Opinión
Irakaskuntza komunitatetik burokraziara

Inoiz baino programa publiko interesgarri gehiago daude, baina mamia falta da. Itunpeko ikastoletan, ordean, interes pribatuek eta bertikaltasunak problema gehienak gainditzen dituzte.
Ikastola pública en Iruñea
Israel Gonzalez Patio de la Ikastola pública Amaiur en Iruñea-Pamplona
17 sep 2024 05:17

80. hamarkadan ikastolak sortu zituen mugimenduaren alaba naiz, Nafarroan horrenbeste euskaldun bezala aiton-amonetako baten bat euskalduna, eta guraso ez euskaldunak ditugun horietakoak. Ikastolen mugimenduaren helburu garrantzitsuena, ordea, ez zen izan euskalduntze prozesua sakontzea, komunitate handiak sortzea baizik. Komunitate horiek irakaskuntzaren esparrutik ihes egin eta zirrikitu guztietara heltzen ziren, horregatik irakasle, ikasle, langile eta familiak proiektu eta indar berberaren parte sentitzen ziren. Zentzua zuen proiektu eraldatzaile oso baten zati bat ginen bakoitza, modu kontziente eta ez kontzientean.

Bigarren mailako ardurak ziren etxabeetan klaseak eman behar izateak, laborategirik, gimnasiorik, testu libururik... ez egoteak; zuzendariarengandik hasita ikasle gazteenera bazekielako non eta zertarako zeuden ikastoletan. Horrek ez du esan nahi gatazkarik, eszisiorik ez izatea, gehiago edo gutxiago inplikatzen zenik jendeak ez izatea, edo paradisua zirenik. Ez. Baina dudarik gabe esan daiteke zentzua ematen ziela bertan parte hartzen zutenei eta hainbat belaunaldiei kolektibotasunaren indarra transmititu ziela ikastoletan (publiko eta pribatuetan) parte hartu izateak.

Zaplazteko bat jasotzearen antzeko sentsazioa izan zen ikastola berrira ailegatzea, eta ezin ulerturik egon naiz bolada luze batez hustutze prozesu sakon horren arrazoiak zeintzuk izan diren.

Orain, biziaren beste buelta batean, Iruñeko ikastola publiko baten parte naiz guraso bezala. Zaplazteko bat jasotzearen antzeko sentsazioa izan zen ikastola berrira ailegatzea, eta ezin ulerturik egon naiz bolada luze batez hustutze prozesu sakon horren arrazoiak zeintzuk izan diren.

Batetik, marko orokorra argia da: gizartearen despolitizazioak zentzuz hustu ditu proiektuak; baina argudio orokor honek dena esplikatzen du eta ez du ezer esplikatzen. Funtsean gertatutakoa ez baita erraza ulertzen: zentzu komun berri bat sortu da eta komunitateak desagertu dira.

Bestetik, prozesu paraleloak gertatzen dira: Alde batetik, irakasleek haien lan eskubideak defendatzen dituzte beste ezeren gainetik, eta horren adierazlerik nabarmenena Nafarroan jardunaldi ereduaren inguruan egondako eztabaida izan da, irakaskuntza publikoarentzat labankada ikaragarria, datuek demostratu dutenez. Bestetik, zuzendaritza-talde aunitz borondaterik gabe daude postu horietan, proiekturik gabe, borrokatzeko gogorik gabe, eta kasu batzuetan, ikuskaritzak jarrita. Inoiz baino programa publiko interesgarri gehiago daude, baina mamia falta da. Itunpeko ikastoletan, ordean, interes pribatuek eta bertikaltasunak problema gehienak gainditzen dituzte.

Hezkuntza sistemaren krisia inoiz izan den handiena denean, gizartearen aldaketengatik eta segregazioarengatik, ezinbestekoak diren aldaketa pedagogikoengatik, teknologiek duten eraginarengatik eta, oro har, D ereduak daukan etorkizun txikiarengatik, beste aldera begiratzen ari dira ikastetxe barnean daudenak.

Burokrataren subjektibitatea ikasgeletako paretetan azaldu delako sentsazioa daukat. Honek ez du esan nahi inplikaturik dauden irakaslerik ez egotea, noski; honekin zera adierazten da: dauden lekua zein den ulertzen ez duten irakasle asko eta asko dagoela, klase ertainaren ideologia barneratu dutena eta bestelako norabide politikorik garatzeko gaitasuna izateari amore eman diote, ikasgelako leihotik kalera begiratzen ez dutenak. Eta hortxe dago koska.

Horregatik, horrenbeste ikastetxetan gertatzen den bezala, irakasleak falta dira ikastetxeetako urte amaierako festetan. Zergatik? Haien lan ordua ez delako, larunbata delako, beste gauza batzuk egin behar dituztelako... funtsean, garrantzitsua ez delako.

Opinión
Euskara salbatzeko hiztunen azalaren koloreak inporta du
Ez dugu klase baxuko etorkinik ikusiko D ereduko ikastola kontzertatuetan.
Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Cargando relacionadas...
Cargando portadilla...
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...