Lanaren Ekonomia
Lan Erreformaren urratsa euskal ezkerrarentzat

Zer dela eta horrenbesteko erresistentzia langileen eskubideak bermatzea ekar dezakeen lan erreforma baten aurrean? Agerikoa da “lan merkatua malgutzeak” lan egonkortasunean eta soldatetan izan duen kontrako eragina enpresen mesederako izan dela. SINDIKALAGENDA EKAINAREN 22-28a.

La ministra de Trabajo, Yolanda Díaz, recibe a El Salto en su despacho
La ministra de Trabajo, Yolanda Díaz, recibe a El Salto en su despacho. Álvaro Minguito

Lanaren Ekonomia : Bilbo Hiria, Argia eta Hordago elkarlanean. Entzun irrati saioa hemen


Espainiako Gobernuan dauden alderdi politikoek 2012ko Lan Erreforma indargabetzea zeramaten beren hauteskunde programetan. Maiatzaren 20an, gobernu indarrek EH Bildurekin adostu zuten pandemiari lotutako salbuespen neurriak bukatu baino lehen indargabetze hori gauzatzea. Akordioak udalen, aldundien eta autonomi erkidegoen gastu sozialerako gaitasuna handitzea ekarriko du baita ere, Montoro legeak inposatutako austeritateri bukaera emanez. Lan erreforma berriaren sakontasunak sortutako eztabaidaren aurrean, sinatzaileek zein Yolanda Diaz Lan Ministroak bide horretan jarraitzeko irmotasuna erakutsi zuten. Haatik, gaur-gaurkoz bidea egiteke dago.

Gaiak hautsak harrotu ditu. Alde batetik, Europako Batzordeak maiatzean argi utzi zuelako Von der Leyen-en berreraikitze plana jasotzeko baldintza 2012ko Lan Erreforma ez ukitzea dela gogoratu beharra dago hamarkadaren hasieran Espainiak erreskatea jasotzeko Europako Batzordearen baldintzetako bat Lan Erreforma gauzatzea zela. Bestetik, Espainiako CEOE eta CEPYME patronalak aurka agertu dira, akordio soziala gauzatu behar dela aldarrikatuz. Confebask eta CEN patronalak aurkako ildo beretik agertu baziren ere, Euskalerrian PNVko arduradunak izan dira akordioaren aurka zarata gehien egin dutenak.

Zer dela eta horrenbesteko erresistentzia langileen eskubideak bermatzea ekar dezakeen lan erreforma baten aurrean? Agerikoa da “lan merkatua malgutzeak” lan egonkortasunean eta soldatetan izan duen kontrako eragina enpresen mesederako izan dela. Horrek langileengan (hots, gizartearen gehiengo handi batean) era negatiboan eragin du, lan baldintzak eta ekonomia eredua okertuz. Ondorioz, barne eskaria eta kontsumoa bereziki zapuztu dira.

Ekonomia eta lan harremanak

Egoera hau azken erreforma baino lehenagotik dator. Izan ere, 1980ko hamarkadatik hona adituak “lan merkatuen zurruntasuna” salatzen aritu dira, langile antolakuntzaren eta lan baldintzak hobetzeko erreminten aurkako neurriak proposatuz. Lan erreforma murriztaileak behin eta berriz errepikatu dira historian zehar; hala, herrialde askok beren lan harremanen malgutasuna handitzeko neurriak onartu zituzten, 1970eko hamarkadako petrolio-krisiek sortutako langabezia murrizteko aitzakia baliatuta. Horrek enplegu kostuak murriztea ekarri zuen, baita ohikoak ez ziren lan kontratuen erabilpena handitzea ere: aldi baterako eta lanaldi partzialeko kontratuak. Horren ondorioz, lan harremanen eredu segmentatu bat sortu zuten, ezohiko lan kontratu kuota geroz eta handiagoarekin. Erreforma horiek aurrera eraman ahal izateko argudioa, honakoa: enplegu mugagabea gehiegi babesteak enplegu eta langabezia mailetan eragin negatiboa duela.

“Lan harremanen liberalizazioak lan merkatuaren dualizazioa eta prekarizazioa eragin du”

Espainiari dagokionez, Askatasun Sindikalaren Lege Organikoa (LOLS, gaztelaniaz) eta Langileen Estatutua izan dira lan harremanak eta eskubideak arautzeko oinarrizko legeak. Lehenago aipatutakoen ondorioz, 52 lan erreforma baino gehiago egin dira 1980 urtetik hona.

