Jarrera hartzeko ordua da

Iruñean, bertze hainbat hiritan bezala, agerian gelditu da aldaketaren gobernuek ez dutela bertze animaliekin dugun harremanari buruzko urrats sakonik egin nahi.

Toros San fermin
Retirada de un toro tras una corrida en Sanfermines Clemente Bernad
Edurne Elizondo

publicado
2017-07-04 09:39:00

Onartzen dut zezenak sufritzen duela. Baina horren gainetik festa nagusitzen da”. Iruñeko EH Bilduko alkate Joseba Asironek erran zituen hitzok, iazko abenduan, Nafarroako Hitza-ko urtekarian argitaratutako elkarrizketan. Iruñeak XVIII. mendetik datorren besta eredua du la nabarmendu zuen, eta horren ondorio dela zezena jaiaren erdigunean egotea. Tauromakiaren inguruko eztabaidari eusteko prest agertu zen, baina argi utzi zuen herritarrek eskatu behar dutela animalien erabilera bazter utziko duen aldaketa. Udalak, berez, ez duela erabakirik hartuko. “Gaia ez dago agendan”, erran zuen.

Iruñean, bertze hainbat hiritan bezala, agerian gelditu da aldaketaren gobernuek ez dutela bertze animaliekin dugun harremanari buruzko urrats sakonik egin nahi. Eta arazoa hori da, hain zuzen ere, bertze animaliekin dugun harremana. Botere harreman bat da; gizakion esku dago boterea, eta, haren bidez, bertze animaliak jabego eta objektu huts bilakatu ditugu. Zapaltzaileen eta zapalduen arteko harreman bat da, finean. Eta zein da bertze animaliak mendean hartzeko arrazoia? Bertze espezie batekoak izatea. Sanferminetako zezenketak, entzierroa, bertze animaliak baliatzen dituen zirkua edo urtero egiten duten “ganadu feria” egoera horren adibideak baino ez dira; eritasun beraren sintoma ezberdinak. Espeziearen araberako aurreiritziak ekartzen duen bazterketa islatzen duten errealitate gordinak. Bidegabekeriak.

Herri mugimenduetatik urratsak egin dira, azken urteotan, sanferminetako bertze hainbat arlotan aldaketak eragiteko. Garrantzitsuena, nire ustez, indarkeria matxistaren aurka egin den bidea izan da. Iruñeko Udalak babestu ditu talde feministetatik bultzatutako aldaketa horiek, azken bi urteotan, baina ez dugu ahaztu behar heteropatriarkatuak ezarritako arauen aurkako borrokaren protagonista eta eragile politiko nagusiak emakumeak izan direla, sanferminetan, bai eta bestatik kanpoko bertze esparruetan ere. Horrek ekarri du denen neurriko besten aldeko aldarria gero eta ozenago entzutea; karrikan egoteko eta bestako subjektu izateko eskubidea jarri dute emakumeek mahai gainean, objektu huts bilakatzen dituztenen aurka. Indarkeria matxista, tamalez, eguneroko kontua da, oraindik ere, gure gizartean, baina sanferminetan, bestaren aitzakiarekin, inpunitateak gora egin ohi du. Gauzak aldatzen hasi dira, eta lehen isilpean gelditzen ziren erasoak salatu egiten dira, gaur egun. Arazoa ikusgarriago bilakatu da. Arazotzat hartu da.

Tauromaquia
“¿El toro no sufre?” Ocho mitos de la tauromaquia, desmontados
91

Quienes defienden la celebración de corridas de toros suelen emplear argumentos que, en ocasiones, pueden sonar a ciencia ficción. Hemos consultado a varias personas expertas qué hay de veraz en estas premisas.

Mugimendu feministak lortu du, finean, indarkeria matxistaren auzia bestaren erdigunean jartzea; jarrera hartzera behartu ditu erakundeak eta herritarrak. Bestak denentzat izateko, denentzat bidezkoak diren bestak izateko, emakumeak zapaltzen dituen jai eredua bertan behera uztea beharrezkoa dela onartu behar izan du hiriak.

Ezin dugu hor gelditu, ordea. Helmuga ez baita hori. Batetik, matxismoa karriketatik garbitzeko lan horretan sakontzen jarraitu beharko dugu; bertzetik, sanferminetan indarkeria sufritzen duten eta objektu huts bilakatzen dituzten bertze norbanakoak badirela onartzeko, eta horren inguruan jarrera hartzeko garaia ere bada. Matxismoaren kasuan gertatzen den bezala, bertze animalien aurkakoa ere ez da indarkeria arbitrario edo egiturarik gabekoa. Eusten dion sistema oso bat du atzean; gizartearen esparru guztietan dago barneratua; indarkeria hori, finean, zapaltzaileak zapaldua bere mende eusteko erabiltzen duen tresna politikoa da. Bai, espezismoa existitzen da. Bai, gizakiok pribilegioak ditugu gizaki izateagatik. Bai, bertze animaliak zapalduta daude. Bai, bertze animaliak gure baliabidetzat hartzen ditugu, hori egiteko boterea eta legea alde ditugulako.

