Agricultura
“Ez dut ulertzen abeltzaina edo nekazaria izatea eta ez izatea ekologista”

Josebe Blanco artzaina da. Ez berak hala erabaki duelako, baizik eta berarekin bizi diren ardiek hala erabaki dutelako. Orain, bi urteko idazketa prozesuaren ondoren, 'Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain' argitaratu du Argian, eta gaur ostegunean Durangoko Azokan aurkeztuko du.
Josebe Blanco
Josebe Blanco 'Hausnarrean. Ardiek egiten naute artzai' liburu berria eskuetan duela.

Josebe Blanco (Galiza, 1973) artzaina da. Ez berak hala erabaki duelako, baizik eta berarekin bizi diren ardiek hala erabaki dutelako. Ez da ardietatik bizi, ardiekin baizik. Orain, bi urteko idazketa prozesuaren ondoren, Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain argitaratu argitaratu du Argiak, eguneroko moduan idatzitako liburua, emakume artzain baten egunerokotasuna kontatzen duena. Pozez hitz egiten du, baina baita oztopoez eta borrokaz ere. Baserri bateko zereginez, parke eolikoz (parkeak al dira?) eta oporraz (ez itxaron Thailandiara bidaiarik). Elikaduraz eta kolapsoz. A, noski, eta bere ardiez. Pikunieta Baserrira joan ginen, Antzuolara. Ostegun honetan, azaroak 7, arratsaldeko 19.00etan Durangoko Azokako Ahotsenea topalekuan bere luburu berria aurkeztuko du.   

Zergatik egin zaituzte ardiek artzain?
Haiek erakutsi didatelako, haiekin biziz. Zeinek erakutsi dit alaba izaten? Amak, nork bestela? Ni artaldera heldu baino lehen, bazen artalde; beraz, kanpotik heldu naizen heinean, nik moldatu behar izan dut ardietara, eta ardiek erakutsi didate neurri handi-handi batean nola jokatu haiekin, eta nola izan artzain. Nire ustez edozein harremanean gertatzen den fenomenoa da.

Eta administrazioak artzain izaten laguntzen dizu?
Orokorrean esango nuke ezetz. Administrazioek daukaten testuingurua ere iruditzen zait zaintzatik oso urruti dagoela. Euskal Herria atlantikoan arlo industriala oso garatuta dago eta zooteknia sortu zenetik animaliak ekoizpenerako makinak bilakatu ziren. Administrazioak, nire ustez, eta salbuespen gutxi batzuk kanpoan utzita, iruditzen zait ikuspegi industriala daukala artzaintza, abeltzaintza eta nekazaritzaren inguruan… orokortuta dagoen ideia eta erabiltzen den hiztegiak halaxe adierazten du: baserriak ustialekuak dira, eta ustiatzeak ateratzea, kentzea eta ekoiztea suposatzen du. Elikadura-industria ere esaten da, baita baratzetik edo ardietatik bizi ere. Orduan, ardiekin, lurrarekin, behiekin bizitzeko aukera egiten dugunok; txikitik eta mendian bizitzea oso konplikatua daukagu.

Administrazioarentzat gu bere eskema orokorra apurtzen dugun elementuak gara. Ez daukagu enkaje erraza. Eta mendian bizi garenoi begira ere, edo landa eremuan bizi garenoi begira, Administrazioak ez du plangintzarik, ez du erabaki politikorik hartzen, ez bada hiriari begira. Beraz, sistema osoa dago hiriari eta hiriarentzat antolatuta. Hiria da ardatza. Gu Administrazioarentzat ez daukagun enkajerik, eta ez dugu geure burua Administrazioan ikusten. Azken finean, populazioaren % 89ak hiri-eremuan bizi da; gu % 11a gara. Aldiz, hirian hiri-eremuan bizi diren hori lurraldearen % 11 erabiltzen dute eta guk % 89 daukagu. Dena dago antolatuta tamaina handien neurrira. Lurraldearen erabileran ere… bueno, beste pauso batzuk ere badaude. Landa eremuan erraustegiak, autopistak, zentral eolikoak, industriaguneak-eta txertatzen direnean… Konturatu orduko, lurraldearen eremu handia dago hiriaren zerbitzura.

