Herri Unibertsitateak, ikasleen benetako interesen eta beharren gordeleku

Urtero legez, apirilaren 21tik 23ra bitarte egingo dira Herri Unibertsitateak Euskal Herriko campus ezberdinetan. Gizartean pil-pilean dauden gai politikoez nahiz sozialez mintzatzeko aukerarekin eta hamaika aisialdi eskaintzarekin, inoiz baino egitarau oparoagoak osatu dituzte ikasleek.
Herri Unibertsitatea 2026 Ibaeta
Ibaetako campusa Donostian, 2026ko Herri Unibertsitateko sei egoitzetako bat izango dena (Argazkia: Herri Unibertsitatea)
21 abr 2026 06:01

Bigarren lauhilekoaren amaierara hurbilduta, ikasle mugimenduak urteroko zita bihurtu diren Herri Unibertsitateak apirilaren 21ean, 22an eta 23an antolatu ditu, Euskal Herriko campus ezberdinetan. “Munduan gertatzen ari denaren inguruan hausnartzeko zein hamaika aisialdi eskaintzetan parte hartzeko aukera paregabea izango da”, adierazi dute antolatzaileek.

Horretarako, aktualitate politikoaren inguruko hitzaldiez nahiz mahai inguruez eta bestelako tailerrez beteriko egitarauak osatu dituzte ikasleek, modu independentean eta borondatezko lanaren bitartez: “Ikasleon beharrak eta interesak asetzen ez dituen egungo unibertsitate ereduari kontrajarriak sortu ziren Herri Unibertsitateak”.

Aktualitate politikoaren inguruko egitaraua osatu dute Herri Unibertsitateko ikasleek, modu independentean eta borondatezko lanaren bitartez, “ikasleon beharrak eta interesak asetzen ez dituen egungo unibertsitate ereduari kontrajarriak”

Iazko Herri Unibertsitateak faxismoaren aurka antolatu ziren, EHU Euskal Herriko Unibertsitateko campusetan nahiz NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoan. UPPA Université de Pau et des Pays de l’Adourren Baionako campusean ere egitaraua egin zuten hango ikasleek lehen aldiz. Antolatzaileek nabarmendu zutenez, jardunaldiek “faxismoa borrokatzeko eta ikasleen artean kontzientzia kritiko eta antifaxista” sustatzeko balio izan zuten, egun nazioartean nahiz Euskal Herrian presentzia hartzen ari den gorakada erreakzionarioaren inguruan hausnartu ondoren.

Honako hauek izango dira zenbait campusetan egingo diren hitzaldiak, hizlari ezagun eta paregabeen parte hartzearekin:

Nazioarteko egoera nahasia hizpide

AEBk azken hilabeteetan Venezuelaren, Kubaren eta Iranen aurka eginiko eraso inperialistek nazioarteko egoera guztiz irauli dute. Horrez gain, Israelgo entitate terroristak palestinarren aurka abiatutako genozidioak bere horretan dihardu. Besteak beste, nazioarteko egoera geopolitikoaren eta sozialaren inguruan mintzatzeko hitzaldiak eta mahai inguruak eskainiko dira Herri Unibertsitateetan: nazioarteko egoera politikoa oinarri gisa duen Descifrando la Guerra hedabideko kide diren Ander Sierra eta Alejandro López izango dira Gasteizko campusean; Leioan, berriz, Leyner Ortiz eta Arantxa Tirado adituek inperialismoak Latinoamerikan duen presentzia aztertuko dute, Kubaren eta Venezuelaren adibideekin.

Bestetik, Bilboko campusean Antonio Turiel fisikari eta matematikariak egun munduak bizi duen krisi energetikoa izango du hizpide. EHKS Euskal Herriko Kontseilu Sozialistako kideek, berriz, egun Trump buru duen inperialismo yankiaren benetako interesak aztertuko dituzte Leioan, azken horrek eraso egin dien herrialdeek erasoaldiari aurre egiteko dituzten baldintzetan sakonduz.

Euskal Herriko iragana eta aktualitatea mintzagai

Nazioarteko gai entzutetsuenez gain, Euskal Herriko iraganeko bizipenek eta egungo aktualitateko gaiek ere presentzia izango dute apiriletik 21era 23ra bitarte, euskal gizarteko hainbat pertsonai ospetsuren eskutik: euskal literaturaren erreferente diren Joseba Sarrionandiak eta Bernardo Atxagak euren bizipenak azalduko dituzte Gasteizko campusean, munduan gertatzen ari denaz eta horren aurrean esparru ezberdineetatik egin daitekeenaz hausnartzeaz gain.

