa dela. Aitzitik, doako lana desfamiliarizatu ahal izateko ezinbestekoa da egitura publikoak indartzea, eta, bestalde, aldatu egin behar da pentsamendu hori, esaten duena familiako emakumeek egiten dutena dela zaintzarik egokiena. Orain dela hilabete gutxi, feministon haserrerako, Eusko Jaurlaritzako berdintasun aholkulariak adierazi zuen zaintza sistema publikoa ez dela ekonomikoki jasangarria, eta ezinbestean bermatu behar dela familiek zaintzeko duten eskubidea. Guk oso argi daukagu: politika antifeministak dira, eta gizonen pribilegioak sendotzen dituzte; erregimen heterosexuala indartzen dute, eta ofentsiba kapitalista eta arrazistekin batera datoz. Emakumeei eskerrak emango dizkiete, eta gizon-zuri-enpresariek kapitala pilatzen jarraituko dute. Zaintza eta familia goraipatuko dituzte, eta emakume migratzaileak baldintza okerrenetan lan egitera behartzen jarraituko dituzte. Amaren maitasuna laudorioz beteko dute, eta ama-neskameak bilatzen jarraituko dute. Maitasuna diote, baina esplotazioa da.

Coronavirus
Trabajadoras de hogar y cuidados: buscando el ángulo desesperadamente
El Gobierno de España no considera necesaria ninguna medida dirigida a paliar los efectos del coronavirus en la salud y la economía de las trabajadoras de hogar.
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Argentina
Argentina Diez años de Ni Una Menos, el movimiento que desbordó el feminismo para hacerlo enorme
El 3 de junio de 2015 se produjo la primera convocaría de Ni Una Menos en Argentina. El llamamiento contra la violencia machista traspasó el nicho feminista y la respuesta fue masiva. Hoy, se enfrenta a las políticas reaccionarias de Milei.
Violencia machista
Machismo Ver para creer: ha llegado la hora de acabar la misoginia visual en las redes sociales
VV.AA.
Todas estas formas de misoginia contemporánea están aumentando a medida que se generaliza el uso de la inteligencia artificial generativa para fabricar imágenes falsas.
Justicia
Sentencia Condenado un trabajador de Vox por arrastrar a una activista de Femen
Un trabajador de Vox ha sido condenado como autor de un delito leve de lesiones a la pena de 180 euros y a indemnizar con 250 a la activista de Femen Lara Alcázar.
Asturias
Educación pública Educación en pie de guerra: crónica de la huelga que ha sacudido el final de curso en Asturias
Recursos insuficientes, sobrecarga docente y reformas sin inversión han desatado una de las mayores huelgas educativas en Asturias, con implicaciones que van más allá del curso escolar.
Antimilitarismo
Rearme La sociedad española rompe con el tabú del gasto militar… o no
La cantidad de eufemismos utilizados por los gobiernos para vender las bondades del aumento en el gasto militar es un buen termómetro para sospechar que el debate no está tan decidido como pareciera.
Pensamiento
Pensamiento Jason W. Moore: “La crisis climática es una lucha de clases”
El autor de 'La gran implosión' y 'El Capitalismo en la trama de la vida' critica “el ecologismo de los ricos” y propone una vuelta a la centralidad del trabajo como solución a la actual crisis climática.
València
València La Generalitat usa la ley de transparencia para denegar el acceso a las imágenes de Mazón llegando al Cecopi
Compromís ha presentado un recurso al TSJCV en el que exige a la Generalitat que revele si conserva las grabaciones de los accesos a L'Eliana que se niega a facilitar.
Análisis
Estados Unidos Musk, Trump y las líneas de fractura en el trumpismo
Detrás de la bronca entre Trump y Musk se encuentra la realidad de que el primero tiene el arma por la empuñadura y el segundo la puerta de salida de EEUU abierta de par en par. La motosierra de los anarco-capitalistas se gripa.
Galicia
Crowdfunding O Salto Galiza abre un crowdfunding para empapelar a Altri
Queremos investigar a los responsables políticos y empresariales del que podría ser el mayor atentado ambiental de la historia reciente de Galicia.
Economía social y solidaria
Economía social La Pantera Rossa, 15 años pintando el mundo de su color en Zaragoza
El Centro Social Librería La Pantera Rossa de Zaragoza enfrenta deudas históricas con una campaña colectiva que busca mantener viva la cultura independiente y el activismo social.
Cantabria
Piquetes y barricadas La huelga del metal sacude Cantabria con 22.000 trabajadores convocados y un 90% de seguimiento
Piden recuperar el poder adquisitivo y se enfrentan a una patronal que lanza discursos incendiarios en medios. Un huelguista ha sido detenido en lo que el PCPE califica de acto “represivo”.
Partidos políticos
Partidos políticos Los satélites de Sumar activan la “operación Bustinduy”
El ministro de Derechos Sociales es el elegido por muchos dentro de la coalición electoral para sustituir a Yolanda Díaz, a quien dan por amortizada. Ya cuenta con apoyo simbólico de Mas Madrid, IU y los ‘comuns’.

