Araba berriztagarrien negozioaren erdian dago

Herri mugimenduek luze daramate interes pribatuek gidatutako proiektu berdeak salatzen, eta hausnarketa tartea zabaldu dute Turiel eta Aretxabalarekin.
Molino de viento Navarra
Mikel Romeo Ruiz Los molinos eólicos se multiplican en Araba y Navarra.
28 sep 2023 05:24

“Ez dago irtenbide magikorik”. Itzulingururik gabe hasi zituen Fisika Teorikoan doktore den Antonio Turielek irail hasieran Araba Bizirik plataformak antolatu zituen jardunaldiak. Sin Energía: Pequeña guía para el Gran Descenso (2022, Alfabeto) liburua arabar herritarren artean aurkeztera etorri zen, eta ez kasualitatez, lurraldea makroproiektu askoren jomugan baitago. Egitasmo horiek zalantzak piztu dituzte herritarren artean eta, informazio osatuago bat zabaldu eta orokortutako hainbat sinesmen gezurtatzeko, hitzaldi pedagogikoak antolatu dituzte lurraldearen defentsarako mugimenduek, azken honetan, Turiel eta Antonio Aretxabala geologoaren eskutik.

Antonio Turiel: “Energia berriztagarriak instalatzea beharrezkoa da, baina metodo horrek ez du kontsumitzen dugun energia guztia ordeztuko” 

Gordin eta argi, aldaketa beharrean gaudela azaldu du Turielek. Lehengaien eskasiaren eta hauek eskuratzeko zailtasunaren aurrean gaude, eta guztiz menpeko gaituen dieselak ez du momentuz ordezkorik. Egoerari buelta emateko, energia trantsizioari buruz hitz egiten hasi ginen duela pare bat hamarkada, gizartea deskarbonizatzeko eta klima larrialdiaren aurka borrokatzeko metodoa izango zelakoan. Ordea, Turielek energia berriztagarriak instalatzea beharrezkoa dela defendatzen badu ere, argi azaldu du metodo horrek ez duela kontsumitzen dugun energia guztia ordeztuko eta daukagun teknologiak ezin dituela momentuz gizarteak dituen beharrak asetu.

Energia trantsizioa ahotan izanik, agintariek “autosufizientzia energetikoaren” diskurtsoan babesten dituzte euren buruak, eta herrialdeak (kasu honetan Euskal Autonomia Erkidegoak) behar duen energia tokian produzitzeko asmoa azaltzen dute. Helburu hori betetzeko bultzatzen duten eredu berriztagarria elektrizitatea sortzeko instalazio handiak ezartzean oinarritzen da, ondoren erabilera masifikatzeko eta industrializatzeko asmoarekin. Proiektu horiek, gainera, administrazioen lege babesarekin gauzatzen dira eta Europatik datozen NextGenerationEU funts publiko-pribatuekin finantzatzen dira.

Lurraldearen defentsarako mugimenduek, aldiz, salatu dute estatutik hedatzen den eredu masibo horrek epe laburreko irabaziak helburu dituzten proiektuei bidea zabaltzen diela eta azaldu dute izaera pribatua duten egitasmoak direla gehienetan, ez direla Euskal Herriko biztanleriaren onurarako izango eta ez dutela inola ere energiarako eskubidea bermatuko. EAEn aurreikusi dituzten proiektuen kasuan Iberdrola, Capital Energy eta Solaria enpresak daude batik bat megainstalazioen atzean, eta eragileen esanetan, ekimen horiek eraginkorrak, bidezkoak eta orekatuak izatetik urrun daude.

Hala, lurraldeko landa eremu eta mendiak megainstalazio eoliko eta fotovoltaikoz josi nahi dituzten honetan, proiektuen atzean garapen-eredu kapitalista dagoela salatzen dute herri mugimenduek eta Turielen hitzak hartzen dituzte azaltzeko “beharbada ‘EAEk behar duen energia’ produzituko dugula esango dutela interesdunek, baina, egokiagoa litzatekeela zera esango balute: ‘egungo sistema ekonomiko-soziala inolako aldaketarik egin gabe mantentzeko behar den energia’ produzituko dugula hain zuzen”.

EAEko periferia, EAEko birika

Araba Bizirik mugimenduak luze darama lurraldearen defentsan lanean eta kapitalaren mesedetan sakrifikatzekoak diren zonaldeak babesten. Agintariek eraikitzen dituzten diskurtso sinple eta hegemonikoak kuestionatzen ditu gauzatu nahi dituzten ustiaketen aldeko iritzi-korronteak baliogabetzeko. Era berean, sare moduan funtzionatzen du mugimendu askoren elkargunea izanik, eta Arabak Erkidegoa osatzen duten beste bi herrialdeen alboan duen tokia eta balioa aldarrikatzen du.

Izan ere, espazio zabala eta emankorra hartzen duelako, tokiko landa eta mendiak ondo mantenduta daudelako edo biztanle gutxiko herriak dituelako, Araba beti egon da enpresa handi zein agintarien interesen jomugan. “Periferia papera betetzen du eskualdeak, eta enpresa-zentroa eta hirigunea elikatzeko manipulatzen da” Araba Bizirik plataformako kide baten esanetan. Kapitalismoak sakrifikatu beharreko pertsonak eta lurzoruak dira probintziakoak eta horren erakusle argia da Jaurlaritzak atera duen azken Lurralde Plan Sektoriala (zentral eoliko eta fotovoltaikoen proiektuen ia %40 Araban instalatzea aurreikusi dutelarik). Egitasmo horiek dagoeneko martxan dauden eta lurra okupatzen duten megainstalazioei gehitu behar zaizkie, diru publikotik finantzatzen diren makro-negutegiei, garraio-azpiegitura elitistei edo aurretik onartu diren proiektu berriztagarriei.

