Sexualidad
Sexua sentitzen, pentsatzen eta ikasten

Justizia sozialaren alde borrokatzen duen orok, androzentrismoarekin eta heteronormatibitatearekin haustea du helburu, patriarkatuarekin, alegia; hala ere, sexura gerturatzen da gehiegitan eta berriro ere, berau ezagutu gabe eta sexuaren arazo bakarra sexismoa dela konturatu gabe.

Sexologoa eta Psikologoa Euskal Herriko Sexu Heziketa Eskolan
25 sep 2018 20:07

Sexua kontzeptu polisemikoa da eta sexuari buruz hitz egiten dugunean oraindik ez dugu argi zertaz ari garen. Sexu pedagogian jarduten dugunok, berriz, argi dugu sexua definitzerakoan garrantzitsuena kultibatu eta sustatu beharreko balore bat dela azpimarratzea da. Magnus Hirschfeldek esan zuen bezala, “Sexuan kultibatzeko balore gehiago daude saihestu beharreko arriskuak baino”.

Epistemologia sexologikotik, sexua ez da genitalekin egiten duguna, baizik eta garena, emakumea ala gizona izatea horrela sentitzen eta deskubritzen dugulako. Sexuak dimentsio bio-psiko-soziala dauka, ondorioz, emakume eta gizon bakoitza bere biologiaren, kulturaren eta biografiaren produktu bat da; beraz, pertsona ororen identitatea markatzen du, izaki sexudun bihurtzen gaitu eta diferentziatzen gaitu, zehazki, izaki bakar eta errepikaezinak sortzen ditu. Gainera, desberdintzen gaituen heinean topaketak eragiten ditu: interakzioak, atrakzioak, maitemintzeak, irrikak eta sinergiak. Labur-labur esanda, sexua kontzeptu izugarri irekia da eta Aniztasuna sorrarazten du maila guztietan. Emakumeek bizarra edukitzea, mutilek alua izatea, neskei neskak gustatzea, emakumeak XY izatea, gizonek luma edukitzea, emakumeak hedonikoak izatea, gizonek sadomasokismoa praktikatzea, eta abar, aniztasunaren ondorio naturala da. Hala ere, ezjakintasunetik, batzuetan binarioa dela leporatzen zaio, nahiz eta aniztasun guzti hori berari zor diogun.

Emakumeek bizarra edukitzea, mutilek alua izatea, neskei neskak gustatzea, emakumeak XY izatea, gizonek luma edukitzea, emakumeak hedonikoak izatea, gizonek sadomasokismoa praktikatzea, eta abar, aniztasunaren ondorio naturala da

Gehiegitan, sexuari buruz jardutean, disziplina desberdinetatik egin ohi da, hala nola, erlijioetatik, medikuntzatik eta mugimendu sozialetatik; gutxienetan, ordea, sexologiatik eta hor jaiotzen dira hanka sartzeak. Sexologia beste zientzia batzuetatik elikatzen den arren, corpus teoriko eta epistemologia propioa dauka eta disziplina zientifiko profesionala da; baina, badirudi oraindik ez duela gizartearen eta akademiaren errekonozimendua lortu. Ondorioz, ezagutzen ez dena asmatzen da eta hutsune teoriko eta enpirikoa normaltasunaren paradigmarekin bete da. RAEk paradigma honela definitzen du: “Zalantzan jarri gabe onartzen den teoria edo teoria multzoa, arazoak konpontzeko oinarri eta eredua eskaintzen duena”. Gizarte eta garai bakoitzean sexualitatea ulertzeko modua ere printzipio horren mende egon da, horregatik, gehiengoa norma bihurtu da (normala) eta sexualitatea normatibizatu, pobretu eta erabat murriztu da.

Gizartean nagusitzen den sexualitatearen paradigma, ugalketa ereduan eta sexualitate maskulinoan oinarritzen da, honen arabera harreman erotikoak bikote heterosexualen artean bakarrik dira onargarriak, betiere, seme-alabak izateko eta sexualitate femeninoa maskulinora egokitzen bada. Harreman erotiko anonimoak sarri edukitzea “kontrolez kanpokotzat” edo patologikotzat hartzen da, batez ere, emakumeen kasuan. Sexualitatearen oinarrizko osagaiak (gorputza-plazerra-desira) ugalketaren paradigmatik filtratuz gero, gorputza genitaletara murrizten da, plazerra koito bihurtzen da eta desira erotikoa heterosexuala bilakatzen da. Horrenbestez, heteronormatibitatetik eta androzentrismotik at dauden sexualitateak eta sexuaren inguruko posizionamendu politikoak, tabua, perbertsioa, gaixotasuna, erradikalak eta bazterrekoak kontsideratzen jarraitzen dira.

Gizarte eta garai bakoitzean sexualitatea ulertzeko modua ere printzipio horren mende egon da, horregatik, gehiengoa norma bihurtu da (normala) eta sexualitatea normatibizatu, pobretu eta erabat murriztu da