Administrazioak artzaintza, abeltzaintza eta nekazaritzaren inguruan ikuspegi industriala dauka

Liburua artzain baten egunerokoa da. Zergatik?
Nik aurretik artikuluak-eta idazten nituen, lana eremuaren ingurukoak, edo artzaintzari buruzkoak, edo ekologismoaz… Eta sentitzen nuen, bada, karaktere-muga horrek ez zidala uzten zenbait kontutan nahiko sakontzen. Patxada hori behar nuen. Orain dela bi urte, Bergaran dagoen Idazle Eskolan eman nuen izena. Banekien artzaintzaren inguruko lan luze bat egin nahi nuela, eta Idazle Eskolaren bitartez, eta bereziki Tere Irastortzaren laguntzari esker heldu nintzen artefaktu honetara. Eguneroko izateak askatasuna izugarria eskaini dit, eta aukera gertaera eta bizipen zehatzetatik orokortasunera jauzi egiteko ere. Ez dut uste liburu honetan azaltzen dena oso kontu pertsonala eta oso zehatzak denik. Azaltzen direnak zehatzak dira oso, baina ez dira hemen bakarrik gertatzen; beste modu batean eta beste ñabardura batzuekin, baina leku askotan gertatzen direla uste dut. Egunerokoaren helburuetako bat zen ertzean bizi den artalde baten lekukotasuna uztea. Ez dago artzain izateko manera bakarra, ez dago mendian bizitzeko modu bakarra eta modu honetan bizi garenok, eta bagara batzuk, ez gara estandarrean sartzen. Horren ondorioz, ez gara inon azaltzen. Liburuek modua ematen digute jada gureak ez diren testuinguruen, beste leku eta denboretako lekukotasuna jasotzeko. Nire ustez orain idazten ari garenok, gure garaiaz eta munduaz, ari gara etorkizunari begira idazten, beste mundu bat irudikatzen. Ondorengoek jasoko dute eredu hegemonikoan bete-betean bizi ez ziren batzuk ere baginela.

Pista de aterrizaje
Karmele Irigibel: de pastora a alcaldesa
Karmele Irigibel, exalcaldesa de Gallipienzo, hortelana y activista LGTBI, habla de su amor por el entorno rural y de las políticas para luchar contra el éxodo a la ciudad

Baserriak oso lotuta daude kultur nortasunarekin eta Euskal Herriarekin, baina gero eta gutxiagok funtzionatzen dute horrela. Edo abandonatuta daude edo txalet bihurtu dira bizitzeko edo asteburua pasatzeko. Baserriko bizitzatik aldentzen ari gara?
Uste dut populazioaren zati garrantzitsu bat, esanguratsu bat, oso deskonektatuta bizi dela baserritik eta baserria ez dela sartzen bere iruditegian. Eta sartzen baldin bada… bueno, nekazalturismoan edo museo etnografikoetan sartuko da. Eta gero, ezin dugu ukatu ere Euskal Herriko eremu batzuetan, gurean, adibidez, izaera industrialak ere pisu handia daukala. Dena den, oraindik ere baserriak, modu lausoan bada ere, jarraitzen du presentzia izaten: azoka bereziak, baserritan jantziak, euskal jaiak... badago presentzia sinboliko nahi baldin baduzu. Gaizki ulertutako folklore bat ere egon daiteke.

Baina krisi ekosozial honetan, baserrietara itzuli beharko dela. Kontua da: nola? Nola egin itzulera hori eta horrek zer suposatuko du? Eta etorriko den jendea nola etorriko da? Eta egoera hori biziko dugula uste dut, hiriek bizigarri izateari utziko diotelako. Ez da posible izango hirietan luzaroan bizitzea, han ez baitago janaria. Eta hor aldaketa hori nola egiten da? Bada, nik uste dut garrantzitsua izango dela. Baina hemen sartu nahiko nuke beste elementu bat: baserriak hustu izana ez da fenomeno natural bat, ez da eguzkia goizero ateratzea. Erabaki politiko jakin batzuk hartu dira, eta erabaki horien ondorioz jendeari oso konplikatua egin zaio baserrietan bizitzea. Izan ere, baserrietan bizitzeak suposatzen du zerbitzu gutxiago izatea, eta horiek eskura ez egotea, eta zerbitzu horietara joateko eta etortzeko garraioa zure gain gelditzen dela. Beste norabidean aurrera egingo lukeen erabaki politiko jakin bat nahiko litzateke, jendeak aukeratzea baserria bizileku eta ez oporretarako edo bestelakoetarako tokia.

