Huelga
Greben hari morea

Emakumeek egindako grebatan ikusezintasuna bikoitza da, analisia gizonen eta kapitalaren betaurrekoekin egiten delako. Tarte hau baliatu nahi dut gurean egindako batzuk gogorarazteko. Asteko  Sindikalagenda

8M Bilbao
Las huelguistas en Bilbao consiguieron el cierre de la Subdelegación de Extranjería Christian García

publicado
2019-03-29 23:50

ARGIA

Ekonomia ikastean ez dut inoiz greba kontzeptua ikusi, nahiz eta hauen arteko lotura erabat zuzena izan. Arrazoia agerikoa da: botere ekonomikoak definitzen du zer den ekonomia. Emakumeek egindako grebatan ikusezintasuna bikoitza da, analisia gizonen eta kapitalaren betaurrekoekin egiten delako. Tarte hau baliatu nahi dut gurean egindako batzuk gogorarazteko.

1889 urtean Bilboko Santutxu auzoan lantegi gutxi batzuk zeuden. Horien artean, txakolindegiren bat eta zigarroak egiteko lantegi bat zegoen. Langile gehienak emakumeak ziren, lan baldintza kaxkarrak zituztenak: miseriazko soldata eta amaierarik gabeko lan ordutegia. Emakumeek martxoaren 8an greba hasi zuten, lan baldintzak hobetzeaz gain, lantegiko zuzendariak ekoizpena atzera botatzen zuelako, egindako zigarroak kalitate txarrekoak zirela eta. Azpimarratu behar da tabakoa oso kalitate baxukoa zela eta mekanizazioak langileengan presio handiagoa eragiten zuela. Arduraduna leihotik bota zuten; bost egunen buruan emakume hauek eskatutakoa lortu zuten.

1903an, urte gutxi batzuk geroago, Iruñeko emakume langileak beste gatazka baten protagonistak izan ziren. Calzados López enpresak lanean emakume oso gazteak zituen, asko haurrak ziren. Lan baldintza okerrez gain, enpresak soldata murrizketa bat aplikatu nahi zien; honen aurrean apirilean 60 langiletik 48k greba hasi zuten.

"Emakumeak protagonista izan diren grebak ugariak dira. Antzinako eta gaurko grebak lotzen dituen hari morea jarraitu besterik ez dugu, greba orokor feminista barne

1905 urtean emakumeek Barakaldo eta Sestaon alokairu greba egin zuten. Garai horretako sindikatuek, etxebizitza kostu hazkorrei aurre egiteko alokairu grebak martxan jartzea adostu zuten. Jabeek etxegabetzeak martxan jarri zituzten baina Barakaldon, emakumeek aurre egin zieten, kaleak euren etxeko tresneria eta altzariekin okupatuz, etxegabetzeak ekiditeko. Garraiobide guztiak gelditu zituzten, Bilborekin konektatzen zuen trena ere. Gatazkak ondoan dagoen Sestaora salto egin zuen: 2.000 familia greban zeuden. Bizkaiko Labe Garaiak, Nerbioiko ontziolak eta tipografoak greban hasi ziren. Nahiz eta gerra-egoera deklaratu, Bilbo Handiaren bizitza ekonomikoa hilabete batez gelditu zuten.

Hamarkada batzuk geroago, Iruñeko emakumeek frankismo garaiko greba orokorra izeki zuten. Arrautzen eta olioaren prezioak zirela eta, emakumeek Zabalguneko Merkatuan protesta hasi zuten, hirian lau eguneko greba orokorra bultzatuz.

Emakumeak protagonista izan diren grebak ugariak dira. Antzinako eta gaurko grebak lotzen dituen hari morea jarraitu besterik ez dugu, greba orokor feminista barne.

LANAREN EKONOMIA : BILBOHIRIA ETA HORDAGO ELKARLANEAN. LOTURA HEMEN


Audio Player

SINDIKALAGENDA

Martxoak 30, zapatua

• Bilboko Euskalduna Jauregiaren aurrean elkarretaratzea egin da , “Iberdrola: zuen aberastasuna, gure miseria” lemapean.

• Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako #Garbialdi|ko langileek grebarekin jarraitzen dute (ELA, LAB, ESK).

• Eibarko proba bankuko langileek greba mugagabea hasi dute bi langile kaleratuak izan direlako (ELA).

• Tabakalera-ko langileak, bitartekarien greban jarraitzen dute.

• DIA supermerkatuko langileak greba mugagabean daude (ELA, LAB, CCOO).

• Partzuergoko Kudeaketa Langileak borrokan daude 29an eta apirilaren 1ean greba egingo dute (ELA, STEILAS).

• Ingemarreko langileak (Usurbil), greba mugagabean daude erregulazio-espedientearen aurka.

• Tren sozialaren adleko eta AHTren konytrako manifestazioa egingo da Altsasun, 18:00etan.

Apirilak 1, astelehena

• La Navaleko langileek elkarretaratzeak egitera deitu dute, Barakaldon, Sestaon, Portugaleten eta Santurtzin, aste osoan (ESK).

• Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea astelehenean izango da, Bilboko Udaletxearen aurrean, 12:00etan. Gasteizen ere hala izango da.