Arrazoia, ordea, bertze animalien alde da, haiek baztertzea justifikatuko duen argudio baliagarri bakar bat ere ez dagoelako. Sentitzeko duten gaitasunak beren interesak kontuan hartzeko eskubidea ematen die; guri bezala. Gozatzeko eta sufritzeko gai dira, eta, ondorioz, edozein norbanakok bezala, aske izateko, bizitzeko interesa dute.

“Onartzen dut zezenak sufritzen duela. Baina horren gainetik festa nagusitzen da”. Ezin dugu onartu, XXI. mendean, ustez ezkerra ordezkatzen duen alkate batek horrelakorik erratea. Are gutxiago, sufrimendu horren lekuko, babesle eta bultzatzaile izatea, plazan, frakarekin eta xisterarekin jantzita. Zer-nolako hiria da denentzako bestak aldarrikatu, baina bertze norbanakoak erabili, torturatu eta hil egiten dituena? Feministok hitza hartu behar dugu horren aurka. Zisheteropatriarkatuarekin bat egiten duen maskulinitatearekin lotzen da tauromakia. Etxera garbitzera bidaltzen dituzte taurinoek emakumeak zezenak erabiltzen dituzten ikuskizunen aurka protesta egiten dutenean. Bestako subjektu izan behar dugu, baina ez bakarrik karrikan dagokigun espazioa gure egiteko; zapaldu izatea zer den badakigu, eta, horregatik, bertze norbanakoak zapaltzen dituzten kateak hausteko dugun ardura ere gure egin behar dugu. Jarrera hartzeko garaia da.

0 Comentarios

Destacadas

Siria
Putin, emperador en Oriente Medio

 La victoria de Assad se ha cimentado no solo en el apoyo ruso, sino también en los efectivos que sobre el terreno han aportado Irán, Hezbolá y milicias chiíes procedentes principalmente de Iraq. Sin embargo, el auténtico vencedor en esta guerra será Vladimir Putin.

Camboya
Camboya: memoria del exterminio
El 17 de abril de 1975, la guerrilla de los jemeres rojos liderada por Pol Pot tomó las calles de Phnom Penh, la capital de Camboya.
Promiscua
Segura
Capítulo V. Me habían comentado que OKCupid era ideal porque tenía un formulario interminable de preguntas de todo tipo, desde libros que te gustan hasta política.
Literatura
Frankenstein y la criatura a la que no siempre entendimos

Las formas narrativas empleadas en el clásico de Mary Shelley le otorgan una riqueza que, a menudo, se ha pasado por alto. Las adaptaciones fílmicas han ayudado a perpetuar el mito, pero también han contribuido a confinarlo en lecturas más bien conservadoras.

Últimas

Ciencia ficción
“Es posible escribir ciencia ficción sin usar préstamos del inglés”

AnsibleFest, el primer festival de ciencia ficción feminista a nivel estatal, arranca hoy en Bilbao, y una de sus organizadoras, la crítica cultural, editora y traductora Arrate Hidalgo evalúa el panorama de un género con buena salud, aunque recalca que “también ha habido muchas iniciativas en el pasado”.

Música
Talk Talk, en el árbol de la sabiduría

En el díptico esencial de los británicos Talk Talk se escucha pop de corazón sacro, confundido entre tics jazz, aura góspel y la abnegada motivación por encontrarse con la espiritualidad de Alice Coltrane y el Miles Davis azul.

Economía social y solidaria
VI Feria del Mercado Social: mucho más que un fin de semana
En esta feria, además de ser consumidoras conscientes, vamos a demostrar que también estamos orgullosas de contribuir a la construcción de otra economía más justa y más ecológica. Hagamos que todo el año sea Feria.
Caza
La caza volverá este curso a las escuelas extremeñas

Por tercer año consecutivo, el programa de Promoción y ayuda al deporte escolar (PROADES) de la Consejería de Educación de la Junta de Extremadura volverá a incluir la caza entre sus actividades deportivas a promocionar en los colegios de la Comunidad.

Cine
Más muescas en la estirpe de los Kennedy
‘El escándalo Ted Kennedy’ (2017) sigue el camino de ‘Jackie’ (2016) indagando en lo más parecido a una familia real que ha existido por EE.UU.