“Araba Euskal Herriko birika da, eta ezarri nahi dituzten megainstalazio eta azpiegitura osagarriekin lurraldea suntsitu, menderatu eta merkantilizatzen ari dira“, salatu du Araba Bizirik plataformak

Makroproiektu horiek ondo zainduta dauden kalitatezko laborantza-lur emankorretan eta baso komunaletan ezartzea aurreikusi dute: biodibertsitate handiko zonalde naturaletan eta balio kultural argia duten paisaietan. EAE osatzen duten hiru herrialdeen artean Arabak du naturgune babestu gehien, “Euskal Herriko birika” da Araba Bizirikeko kideak dionez, eta ezarri nahi dituzten megainstalazio eta azpiegitura osagarriekin lurraldea suntsitu, menderatu eta merkantilizatzen ari direla adierazi du. Hala, eta ingurumen-krisiak astintzen gaituen honetan, eragileek espazio horiek babestea ezinbestekoa dela aldarrikatzen dute: bai ekosistemen funtzionamendua bermatzeko, elikagaiak ematen dizkiguten lurrak zaintzeko eta probintziari kohesioa ematen dioten herriak mantentzeko.

Agintarien ekimenak, aldiz, eskakizun horietatik urrun daude eta lurrak industrializatzea baimentzen eta errazten dituzten politikak bultzatzen dituzte. Araba Bizirik mugimenduko kideak azaltzen duenez, “Eusko Jaurlaritzatik eta Diputazioetatik tramiteak arintzen saiatzen ari dira, ingurumen-inpaktuen adierazpenak balioztatzen dituzte, eta urteetan zehar lurraldearen defentsan lortu ditugun legeak ezerezten dituzte, Mugarri legea esaterako”. Lege horiek aldatzen hasi dira interesdunen proiektuek lekua izan dezaten eta, aldi berean, herri-batzordeei erabaki boterea kentzen diete. Horren adibide da Tapia Legea, boterea gobernuaren eskuetan zentralizatzen duena eta herrien erabakiak deuseztatzen dituena.

“Dena normal eta ondo”

Egoera hala izanik, sistema mantentzeko behar den energia produzitzeko helburua barruraino dauka sartuta gizarte kapitalistak, elkarri lotuta dauden dieselaren krisia, lehengaien krisia, elikagaiena, ingurumenarena edo klimarena ate joka izango ez bagenitu bezala. “Dena normal eta ondo” dagoela dirudi Turielek salatzen duen legez, eta berdez margotu daitezkeen zatiek produkzio-sistemaren zikinkeria eta mina disimulatu besterik ez dutela egiten gehitzen dute hainbat eragilek.

“Irtenbide magiko bat aurkitu nahi dute denak berdin jarrai dezan”, diote eragileek eta oraingoan pisua proiektu berriztagarrietan jarri dute. Aldiz proiektu horien mugek eta lehengaien eskasiak argi utzi du halako magiarik ez dagoela. Energia berriztagarriek ez dutela planeta salbatuko. Pieza horiek funtsezkoak eta ordeztuezinak direla egin behar dugun eraldaketan baina ez direla nahikoa izango.

“Energia berriztagarriak instalatu beharko ditugu, baina herriak berak erabaki beharko luke nola, norentzat, non, zelan eta zertarako” aldarrikatzen du Araba Bizirikek

Andreu Escrivá ikerlari eta ingurumen-adituak borobiltzen du akats larria egingo genukeela pentsatuko bagenu mix energetikoaren zatirik handiena berriztagarriekin ordezkatuz gero dena eginda legokeela, “arriskua horixe baita: iraunkorrak izatea, berez bidegabea eta harraparia den sistema baten egitura fosila luzaroan mantentzea. Gauzak aldatzen ari diren itxura ematea, benetan ezer ere aldatu ez dadin: ez mugikortasun-eredua, ez kontsumoa, ez lurraren okupazioa, ez aisialdia, ez botere-harremanak, ez desparekotasuna”.

Noski, Araba Biziriketik baiesten dute energia berriztagarriak instalatu beharko ditugula. Baina argitzen dute herriak berak erabaki beharko lukeela nola egingo duen, norentzat izango den onuragarri, kokalekua nola aukeratuko den, zer paisaia salbatuko diren, zer enplegu sortuko diren eta energia hori nola erabiliko den.


Energía
Antonio Turiel: “Necesitamos un cambio cultural que requiere décadas; el problema es que no tenemos décadas”
El doctor en Física Teórica intentará convencer a la Comisión de Transición Ecológica del Senado de la necesaria y drástica transformación que necesitamos y de unas alternativas que “no les van a gustar”
Energías renovables
El dilema de la transición energética en Araba
En Araba se libra la batalla en la que nos jugamos cuál va a ser el camino a seguir por una transición energética basada en las energías renovables
Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Cargando relacionadas...
Cargando portadilla...
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...