Justizia sozialaren alde borrokatzen duen orok, androzentrismoarekin eta heteronormatibitatearekin haustea du helburu, patriarkatuarekin, alegia; hala ere, sexura gerturatzen da gehiegitan eta berriro ere, berau ezagutu gabe eta sexuaren arazo bakarra sexismoa dela konturatu gabe. Carole Vancek Plazerra eta Arriskua, Sexualitate femeninoa esploratzen izeneko liburuan teorizatzen duen bezala, emakumeen sexualitatea plazerraren eta arriskuaren artean definitzen da eta abiapuntua soilik arriskua bada, erotika (fantasiak, desirak, maitemintzea, sexu harremanak…) mehatxutik eta arriskutik definitzen dela deskribatzen du. Erotika orokorrean eta bikote heterosexualen erotika, konkretuki, mehatxagarria bezala identifikatzea oso kaltegarria izateaz gain sexualitatea ez ulertzea esan nahi du, erotika indarkeriarekin parekatzea baita eta sexua saihestu beharrekoa kontsideratzea. Honen harira “sexu” indarkeria kontzeptua jaio da eta funtsezkoa da termino hau bir-pentsatzea. Bi pertsonen artean sexu harremanak egoteko ezinbestekoak dira gorputza-plazerra-desira eta komunikazioa-adostasuna-errespetua, 6 puntu hauek bien partetik ematen ez badira, emaitza ez da inoiz sexu harremana izango, erasoa, abusua, bortxaketa baizik. Beraz, sexua ezin da inolaz ere indarkeriaren izenondoa izan, sexuak sinergiak eraikitzen ditu, aniztasuna sortzen du eta honek gizartea aberasten du.

Laburbilduz, korronte filosofiko, politiko, erlijioso eta zientifikoetatik horrenbeste kakaztu dugu sexua, etsai bihurtu dugula eta honen kontra borrokatzen ari gara, baina borroka honek soilik galtzaile bilakatuko gaitu, gure buruaren aurka eta sexuen arteko guda bultzatzen ari baikara. Ezjakintasun sexualari esker, ikuspegi eta posizionamendu antisexual zaharrak mantentzen eta berriak eraikitzen hasi gara eta honi aurre egiteko sendagai bakarra sexu hezkuntza dugu. Sexuari buruz hitz egiteko, sexuari buruz pentsatu eta ikasi beharra dago, ostera, gure historia errepikatzen ihardungo dugu.

Archivado en: Hordago Sexualidad
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Feminismos
Andrea Proenza “Debemos aproximarnos a nuevos horizontes feministas en nuestra forma de amar”
‘Cartografías del deseo amoroso’ es el título de un ensayo intimista sobre chicas que quieren ser Bravo y buscan no solo el amor, sino un buen relato.
Opinión
Opinión Poliamor de derechas, poliamor de izquierdas
La no-monogamia no puede ser simplemente una etiqueta identitaria o una preferencia personal, sino una práctica material que cuestiona la propiedad privada, la privatización de los cuidados y la reproducción de los roles de género
LGTBIAQ+
Asexualidad Cinco vivencias asexuales para entender la orientación más invisible de la sociedad
Un grupo de personas asexuales hemos decidido redactar este escrito, donde contamos nuestras vivencias, nuestros anhelos o nuestros sentimientos, en el Día de la Visibilidad Asexual.
Feminismos
Andrea Proenza “Debemos aproximarnos a nuevos horizontes feministas en nuestra forma de amar”
‘Cartografías del deseo amoroso’ es el título de un ensayo intimista sobre chicas que quieren ser Bravo y buscan no solo el amor, sino un buen relato.
Alimentación
Soberanía Alimentaria ¿Cómo hacer más accesible la alimentación sostenible a población en vulnerabilidad?
Existen proyectos en España que están intentado informar, sensibilizar y mostrar buenas prácticas en alimentación sostenible a personas en situación de inseguridad alimentaria, en los barrios o desde la infancia.

Últimas

There Is Alternative
There Is Alternative There Is Alternative #2: de supermercados, las cosas del comer y todo lo que no sea Juan Roig
Segundo episodio del podcast There Is Alternative de El Salto Radio sobre el lado oscuro de los supermercados, las grandes superficies y sus alternativas cooperativistas.
1 de mayo
1º de Mayo ‘Contra la guerra y el capitalismo’ en este Primero de Mayo interseccional de Madrid
Decenas de colectivos exigen en la calle acabar con el militarismo creciente, las violencias transversales y un espacio para todos los colectivos en la lucha de clase.
1 de mayo
1º de Mayo Euskadi se moviliza contra la 'patronal explotadora' este 1º de Mayo
Además de los temas laborales, ha habido otras reivindicaciones y recuerdos a favor del Euskera, los presos o el genocidio israelí en Palestina.
Más noticias
El Salto Radio
El Salto Radio 600 señales
Señales de Humo cumple 600 emisiones y hace memoria: propuestas, prioridades y gente que ha ayudado a mantener el sueño de una comunicación transformadora.
Laboral
1º de Mayo Inmigración y sindicatos: derechos universales o derrota colectiva
Los líderes sindicales no pueden ofrecer soluciones realistas para la situación de las personas migrantes, porque parecen asumir la vieja tesis de que la inmigración perjudica a la clase trabajadora en su conjunto.

Recomendadas

Cómic
Fabien Toulmé “Hablar de trabajo es menos sexy que hablar de amor o de guerra”
En su libro ‘Trabajar y vivir’, el autor francés recorre distintas realidades reflejando cómo las personas se relacionan con ese mandato ineludible de hacerse con un empleo para sostenerse económicamente.
Empresas recuperadas
Natalia Bauni “En este primer año del Gobierno de Javier Milei casi no hubo empresas recuperadas”
Natalia Bauni es coordinadora del Observatorio Social sobre Empresas Recuperadas y Autogestionadas del Instituto Gino Germani de la Facultad de Ciencias Sociales de la Universidad de Buenos Aires.
Eléctricas
Sistémica eléctrico Del lobby nuclear a la burbuja de las renovables: comienza la pugna por encontrar al culpable del apagón
Un crecimiento desmedido de las renovables guiado por intereses corporativos y una red eléctrica que no ha sido actualizada a la nueva realidad energética son algunas de las causas señaladas del apagón del 28 de abril.