Últimas

Hazlo Posible
Hazlo posible Un año de investigaciones en El Salto: más impacto y visitas que nunca
En el último año El Salto ha publicado decenas de trabajos de investigación, con más impacto y visitas que nunca: desde la exclusiva de los festivales de KKR a la foto manipulada de Mazón, pasando por los agentes infiltrados en colectivos sociales.
Economía social y solidaria
Economía Social 30 años de REAS: un camino de lucha social y política por la sostenibilidad de la vida frente al capital
La Red de Economía Alternativa y Solidaria ha llegado a gestionar 1.300 millones de euros anuales bajo los criterios de la economía social y solidaria. Uno de sus fundadores y dos jóvenes activistas ponen voz a los logros y aspiraciones de la red.
Argentina
Argentina Diez años de Ni Una Menos, el movimiento que desbordó el feminismo para hacerlo enorme
El 3 de junio de 2015 se produjo la primera convocaría de Ni Una Menos en Argentina. El llamamiento contra la violencia machista traspasó el nicho feminista y la respuesta fue masiva. Hoy, se enfrenta a las políticas reaccionarias de Milei.
Galicia
Análisis Una casualidad, una respuesta masiva y un debate incómodo: la sentencia de Samuel Luiz en contexto
El 22 de mayo, el TSXG ratificaba el veredicto del jurado popular y reconocía que el asesinato de Samuel Luiz fue un crimen motivado por LGTBIfobia. El caso ha supuesto una movilización sin precedentes.
Explotación laboral
Explotación Dos detenidos en La Vera por explotar a migrantes nepalíes
Ciudadanos nepalíes eran obligados a trabajar sin contrato ni condiciones mínimas en fincas agrícolas extremeñas.
Madrid
Desahucios La Comunidad de Madrid desahucia a una persona con discapacidad y postrada en una cama
José Luis Alcalá Nuño tiene una discapacidad del 52% y vivía en una casa adjudicada a su madre por la Agencia de Vivienda Social (antiguo IVIMA).

Recomendadas

Racismo
Racismo Gitanas a Escena: “Nuestra Lisístrata Montoya lucha contra el racismo”
Coco Reyes (directora y actriz) y Susana Muñoz (actriz) invitan a acudir al Teatro Bellas Artes de Madrid a ver su apropiación del mito feminista de la Grecia clásica escenificado por ocho mujeres gitanas.
Palestina
Shahd Abusalama “La Shoah se ha convertido en un arma ideológica de la que se ha abusado”
Afincada en Barcelona, la familia Abusalama, de origen gazatí, lidia con el horror diario pegada a un móvil, mientras espera noticias de los familiares que aún quedan en el enclave palestino.
Galicia
Galicia Dimite el conselleiro do Mar de la Xunta tras ser denunciado por agresión sexual
Alfonso Villares deja su cargo tras ser notificado por el TSXG de su implicación en una investigación por presunta agresión sexual, iniciada a raíz de una denuncia presentada por la presentadora Paloma Lago.
Argentina
Extrema derecha El Gobierno de Milei se ensaña con la población mapuche en una nueva ‘Conquista del Desierto’
El ejecutivo de extrema derecha acusa a las comunidades mapuche de “terroristas”, elimina la protección legal de sus territorios y activa un nuevo ciclo de persecución.