Jendea baserrietara itzuli beharko da hiriek bizigarri izateari utziko diotelako

Badirudi militantea izan behar dela baserri batean bizitzeko.
Ez luke horrela beharko, baina egia da onartu behar duzula egunerokoan zure gain geratuko direla gauza asko eta bizimodua estuagoa izango duzula. Adibidez, 20 zentimo litroko diru-laguntza kendu egin zen, eta jendeari esan zioten garraio publikoa erabiltzeko. Ongi da, baina garraio publikorik ez daukagunok? Nik ulertzen dut Gasteiz erdian, Donostian eta Beasainen bizi den batek aukera daukala, autobusak eta trenak dituzte… guk ez daukagu ezer.

Barazkijalea zara. Nola egokitzen da bizitza ulertzeko modu hori azkenean animaliak hiltegira bidaltzen diren lanbide batekin?
Haragia jateari uztea 22 urte nituela erabaki nuen. Erabaki politiko izan zen. Ez nion dirurik eman nahi animalien bizitza errespetatzen ez zuenari. Niretzat ez zen esfortzua izan erabakia hartzea, oso argi neuzkan zergatik eta nondik norakoa. Artzain hasi nintzenean ere, kontziente nintzen nolabait munduan egoteko nire manera horrek bazuela ezin bat. Hau da, bizitzaren ziklotik atera egin nintzela, neurri batean. Nire ustez, abeltzaintzak oso leku garrantzitsua dauka bizitzaren zikloan, eta haragirik ez jateak nolabaiteko etena dakarkio bizitzaren ziklo horri. Artzaintzan egindako bide honetan, orduan hartutako erabaki hartan lurrikara bat gertatu da, artzain izateak sortutakoa, eta orduko oinarriak mugitu egin dituela. Orain arte azaldu dudan horrekin guztiarekin lotuta dago, alegia, munduan egoteko manera bat da eta bizitzaren ziklo horretatik nolabait hortik ateratze hori. Baina orain hemen bizi naiz, bizitzaren zikloaren barruan, guztiz txertatuta dagoen modu batean.

Begetariano eta beganoen kopurua asko handitu da azken urteotan. Baina kapitalismoa ere fagozitatzen ari da bizitza ulertzeko modu hori, “merkatu” berri horretarako egindako eredu industrial batekin. Ba al du zentzurik begetarianoa izateak eta modu industrialean egiten den sojazko hanburgesa bat jateak?
Nik uste dut haragi gutxiago jan beharko genukeela orokorrean. Haragi gehiegi jaten da, eta gainera, gehienetan, bizian hilda dauden animalien haragia jaten da. Eta industria sistema horrek gainera, ez die kalte egiten animali horiei bakarrik, baizik eta pertsonei, ingurumenari, lurrari eta orokorrean bizitzaren zikloari. Euren bizia bizirik pasatu duten animaliak jan beharko genituzke. Hemen sartzen ditut bestelako irizpideak ere: ekonomia sozial eta solidarioaren baitan murgiltzen baldin bagara, begiratu beharko diegu pertsonen lan-baldintzei, genero-ikuspegiari, zer-nolako harreman sozioekonomiko dauzkagun, komunitateen ehundura nolakoa den, sare horren nolako mugimendu dauden… Hori dena ari gara erosten haragi zati bat, eta porru bat, eta liburu bat, eta betaurrekoak erostean. Hori dena dago egiten dugun hautu bakoitzaren atzetik. Horren ondorioetako bat da, kasu batzuetan, tartean zertifikazio ekologikoa izan arren, bestelako jauzi egin beharko genukeela.

