We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Bilbao
Hordago Bilbon bilduko da kapitalaren erritmoaren menpeko hirien problematika aztertzeko

Zer gertatzen da espazio publikoarekin Euskal Herriko hirietan? Noren neurrira ari dira egokitzen kaleak, plazak eta bizimoduak? Zergatik bihurtu dira manifestazioak mehatxu, eta kalean biziraun behar dutenak ikusiezin?
Galdera hauek izango ditugu hizpide ekainaren 26an (osteguna), 18:30ean SAREAN espazioan (Plaza Corazón de María, San Frantzisko, Bilbao) antolatu dugun solasaldian. Hordago – El Salto-ren 78. alea aurkezteko aitzakiarekin, Itsaso Larramendi eta Aitziber Jimenez de Aberasturi izango ditugu lagun mahaiaren bueltan.

Hirien eraldaketa azkar eta bortitzak, Bilboko alkatearen adierazpenak eta espazio publikoaren “normalizazio” izenez saldu nahi digutena jarriko ditugu auzitan. Aztertuko dugu nola funtzionatzen duten kapitalaren zerbitzura dauden administrazioek, nola garraiatzen diren salgaiak, eta nola bereizten diren gorputzak: turistak alde batetik, gero eta prekarizatuago bizi den langile klasea bestetik.
Zurekin ere solastu nahi dugu. Zatoz, entzun, galdetu, partekatu.