• Homeserveko langileek lanuzteei ekin diete, lan baldintza eta lanabes duinak exijitzeko. Bilboko plantillak apirilaren 1ean hiru orduko lanuzteak egingo dituzte, 10:00etatik 13:00ak bitartean (LAB).

• SATSE-k elkarretaratzea egingo dute Osakidetzako zentro guztietan, lanbide karreraren alde 11:00-11:15 artean.

• Gizarte ekimeneko ikastetxeetako langileen hurrengo greba txandak apirilak 1-4 eta maiatzak 8-9ean izango dira (CCOO, LAB, ELA, UGT, STEILAS). Astelehenean manifestazio orokorra egingo da Bilbon (Jesusen Bihotza, 12:00etan).

• Gipuzkoako adinekoen egoitzetan 27 greba eguneko deialdia egin du ELA-k, apirilaren 1etik 12ra, 26tik 30era eta maiatzaren 1etik 10era.

Apirilak 2, martitzena

• Gizarte ekimeneko ikastetxeetako langileen greba dela eta elkarretaratzea egingo da 12:00etan Bilbon, Bizkaia Plazan (CCOO, LAB, ELA, UGT, STEILAS).

Apirilak 3, eguaztena

• Gizarte ekimeneko ikastetxeetako langileen greba dela eta elkarretaratzea egingo da 11:30etan Donostian, Kristau Eskolako egoitzaren aurrean (CCOO, LAB, ELA, UGT, STEILAS).

Apirilak 4, eguena

• Gizarte ekimeneko ikastetxeetako langileen greba dela eta manifestazioa egingo da 11:30etan Bilbon, Jesusen Bihotzan (CCOO, LAB, ELA, UGT, STEILAS).

• Kaleratzeak direla eta, Gasteizko Mercedes enpresan elkarretaratzea egingo da Correos plazan, 19:00etan.

Apirilak 6, zapatua

• La Navaleko langileek Bilbon manifestazio handi bat egitera deitu dute (ESK).

Apirilak 12, barikua

• Osakidetzako Lehen Arreta Zerbitzuko langileek greba egingo dute apiliaren 12an, sindikatuak eta Lehen Arreta Arnasberritzen deituta.

Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Euskal Herriko Unibertsitatetik, lanaren munduko analisia. Bilbo Hiria irratia eta Hordago elkarlanean.
Ver todas las entradas

Relacionadas

Masculinidades
Porque otro hombre es posible

Es imprescindible nuestro cambio, el de los hombres, abandonar al ser agresivo y dominante que nos habita y dar paso a nuestro lado femenino, ese que llevamos dentro y que tanto reprimimos.

Brasil
Miles de mujeres indígenas marchan en Brasil por la defensa de la Amazonia

Mujeres de más de 130 pueblos originarios se unieron en Brasilia en la Primera Marcha de Mujeres Indígenas. Alertan sobre la amenaza para el medio ambiente que suponen las políticas desarrollistas del gobierno de Bolsonaro.

Franquismo
As dúas Marías na loucura franquista
As dúas irmás de Compostela retaron o Franquismo con cor e alegría. Chamáronas “tolas”, pero a tolería estaba ao seu redor.
0 Comentarios
Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Euskal Herriko Unibertsitatetik, lanaren munduko analisia. Bilbo Hiria irratia eta Hordago elkarlanean.
Ver todas las entradas

Destacadas

Movimiento antiglobalización
El pacifismo vence al miedo en la contracumbre del G7

Más de 15.000 personas han acudido a la contracumbre del G7 para protestar ante la visita de altos mandatarios internacionales como Donald Trump o Angela Merkel.

Portugal
Costa se arriesga a nuevas huelgas a poco más de un mes de las elecciones generales de Portugal

El Sindicato Nacional de Motoristas de Matérias Peligrosas, que puso en jaque al país durante la huelga que convocó a mediados de agosto no cuenta con el apoyo de los partidos de izquierda ni los sindicatos. Sus transportistas, no obstante, amenazan con parar el país y tienen mecanismos para hacer escuchar sus reivindicaciones.

Derecho a la ciudad
Seguridad y urbanismo, el relato perdido de las izquierdas

Un reciente estudio ha puesto de manifiesto las diferencias de criterio a la hora de medir los efectos de la gentrificación. En esta divergencia subyace un debate ideológico. La existencia de alternativas o límites a la gentrificación no se ha traducido en políticas concretas en ciudades como Madrid. La derecha y las promotoras siguen teniendo la sartén por el mango.

Ciencia
De aquellos datos, estas conclusiones

Entre científicos, la controversia sobre qué estadística es la “correcta” sigue a día de hoy. Cuál se usa en distintos campos tiene mucho que ver con la costumbre.

Junta de Extremadura
Fruta podrida
Atanasio Naranjo es el presidente de Afruex (la patronal de la fruta). La cabeza visible de un emporio económico, Tany Nature, levantado sobre la explotación de los trabajadores, la ruina de miles de pequeños campesinos y el trato de favor constante de la Junta.

Últimas

Ecofeminismo
¿Por qué molesta Greta Thunberg?
Asististimos una virulenta reacción contra Greta Thunberg que ignora deliberadamente el espacio Fridays for Future, niega el cambio climático y tiene su buena dosis de machismo