Hanburgesa begetariano bat jaten dugunean, soja hori nondik dator? Hori da nire lehenbiziko galdera. Aztarna ekologikoa? Ziur aski lehengai hori ez da etorri gertu gertutik, itsasoaren bestaldetik baizik. Jakin nahiko nuke soja horren bueltan bizi diren pertsonen lan baldintzak eta bizimoduak nolakoak diren. Jakin nahiko nuke soja hori landatzeko zeini kendu zaion lurra eta nola dauden, non dauden pertsona horiek. Orduan, atzera egiten hasten garenean konturatzen gara azalean gelditzeak geure kontzientzia anestesiatzeko balekoa dela; baina arakatuz gero, bestelako kontraesanekin egingo dugula topo. Horrez gain, iruditzen zait badagoela pisuzkoa den beste elementu elikadurarekin dugun harremanean eta munduan egoteko moduan eragin zuzena daukana: heriotza gure bizitzatik atera izana edo ateratzeko intentzio osoz ari garela. Ez dugu onartu nahi heriotza badela bizitza eta bizitza heriotza ere badela. Bukatzeko, beste elementu bat gehituko nuke: gure jendartean animaliekin dugun zer harremana. Maitatuenak diren animaliak maskotak eta mendiko animaliak dira, eta urrutikoak. Bengalako tigrea gehiago maite dugu ardiak, behiak, oiloak eta txerriak baino. Eta ahaztu egin zaigu etxeko animaliekin bizitzen emandako milaka urteak.

Heriotza gure bizitzatik atera izana edo ateratzeko intentzio osoz ari gara

Pikunieta baserria ingurua zoragarria da. Urolan dago. Baina agian ezin dugu gauza bera esan hemendik ikusten den guztiari buruz: AHTren trazadura, autobidea, goi-tentsioko dorreak, haize-errotak proiektatzen dira... Zer eragin du horrek guztiak lurraldean bizi denaren bizitzan, kasu honetan, artzain eta ardi batzuen bizitzan?
Nahiz eta ez behar, jendarte honetan, jarraitu dugu mendiari ateratzen, ahal den guztia. Baso politika horren adibide garbia da: hemen, etxean bueltan, denak plantazioak dira eta lan-moldea oso suntsigarria. Gero honi gehitu behar diogu mendiaren bestelako industrializazioa, edo landa eremuarena. Kaletik ikusita, batzuentzat, landa eremua eta mendia hutsik daude. Hemen ez da ezer gertatzen. Nori egingo dio kalte han bost hektarea lursail hartu eta dena plakaz estaltzea? Nori egingo dio kalte mendia aerosorgailuz betetzea? Edo erraustegi planta ezartzea? Hor jarrita, landa eremuan zeini egiten dio kalte? Hemen ez dago inor, ez dago ezer, ez da ezer gertatzen. Eta gainera, hauteskundeen emaitzetan bestelako ondoriorik ere ez dauka suntsiketak.

Zorionez, hori aldatzen ari da, eta gero eta hiriko jende gehiago jabetu da zer garrantzitsua den hauek zaintzea. Eta ez bakarrik mendi buelta ederrak egiteko, hori pertsonok behar dugu eta bestela, joan gaitezen orain dela bi urte izan genuen pandemia sasoira, zein inportantea zen mendi bueltak egitea txikiak baziren ere, herriko txokoa zen paradisua. Gauza bera gertatu zen denda txikiekin eta medikuekin, eta horiek denak ia ahaztu egiten zaizkigu.
Nire ustez falta zaigu hausnartzea zertarako nahi dugun landa eremua, zertarako nahi dugun mendia. Dirua egiteko? Baina dirua batzuek bakarrik egingo dute. Gutxi batzuek, betikoek. Ustez hirietako jendearen bizimodua errazteko artifizializatu behar dugu ingurua, lehenaz gain. Puntu honetan itzuliko naiz bizi dugun krisi ekosozialera. Zer demonio jan behar dugu? Zer demonio jan behar dute gure seme alabek, gure bilobek? Zer, petrolioa? Plastikoa?

