Refugiados en la calle
Olmo Calvo Negua da, eta milaka pertsona lo egiten dute gure hirietako kale gorrian
18 mar 2025 05:00

XXI. mendean, Iruñean oso jende gutxik lo egin du kalean. Alde Zaharretik pasata Errotxapearako bidea hartuta, Zizurrerako errepidean aurrera, erraza zen lokalizaturik egotea kalean bizi zirenen txabolak (etxetxoak, lo egiteko tokiak edo kanpai denda ezkutuak). Esklusio gogorraren aurpegi hori kontrolpean zuen klase ertainaren hiri ordenatuak. Udal errekurtso batzuk zeuden, kalean lan egiten zuten teknikariak gutxi gora behera beti pertsona berdinekin aritzen ziren (Logroño edo Donostiakoak bezala, hiri batetik bestera zihoazelako) eta hainbat kolektibok gure hiriek sortzen zuten pobrezia larria salatzeko lan egiten zuten.

2024ko Iruñean bestelako egoera bizi dugu. Europako erdialdeko estatu mugen gogortzea, herrialdeen arteko arrakala ekonomikoa, Afrikako hainbat herrialdeetako gatazka armatuekin batera jende andana ekarri ditu gure hirira. Esku hutsik datoz ia denak eta gure kaleetan daude orain. Datuak gora, datuak behera 300 pertsona inguru egonen dira udazken eta negu honetan lo egiteko toki seguru eta berorik gabe. 400 Donostian eta 600 Bilbon. Udal azpiegiturek pertsona horien erdiari bakarrik aukerak ematen dizkiete, gainontzekoei ez. Hortaz, hiriko toki zikinenak, baztertuenak eta ezkutuenak haien etxe bilakatu dira: eskola abandonatuak, zubi azpiak, baratzetako negutegiak.

“Txirotasunera bultzatutako gero eta jende gehiago dago gure kaleetan, kapitalismo basatia eta gudazalearen ondorioz, eta horri aurre egin behar diogu”

Euskal Herriko politikan gertatu ohi den bezala, dena gertatu da gidoian jartzen zuen bezala: udalak gatazkari aurre egin dio baina ez %100ean eta, beti ere, aurreko eredua jarraituz eta molestatu gabe; herri mugimenduan salbuespen batzuk alde batera utzita, gehiengoak ezer gutxi egin du; ezker abertzalearen paradigmaren barnean ez dauden ezker muturreko taldeek gudua bere kabuz egin dute eta boluntarismotik eta asistentzialismotik haratago joan nahi badute ere, zailtasun handiak dituzte; Mugimendu Sozialistako jendea oraindik bere labirintoetatik ezin atera dabil; egoera astintzen saiatzen garenok alde batera gelditu gara, abiadura politikorik gabe.

Bitartean: hiru jantoki, mantak eta lo zakuen banaketa, lokalen bat prestatu gutxi batzuk lo egiteko... baina gehiengoak kalean jarraitzen du. Gure hiriek eta haien klase ertainek oso zail dute egoerari aurre egitea. Pobreek molestatu egiten digute, ez dugu haien hizkuntza hitz egiten, deseroso sentiarazten gaituzte eta, oro har, lan handia ematen dute. Eta guk ez dugu estrategia emantzipatzailerik egoera eraldatzeko.

Politika iraultzailea praktikatu nahi dugunok lan handiagoa dugu, serio hartu behar dugu gure hirietako paradigma zein den. Klase ertainen gizarte zaharkitu, aspergarri eta kontserbadorea, non euskaldunen gehiengo soziologikoa beste hainbatekin batera dagoen, pobreziara bultzatutako jendearekin elkar bizi da. Hauxe da aldaketa berria: txirotasunera bultzatutako gero eta jende gehiago dago gure kaleetan, kapitalismo basatia eta gudazalearen ondorioz, eta horri aurre egin behar diogu. Ahal dugun heinean haiekin berdintasun tokiak sortuz eta elkarlana sustatuz. Eskuak zikinduz eta gure pribilegioak konpartitzen saiatuz edo horiez baliatuz besteentzat erabiliz.


Desahucios
Los Sanfermines para las personas sin recursos: dormir en la calle o ser expulsadas del barrio
El cierre temporal de los servicios habitacionales que gestiona el Ayuntamiento de Iruñea, cuya alcaldía ostenta EH Bildu, ha llevado a varias personas vulnerables a tener que abandonar sus residencias habituales
Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Cargando relacionadas...
Cargando portadilla...
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...