Navarra
Aroztegiko auzipetuentzako absoluzioa eskatu dute
196 lagunek manifestua sinatu dute Aroztegiko zazpi auzipetuei elkartasuna erakutsi eta zigorren absoluzioa aldarrikatzeko. Adierazi dute “herri batek eginiko desobedientzia zibila ezin dela kriminalizatu” eta auzipetuen zigorren deuseztapena eskatu dute. Datorren astean izango da epaiketa.
Sinatzaileen artean Eider Rodriguez, Fermin Muguruza, Anari Alberdi, Itziar Ituño, Uxue Alberdi, Malakias eta Xabier Montoia daude, besteak beste. Irakurketa Amets Aranguren abeslariak aurkeztu du Saioa Alkaiza bertsolaria eta Mikel Taberna idazlearekin batera, eta seinalatu dute jazarpen hauek aurrekari kezkagarria direla “adierazpen askatasun eta eskubide demokratikoei dagokienez”.
Orotara, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euroko isuna ezarri diete auziperatuei. Areago, proiektua Aroztegia Gelditu plataformako kideen erruz galarazi dela argudiatua, Palacio de Aroztegia S.M. enpresak 43 milioi euroko konpentsazioak eskatu dizkie Nafarroa eta Espainiako Gobernuei, “eta badakigu milioiak eskatu nahi dizkietela auzipetuei” gehitu dute. “Bizi osorako zigor ekonomikoa”, “makinen aitzinean eseri baziren ere”.
Manifestuko sinatzaileek adierazi dute “desobedientzia zibila ezin dela kriminalizatu”.
Makinen parean eseri ziren, funtsean, Baztango Lekaroz herrian abiatu nahi duten markoproiektua geldiarazteko. Hor eraiki nahi dituzte luxuzko hotela, golf zelaia eta 228 txalet. Plataformatik “espekulazioan oinarritutako proiektua” dela salatu dute hasieratik, “lurraren birkalifikazioa”n oinarritzen dena.
Azken aldian, lurraren defentsaren eta herri mugimenduen aurkako errepresioa nabaria da tokian toki. Ardura hori partekatu zuten otsailean Iruñean kalera atera ziren 18.000 lagunek. Aroztegikoa da Euskal Herriko kapitalaren azpiegituren oldarraldietako bat.
Navarra
20 años de cárcel y 56.000 euros por participar en una acampada para paralizar Aroztegia
Relacionadas
Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.
Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!