Gehitu nahiko nuke beste elementu bat: klimari ezarri diogun aldaketa bortitz honek uzten eta elikaduraren eskuragarritasunean izango duen eragin zuzena. Alegia, lehen bagenekien noiz erein behar zen artoa, noiz garia, noiz letxuga, noiz porru, noiz haziak jaso nahiz belarrak egin. Baina klimari ezarri diogun aldaketa honekin hori gero eta zailagoa izango da. Orduan, nik ez dut ulertzen natura salbatzeko, ustez bizitza salbatzeko, bizitza eta natura bera suntsitu behar izatea. Hori ez zait buruan sartzen. Hasten garenean pentsatzen zertarako nahi dugun landa eremua, hasi beharko dugu pentsatzen… eta han jenderik nahi dugu? Eta han bizi den jendeak zer nolako lan egin beharko luke? Eta zer jango? Eta zer jan horrekin ez dut esan nahi mendia guztiz horra begira jarri behar dela, edo bai, baina edozein kasutan ezin dugu ahaztu uste duguna baino lotuago gaudela bizitzaren sare horri. Beraz, basoak behar ditugu, baina argi dago beste modu bat asmatu behar dugula eta bizitzaren alde jarri eta pentsatu: nik soldata irabazteko egiten dudan lan honek bizitzaren alde egiten du edo bizitzaren kontra? Ez dakit herritarrok pentsatu behar dugun, edo bai, nola egin pertsona guzti-guztiok bizitza bizigarri eta ilusio pizgarri izateko. Izan ere, sistema kapitalista honek ez digu hori emango; beraz, jendartearen bestelako egituraketa bat behar dugula uste dut, eta munduan egoteko beste modu bat.

Nik ez dut ulertzen natura salbatzeko, ustez bizitza salbatzeko, bizitza eta natura bera suntsitu behar izatea

Herriaren iruditerian abeltzaina eta ekologista bi kontzeptu kontrajarri direla uste da, baina zu eta zure liburua bateragarriak eta beharrezkoak diren froga zarete.
Hemen koska handia dago elkarrizketaren hasieran aipatu dugunarekin. Eta da: ardiekin bizi gara edo ardietatik bizi gara? Baserria edo ustialekua? Ardiekin bizi zarenean kontziente zara belardietan zuhaitzak behar dituzula, eta basoan eta bide bazterretan denetariko belarrak behar dituzula ardien osasuna eta ardien bizimodua zaintzeko. Mendia garbitu behar da esaten digutenean da glifosatoz bustitzea. Lurretatik, ardietatik eta ez lurrarekin eta ez ardiekin bizitzea, horrek kokatzen zaitu nolabait aldaretxo batean. Koxka bat gorago, zeu zara jaun eta jabe, haiek guztiak zure zerbitzurako dira. Bazoaz ateratzera eta bazoaz diseinatzen komenientziaren arabera, eta beharbada komenientzia horretan aintzat hartzen ez diren elementuak lagungarriak izan daitezke. Epe motzeko etekinera begira bizi gara eta behar, behar, behar, behar, edo nahi, nahi, nahi, nahi. Ez dut ulertzen abeltzaina edo nekazaria izatea eta ez izatea ekologista. Izan ere, zure artaldean zu zeu zaude ekosistema baten baitan. Eta zer edo zerk salbatuko bazaitu eta salbatuko badu zure artaldea eta zure bizitza izango da zure ekosistema ahalik eta anitzagoa izatea eta ahalik eta osasuntsuen izatea.

Hain aurrera joan gara, orain dauden desorekarekin ere ez dela lan erraza asmatzea. Eta heldu gara puntu batera non desoreka horien ondorioz heltzen dela esatera basoa zikin dagoela. Zikin ez, sasia dator. Zergatik dator sasia? Gero eta abeltzain gutxiago daudelako. Eta zergatik dauden apur horiek momentu batean irudikatzen dute euren burua animaliekin nabe batean? Nik ez dut imajinatzen pabiloi batean bizitzen ardiekin. Nik ere libre izan nahi dut. Ardietatik edo lurretik bizitzea ikuspegi nahiko industrialaren lotzen dut, indarrarekin, eta bai, zenbait gizonen jarrerarekin ere bai: indarra, boterea, dominazio behar hori... Normalean da bizitza ulertzeko manera bat eta horren espresioa zabaltzen da arlo askotan. Zaila da enkaje topatzea estandar horretan. Nik ez dut neure burua hor identifikatzen. Eta abeltzain gizonezko asko ere ez ditut hor sartzen, inondik inora. Baina bai ulertzen dut iruditerian eta zabaltzen den mezuan badagoela: abeltzainak gizona behar du, traktorea, txakurrak, indarra, hektarea asko, gogorra eta gero kexak. Gero beti kexatzen!

