Teatro
Matxalen de Pedro: “Satira egitea oso zaila da errealitatea hain grotesko dagoenean”
Drama gehiago. Drama gehiago eta gerra, gosea eta injustizia danak antzezlanetan gertatu daitezela. Matxalen de Pedro Larrea (Bilbao, 1981) interpretazio gestualean titulatua da Institut de Teatre-n. Dantza garaikide formakuntza jaso du eta HORMAN POSTER kolektiboa sortu zuen duela hamabost urte. Zuzendu izan du eta zuzentzen du, idatzi izan du eta idazten du; antzezle lanak egin ditu eta gaur egun antzezle lana nola egin erakusten die Dantzertiko ikasle gazteei. Kolapsoa da bere azken proposamena, Jon Ander Urrestirekin batera ekoiztu duen satira distopikoa. Maite Mugerza, Txubio Fernandez de Jauregi eta Jon Ander Urresti dira antzezleak. Bira abendura arte luzatuko dute, Euskal Herri osoko hainbat herri eta hirietan geldituz.
Zuzentzen, idazten eta antzezten duzu. Paper hauetako zeinekin hurbiltzen zatzaio gehiago antzerkiaren bidez lortu nahi duzunari? Zer ematen dizu bakoitzak?
Urte batzuk dira ez dodala ia aktore lanik egin. Azken aldian, zuzendari eta irakasle lanetan nabil batez ere. Zuzendari gisa, normalean ez naz aurrez idatzitako testu batetik abiatzen, sormen kolektiboko prozesuak maite dodaz. Taldekideen artean esploratu, inprobisatu, idatzi, agertzen diren materialak josi eta gitxinaka dramaturgiari forma emoten joateak badeko alde misteriotsu bat, taldekide bakoitzaren gorputza, irudimena eta inkontzientea aktibatzen direlako. Beste interprete batzuekaz antzezlana guztiz desberdina litzateke.
“Ikuslea ez dago ohituta fikzioa kolapsatzen ikustera, edozer sinisteko beharra dekogu beraz efektu nahiko eraginkorra da”
Zelan daramazu(e) Kolapsoa-ren hasiera?
Kolapsatu xamar iritsi ginen estreinaldira, gaiaren tamainak apur bat gainez eginda. Hainbat bolo egin doguz, eta publikoaren harrerari esker joan gara piezak euren lekuan jartzen, esku artean dekogun lana hobeto ulertzen eta distira ateratzen harribitxiari.
Zenbat kolapso kabitzen dira zuzendu duzun azken antzezlan honetan? Kolapso mundialen eta pertsonalen garaian ote...
“Irudika ditzakezun guztiak”, esango leuke gure marketing enpresako CEOak. Guk sortu dogun lanean ez gara literalki makropolitikaz, gainditu ditugun muga ekologikoez edo mundu-ekonomiaz hitz egiten hasi ez baikenduan txapa teoriko edo panfletario bat emon nahi. Gure antzezlaneko marketing enpresan spot batzuen bidez gai horreri lekua emon deutsegu baina kolapsoa bera pertsonaien eta fikzioaren kolapsotik landu nahi izan dogu: fikzio maila desberdinak nahasiz, musikak eta efektuak leku ezohikoetan sartuaz, sistematik ihes egitearen zailtasuna eta inkoherentziek sortzen doskuen desorientazioa irudikatu dogu. Ikuslea ez dago ohituta fikzioa kolapsatzen ikustera, edozer sinisteko beharra dekogu beraz efektu nahiko eraginkorra da.
“Errealitate kapitalistan tunela zulatzeko darabilgun postreko koilara da antzerkia”
Estreinatu berri duzuen obrak, azken boladako gertakariekin zerikusirik ez duela esan duzue zure sare sozialetan, nahiz eta biak apokaliptiko adjektiboa partekatu. Prest egongo zinatekete antzezlanaren praktika eta gero kolapso larrialdi baterako? Aholkurik?
Beno, sakonean, egin beharko geunkena danok dakigu: gitxiago erosi, gauza gitxigaz bizitzen ikasi, gauzak zaindu, ez bidaiatu, elkar zaindu... Kolapso egoerak traumatikoak dira beti baina aldi berean geure buruari jartzen ez deutsaguzan mugak arau edo lege bidez ezartzen direnez, murrizketa horrek egin-egiten dira bat-batean. Bat-batekotasun hori ere traumatikoa izan leike, noski. Espertuek dinoe kolapsoa gertatu egingo dala desastre bidez edo diseinu bidez, beraz onena ohitura barriak gitxi-gitxika barneratzen joatea litzateke.
Bertolt Brechtek zioen «artea ez dela errealitatea islatzeko ispilu bat, baizik eta forma emateko mailu bat». Antzerkiak ispiluaren aurrean jartzen gaitu edo gauzak aldatzen saiatzen da?
Ni ez naz hain optimista. Antzezlan honetarako metafora bat erabili beharko baneu, hau litzateke: errealitate kapitalistan tunela zulatzeko darabilgun postreko koilara da antzerkia.
“KOLAPSOAK PREKARIETATE, GERRA EDO HONDAMENDI EKOLOGIKO FORMA HARTU LEIKE. EZIN DOGU MUGARIK GABE HAZI LEHENGAIAK MUGATUAK DIRENEAN”
Antzerkiak ematen diguna, antzerkiak kentzen digu. Zer ekarpen egiten du antzerkiak sutan dagoen mundu batean, bonben eta bidegabekerien munduan?
Antzerkia elkartzeko eta elkarri begiratzeko leku bat da, presentzia eta gizatasunaren tenplua. Pantailek gizagabetuta eta deskonektatuta gaituen mende honetan hori nahiko iraultzailea da berez. Bestalde, antzerkiak zeharkatzen gaituzten gai edo gertakarien inguruan distantziaz sentitu eta pentsatzeko aukera emoten dosku.
Antzerki konprometituak logika turbokapitalistaren erruz egin dugun kolapso-sentsazioa geldiaraz dezake?
Geldiarazi baino, kontrakoa kasurik onenean: kontzientzia hartzen lagundu. Apur bat kritikoagoak izan behar dogu. Kolapsoak prekarietate gerra edo hondamendi ekologiko forma hartu leike eta ezin dogu bistatik galdu hazkunde ekonomikoaren falazia dagoela atzean. Ezin dogu mugarik gabe hazi lehengaiak mugatuak direnean. Eta ez da bat ere erreza koherenteak izatea gure kontsumo erritmoa publizitateari esker mantentzen dalako eta publizitateak bere estrategiak eten barik barrizten eta zorrozten dauzelako. Orain produktua ekologikoa edo jasangarria dala esaten badoskue, damurik barik erosten jarraitzen dogu.
Kolapsoa: fikzioa ala errealitatea? Geroz eta gehiago, bien artean nahastuta edo alderantziz agertzen direla dirudi egunotan..
Antzezlana sortzen ibili garen hilabeteetan errealitateak askotan gainditu dau fikzioa. Kolapso energetikoak, politikoak, ferrobiarioak eta ekologikoak gertatu dira. Azkena, Muskizeko itxialdia. Satira egitea oso zaila da errealitatea hain grotesko dauenean. Aldi berean, kolapso berba hedabideetan erabili dan aldiro promozio ezin hobea izan da guretzat (zoritxarrez).
Medio ambiente
El capitalismo del colapso
Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.
Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!