Opinión
Kolpe urbanistikoa berriz gurean!

Irudimen politikorik gabe, alternatibarik gabe, hipotesi propiorik gabe higiezinen eta turismoaren ziklo berrian erabat murgildurik gaude.
Pancarta cuelga desde los balcones del piso intervenido en calle Jarauta, Pamplona / Konstseilu Sozialista Iruñerria
Pancarta cuelga desde los balcones del piso intervenido en calle Jarauta, Pamplona / Konstseilu Sozialista Iruñerria
23 jun 2025 05:00

Orain dela hilabete batzuk, Iruñeko Donibane auzoan martxan jarri den kolpe urbanistiko berri baten albistea jaso dugu. Mojena zen ikasle erresidentzia zaharra luxuzko hotela bihurtuko da. Antso Azkarra eta Baiona etorbideak gurutzatzen diren puntu juxtuan dago hirigintza promotoreentzat ezin goxoagoa den kokapena. 2026rako proiektua bada ere, aste honetan publiko egin dute, inolako kexa, ahotsik edo ondoriorik gabe. Udalaren isiltasuna nagusi.

Luxuzko hotela izanen den hori 1967an eraiki zen eta 55 urtez Compañía de María-ko mojek neskendako ikasle erresidentzia bezala erabili zuten. Duela hiru urte, ordea, jabetza eskuz aldatu eta frankismo garaituko usaina zuten logelak erresidentzia moderno eta hostel bilakatu ziren By Met konpainiaren eskutik (webguneko irudi eta bideoak zirraragarriak dira). Mojen erresidentzia dekadentea (eta horren mundua) desagertu zen.

Unibertsitatearen pribatizazioaren fase berriaren eskutik sortutako erresidentzia, ordea, ez zen promotoreek eraikinerako zuten benetako asmoa; orain, 2025ean, ulertu dugu trantsizio proiektu bat besterik ez zela. Ulergarria da: Iruñeko hotel metaketa handiena duen zonaldea hori baita. Donibane eta Yamaguchi inguruan bost hotel biltzen baitira, denak ala denak onak; bertan ere kokatzen da turismoari zuzendutako apartamentu portzentaje altuena. Hau da beraz, turismoaren errentak modu handienen sortzen dituen hiriko toki garrantzitsuenetariko bat. Ospitaleekiko gertutasunak, alde zaharra oinez joateko aukerak eta kultur eskaintzak pribilegiatu bilakatzen ditu lehen Imenasa lantegia inguratzen zuten orube hauek.

Klase ertain zuria autokarabanarekin oporretan doan bitartean, pobreagoak direnak gero eta lan gehiago egin beharko dute berdin mantentzeko

Iruñeak turismoaren alde egiten duen apustu estrategikoan sakontzen du azken gertakizun honek. Irudimen politikorik gabe, alternatibarik gabe, hipotesi propiorik gabe higiezinen eta turismoaren ziklo berrian erabat murgildurik gaude: Abiadura Handiko Trenaren aitzakiarekin tren geltokiaren aldaketa, Donapeako milaka etxebizitza berriak, Cordovillakoak (ez da Iruñeko udalerria baina hiriarentzako etxeak dira), Maristas, eta abar.

Gauzak horrela prekarizazio soziala eta segregazioa indartuko dira, eta hanka bat administrazioan duen klase ertain zuria autokarabanarekin oporretan doan bitartean, pobreagoak direnak gero eta lan gehiago egin beharko dute berdin mantentzeko. Horregatik paralisitik alde egin behar dugu eta pausuak eman, besteak beste Iruñean hutsik dauden etxebizitzen errolda egin (EH Bilduren ardura den hau duela hiru legealditik pendiente dago), kale gorrian dauden 150 pertsonei alternatiba bat eman eta etxebizitza turistikoak debekatu (bai, debekatu).

Kapitalaren joera aldatzeko gauzak egin behar dira, besteak beste kolpe urbanistiko hau gelditu eta hori erakundeetan daudenen ardura da: EH Bildurena, Geroa Bairena, PSNrena eta Zurekin Nafarroarena. Ez baitugu ahaztu behar, adorerik ezean, kapitalaren mesedetan gaudelako.


Turismo
El Nola? denuncia la turistificación en Iruñea

El nuevo hostel en el solar de Unzu, los pisos Airbnb, la proliferación de terrazas o las multinacionales en el Casco Viejo fueron algunos de los focos de la denuncia.

Cargando valoraciones...
Ver comentarios 1
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Cargando relacionadas...
Cargando portadilla...
Comentarios 1

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...