Nekazal munduan “alfa arra” nagusi denez, artzaina izatean aurreko lanbideetan baino jarrera matxista gehiago izan duzula uste duzu?
Bai. Hain dira txikiak, hain xeheak, baina hain dira hainbeste… Askotan kanpotik emakume baserritarrak aipatzen gaituztenean, mugatzen gaituzte alabak, emazteak, koinatak, errainak, amaginarreba izatera, baina inoiz ez gara artzainak, ez gara etxeko martxa daramatenak, behizainak… Ez, beti dago erreferentzia eta ardatza eta abiapuntua gizonezkoa. Eta gero, oso modu ironikoan, batzuetan esaten dut gizon eta testuinguru egoera jakin batzuen aurrean, emakume baserritarrak garatu duela ikusezin izateko superboterea. Begi batzuen aurrean ez zara existitzen. Berdin dio hitz egiten duzun ala ez, txori-kantu bezala, hor dago, nonbait. Baina hori ere elikatzen da leku askotatik, eta Emakume Nekazarien Estatutua hor dago, urriaren 15ean aprobatu zen, elegante, landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunean, baina horren garapena ziurtatzeko ez da pausorik eman.

Nahiko kritikoa zara beren produktuei “gourmet” etiketa jartzen dieten ekoizleekin, elikadura eskubidea dela defendatzen duzulako.
Ez naiz kritikoa etiketa horiek jartzen dituztenekin. Uste dut hori dela sistema oso baten ondorioa. Abiapuntua denean jatea ez da eskubide bat, baizik eta pribilegio bat, edo dirua irabazteko jarduera bat, hor dago okerra. Gero goitik behera badatoz gainontzeko guztiak. Janaria eskubidea ez bada eta pribilegioa edo negozioa egiteko elementua baldin bada, marketina sartzen da eta zelai-joko horretan beti aldarrikatu behar duzu zurea onena dela. Eta bereziena, eta finena, eta gourmet. Askorentzat jatea da tripa betetzea, beste batzuentzat ametsa da eta beste batzuentzat gastronomia bilakatzen da, eta orduan beste koxka batean jartzen gara eta geure buruak inportantzia gehiago dauka. Baina nik uste dut etiketa hori azkenean dela sistema oso baten laburpena, eta nire kezka bada norentzat ari garen janaria sortzen. Arriskua ikusten dut, eta jada neurri batean gertatzen da, dieta desorekatuenak eta sozialki injustuen diren dietak geratzen dira baliabide ekonomiko gutxien duten pertsonentzat; gainera euren osasunarentzat ere kaltegarrienak. Paradoxikoki, sozialki bidezkoagoak diren elikagaiak eta ingurumenarekin errespetuz sortatutako jakiak gelditzen dira baliabide ekonomikoak dauzkaten pertsonentzat. Hor iruditzen zait dela beste hausnarketa behar bat jendarte honetan. Eta hori hasten da aitortzetik pertsonen guztien eskubidea dela janari osasuntsu eta osasungarria jatea. Eta eskubidea dela, ez negozio bat. Hemen kontua da elikadurak lotzen gaituela mundu honetara eta gure testuinguru honetan asko bizi gara inoiz pentsatu gabe, jaten ez badugu, hil egiten garela. Guk hemen gose gutxi pasatzen dugu orokorrean nahiz eta gero eta gehiago izan jateko zailtasunak dauzkatenak eta, zer esanik ez, ondo jateko.

Medio ambiente
Panorama Eucaliptos, economía verde que descuida el medio ambiente
Las plantaciones de esta especie australiana avanzan por los montes vascos enfrentando a los propietarios forestales, instituciones y grupos ecologistas.