Erreakzioa eta faxismoa jorratuko ditu Karla Pisano Mugimendu Sozialistako militanteak Leioan, egungo testuingutuan erreakzioak Euskal Herrian hartzen duen forma zehatzaren analisia eginez. Imanol Satrustegi historialariak eta ikertzaileak, berriz, Euskal Nazio Askapen Mugimenduaren historia aztertuko du Gasteizko campusean, iraganeko esperientzietatik gaur egungo borrokan atera daitezkeen irakaspenak aztertuz.

Azkenik, campus berean, 1976ko martxoaren 3ko greba egunean bost langile erail zituztenetik 50 urte bete diren honetan, borroka egun horietan murgilduta aritu ziren Amparo Lasherasek eta Arturo Val del Olmok memoria egingo dute, hilabeteak iraun zituen borroka ziklo horren inguruko irakaspenak ateratzeko.

Egunerokotasuneko gaiak ere, presente

Mediatikoki leku handirik hartzen ez duen baino errealitatean garrantzitsuak diren gaiez hausnartzeko aukera ere izango dute Herri Unibertsitateetan. Esate baterako, osasun mentalak bere tartea izango du Gasteizko campusean, Maider Bengoetxea, Xabier Bengoetxea eta Maite Kanpo adituen eskutik. Bestetik, Leioan, hango ikasleek bi gai interesgarritan sakondu ahal izango dute: batetik, osasungintzan presente dauden arrazakeria instituzionalean eta segregazioan, Maria Fuentesen eskutik; eta boteretsuen aurkako kazetaritza independentearen inguruan, Ahoztar Zelaietaren eskutik.

Pedagogia kritikoan aditua den Ani Pérez hezkuntza emozionalaren promesa faltsuez mintzatuko da Ibaetako campusean, zehazki, horren arazo estrukturalez eta klase-arrakalez. Horrez gain, Ibaetako ikasleek ere giza eskubideen eta memoria historikoaren inguruan gehiago jakiteko aukera izango dute, hizlari ezin hobe baten eskutik: Paco Etxeberria beasaindarra, bi arlo horietan erreferente dena Aranzadi Zientzia Elkarteko kide gisa.

Orain arte aipatutakoez gain, beste hainbat hitzaldi eskainiko dira Herri Unibertsitateetan. Hona hemen EHUko, NUPeko eta Baionako campusetako egitarauak, oso-osorik.

Unibertitateko bizitza sozialaren galeraren aurrean, “ikasleok gure artean unibertsitate eremuetan sozializatzea bultzatu nahi dugu Herri Unibertsitateen bidez”, dio Uxue Lopezek

Bonoak salgai eta lo egiteko aukera

Aurretik aipatutako hizlari ezagunen solasaldiez eta aisialdi eskaintza paregabeaz gozatzeko, Herri Unibertsitateetako ikasleek bi bono jarri dituzte salgai: batak 15€ balioko ditu, eta hiru egunetan egingo diren zazpi otorduak –hiru bazkari, bi afari eta bi gosari– eta kontzertuak barnebilduko ditu; besteak, berriz, soilik azken eguneko campus osoko bazkaria eta kontzertuak barnebilduko ditu eta 7€ren truke eskuratu ahalko da.

Hiru egun horietan ere ikasleek unibertsitateetan igaroko dituzte gauak. Hain zuzen, hiru eguneko egitarau oparo horiekin antolatzaileek unibertsitateko bizitza soziala berreskuratzea lortu nahi dute, Uxue Lopezen arabera: “Azken urteetan bizitza sozialaren galera bat bizitzen ari gara unibertsitatean; kontrara, ikasleok gure artean unibertsitate eremuetan sozializatzea bultzatu nahi dugu Herri Unibertsitateen bidez”.

Utopía X
Utopía X | Episodio 1: La llegada del cisne naranja
La primera entrega del podcast Utopía X cuenta con la colaboración de Yago Álvarez, Vincent Bevins, Luciana Cadahia, Laura Camargo, Steven Forti, Fernanda Rodríguez, Alexander Thomas, Alberto Toscano y Miguel Urbán.
PNV
Ahoztar Zelaieta: “Osakidetza quiso inspirarse en Cuba, pero el PNV impuso el modelo neoliberal de Thatcher”
El periodista de investigación más veterano de Euskal Herria acaba de publicar su 11.º libro, La Ertzaintza que viene, con la editorial Txalaparta.
Euskal Herria
Herri Unibertsitatea: una forma de combatir al auge reaccionario desde los centros educativos
Las actividades de ayer, hoy y mañana en las universidades de Euskal Herria servirán para propagar la conciencia antifascista entre el estudiantado.
Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.
Cargando...
Cargando...
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...