Modu prekarioan  bizi den pertsona bati, nola konbentzituko diogu artzain gazta bat erosteko eta ez Mercadonako gazta merkeago bat?
Arakatzen hasten hasten baldin bagara, mitologia asko ere badago. Porru sorta bat, supermerkatu handi batean edo herritar kooperatiba batean izan, prezioan sorpresa hartuko dugu: merkeagoa da herritar kooperatiban. Eta horrela jarraitu ahalko genuke gauza askorekin, elikagai askorekin. Eta beharbada garatu behar ditugu tresnak eta leku batzuetan egin dira, probatu dira gauzak kooperatibetan. Bada, nik ez daukat dirurik dena erosteko, baina badaukat denbora akaso, edo badaukat jakinduria hor ekarpena egiteko. Herritarrok sortu behar ditugu beste espazio batzuk eta beste dinamika batzuk ziurtatzeko denok osasuntsu eta osasungarri jaten dugula. Baina mitologia urbano hori apurtzea oso konplikatua da. Sistema oso bat dago banatzaile handiei begira. Ematen du supermerkatu horietan sartu eta sekulako aniztasuna dagoela, baina ez dago aniztasunik. Eta hasiko bagina begiratzen hilaren bukaeran etekina nork jasotzen duen… lau dira! Elikadura sistema horren jabeak, lau aberats dira.

Bukatzeko, orain liburuarekin “biran” zabiltzala esan dezakegu. Uste dut argitalpen-data ere ez dela kasualitatea… Zergatik orain eta ez bi hilabete barru?
Argiak baiezkoa eman zioenean nire lanari bi aukera genituen: Ziburuko Euskal liburu eta diskoren azoka, ekainaren hasieran, edo Durangora begira, udazkenari begira. Argi eta garbi udazkenari begira, etxeko martxak hala agintzen duelako. Gu ekainean jezten ari gara, gazta egiten, belarra mozten, umeek eskolan dabiltza… ez da posible. Uda eta udazkena guretzat lasaiagoak dira. Urtarriletik aurrera hasiko dira ardiak erditzen eta kaleko bizimodua bukatuko da. Eta nahiz eta ez jetzi, ez gazta egin, ez belarretan aritu, uda eta udazkenean bestelako lanak daude baserrian. Ez hain lotuak beharbada, baina moldatu ahal dituzu. Ardien erritmoa ez dago hain markatua. Bi urteko prozesua izan de eta urte osoan zehar idatzi badut ere, liburu honi, gehienbat, denbora eskaini diot udan eta udazkenean. Nahitaez idazteko, zuzenketak egiteko, aurkezpenak egiteko ere halaxe tokatzen tokatzen ari zait... liburu hau posible izan da etxekoek nire lanak hartu dituztelako, bereziki Exkerraren [bere bikotekide] ekarpena aipatuko nuke. Bestela ez zen posible izango. Ez da bakarrik animoak ematea, baizik eta esatea zuk idatzi behar duzu eta nik egingo ditut lan horiek. Liburu hau pertsona askoren lanaren emaitza ere bada: nire etxekoena, Eiderren ilustrazioak ere hor daude, Tere Irastortzaren tutore-lana, Argiako lantalde osoaren lana eta konfiantza...

Feminismos
Hizkuntzalaria eta itzultzailea
 “Federiciri euskaratzeak erakutsi zidan feminista naizela”
Amaia Astobiza Elhuyarren dabil hizkuntzalari lanetan, eta Federiciren lau liburu euskaratu ditu Katakrakerako. Noizean behin Hordagon ere ibiltzen da, testuak zuzentzen.
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Movimiento vecinal
Lucha ecológica vecinal Contra la privatización del Parque del Oeste de Málaga: vecinas en lucha
El Ayuntamiento de Málaga sigue adelante con la privatización del Parque del Oeste de Málaga a pesar de las movilizaciones vecinales que se repiten cada domingo, con una nueva convocatoria el día 24 a las 18hrs.
Opinión
Agroecología Trump y la posibilidad de una soberanía alimentaria europea
Trump ha acelerado la llegada de una encrucijada que tenía que llegar. Europa ahora ha de decidir su sistema alimentario, se trata de una diatriba, si me apuran civilizatoria.
Galicia
Movimientos sociales El movimiento por la soberanía alimentaria se reúne para fortalecer su estrategia contra la agroindustria
El movimiento Nos Plantamos celebra un encuentro por la soberanía alimentaria en Allariz para construir una agenda colectiva que impulse y apoye modelos de agricultura, ganadería y consumo agroecológicos.
Ocupación israelí
Palestina Vivir en alerta: la resistencia palestina frente la ocupación israelí
La cruda realidad de las feministas palestinas que, ante la represión y las detenciones arbitrarias, continúan su lucha por la libertad, la justicia y los derechos humanos.
Madrid
Ciudades Fake Madrid, un paseo por los hitos del simulacro
Un recorrido por los grandes éxitos de la conversión de Madrid en una ciudad irreal.
Que no te cuenten películas
Comunidad El Salto Suscríbete a El Salto y llévate seis meses de regalo a Filmin
Estas navidades, haz posible que El Salto llegue más lejos con sus contenidos críticos y llévate de regalo medio año de Filmin. Y si ya tienes Filmin, suscríbete a El Salto y regala el acceso a esta plataforma a quien quieras.

Últimas

Siria
Oriente Próximo Israel impone hechos consumados sobre Siria para condicionar la transición según sus intereses
“Está escrito que el futuro de Jerusalén es expandirse hasta Damasco”, dijo este octubre el ministro de Finanzas israelí, Bezalel Smotrich, uno de los exponentes ultras del Ejecutivo.
Ocupación israelí
Ocupación israelí Un tercio de los asesinatos de periodistas en 2024 fueron obra del ejército de Israel
Reporteros Sin Fronteras documenta la muerte de 18 periodistas en Palestina y Líbano este año “asesinados deliberadamente por hacer su trabajo” y habla de una “masacre sin precedentes” de profesionales del periodismo.
Galicia
Galicia Activistas de Greenpeace instalan ‘una celulosa’ en la sede de la Xunta en protesta contra Altri
Los ecologistas han realizado una acción en la sede del Gobierno gallego de Alfonso Rueda para animar a gallegos y gallegas a asistir a la manifestación de este domingo en la Praza do Obradoiro, en Santiago de Compostela.
Comunidad de Madrid
Educación pública El Gobierno de Ayuso recula y aplaza hasta junio los despidos masivos en Educación
Integradoras sociales, enfermeras, educadoras, auxiliares y otros perfiles de personal laboral se enfrentaban a la incertidumbre de ser cesados en plenas vacaciones de Navidad.
El Salto Radio
El Salto Radio Mirada a los barrios andaluces
A partir de la presentación por parte de la Asociación Pro Derechos Humanos de Andalucía del informe “Pobreza Sur” hablamos sobre la realidad de alguno de los barrios más castigados de Europa.
Más noticias
Comunidad de Madrid
Sanidad Pública Vecindario y trabajadoras se plantan contra la privatización de los servicios en el Doce de Octubre
Denuncian la suspensión de intervenciones quirúrgicas desde que la empresa Croma Gio. Batta gestiona la esterilización del material. Una concentración el próximo sábado 14 de diciembre a las 12 horas se opondrá a esta deriva privatizadora.

Recomendadas

Fronteras
Túnez Túnez endurece la represión contra las ONG de ayuda a las personas migrantes
Mientras el presidente Kaïs Saied se prodiga en discursos racistas, el estado persigue a las entidades solidarias con quienes llegan al país, bajo el silencio cómplice de la Unión Europea.
Galicia
Economía ¿Quién lidera el negocio del eucalipto en Galicia al que Altri quiere sumarse?
El estallido social que ha producido el intento de la multinacional Altri y la Xunta de instalar una nueva celulosa en Galicia abre la necesidad de poner el foco en el sector forestal, donde se encuentran algunas de las mayores fortunas del Estado.
Siria
Rojava El rompecabezas sirio que estalló en Alepo
El nuevo escenario sirio se ha gestado bajo la intervención implacable de Turquía, patrocinadora del Ejercito Nacional Sirio y otros grupos yihadistas que libran la guerra de Erdogan contra el pueblo kurdo.
Cine
Ramón Lluis Bande “Asturies tiene sin construir el relato de su tiempo revolucionario”
El cineasta Ramón Lluis Bande entiende la memoria histórica como un “camino de exploración formal infinito” y de reflexión sobre el propio lenguaje cinematográfico “en relación con la realidad, la historia, el arte y la política”.