Gobierno de coalición
Yolanda Díaz: “Nuestro país vive una reforma laboral permanente desde el año 84”

Desde el comienzo de la crisis por la pandemia del covid-19, la ministra de Trabajo, Yolanda Díaz, tuvo claro que la prioridad era evitar la “flexibilización externa”, es decir, los despidos masivos que siguieron al estallido de la burbuja en 2008. En la entrevista, Díaz está mucho más cómoda hablando de bases de cotización y del modelo productivo que sobre lo que pasa en el Consejo de Ministros.

Azken hamarkadetako lan erreformen “helburuak” honakoak izan dira: batetik, lan kontratuen behin-behinekotasunaren aurka borrokatzea; bestetik, “lan merkatuak zuen zurruntasunen” aurka egitea, langabezia maila murrizteko. Ustezko helburuak bete al dira? Ez. Langileen ia heren batek behin-behineko kontratua izaten jarraitzen du (bai Espainian, bai Euskalerrian). Kaleratzeak malgutzeak eta merkatzeak ez du kontratazioaren igoerarik ekarri; hamar kontratutik bederatzik behin-behinekoak izaten jarraitzen dute, eta ez dute jarraikortasunik. Eta zer gertatu da langabeziarekin? Eragin positiborik izan al da alde horretatik? Ez: EHUk eta Cambridgeko Unibertsitateak elkarlanean egindako ikerketa batek frogatu du ez zela lortu kontratazioa sustatzea. Are gehiago, behin-behinekotasun tasa handitu egin da, eta kontratazio mugagabea gutxitu. Lan harremanen liberalizazioak lan merkatuaren dualizazioa (behin betikoak versus behin-behinekoak) eta prekarizazioa eragin du. Laburbilduz, kontratazioaren malgutasunaren ekarpen positiboak oso murritzak izan dira eragindako kaltearen aldean

Lan erreforma berri bat

2012ko Lan Erreformak langileengan izan duen eragina ikusita, badirudi gutxieneko adostasun bat lor daitekeela legedi aldaketa bat eragiteko. Batzuek indargabetze hitza aipatzen dute eta beste batzuen diskurtsoetan ez da horrelakorik ageri. Baina, hitzetatik haratago, zeintzuk izan daitezke langileen egoera hobetzeko beharrezko osagaiak?

Lehenik eta behin, langile prekarioen egoera era efektibo batean babestu behar da. Behin- behinekotasuna Damoklesen ezpata da, enpresek egindako lan araudiaren urratzeen aurrean langileak babesgabe uzten dituena: nola salatu, kexatu edo eskubide bat exijitu kontratuak epemuga zehatz bat duenean? Behin-behineko kontratazioan egiten den iruzurra irmo zigortu behar da. Ez dago horren inguruko datu orokor zehatzik, baina ondorengo bi adibideek norabidea azal dezakete: Madrilen 2018an sinatutako behin-behineko kontratuen %46 iruzurra zen, baita Huelvan 2019an sasoiko langileei egindako kontratuen %99 ere. Legeak babesgabe uzten du langilea, enpresek bi aukera dituztelako: kontratua ez berritzea, edo diru kopuru txiki bat ordaintzea, bidegabeko iraizpenaren kalte-ordain gisa. Gakoa kasu hauek baliorik gabeko kaleratze moduan erregulatzea litzateke, horrela enpresek zuzenean kalte-ordainen zigorrak ordaintzea saihesteko eta, hartara, kontratu mugagabeak bultzatzeko. Hala, aurrerapauso bat emango litzateke langile prekarioen babes efektiboan, eskubideen urraketen eta enpresen gehiegikerien aurrean jarduteko.

“Oinarrizko zerbitzuak ez azpikontratatzean dago gakoa, horiek gabe enpresek ezin dutelako funtzionatu; garbiketa zerbitzurik gabe, adibidez”

Kontratazioen iruzurrari dagokionean, autonomo faltsuak, riderrak eta “ekonomia kolaboratiboa” deiturikoa dira adibiderik argienak. Kasu horientzat ez da beharrezkoa legedi berri bat arautzea, dagoen legedia bera aplikatzea baizik: Langileen Estatutua eta horren araberako langile autonomo erreal edo soldatapekoen legedia betetzea. Horretarako, ezinbestekoa da behingoz zehaztea ea autonomo edo soldatapeko diren, ez gaitzaten legedi berri baten beharrarekin nahastu.

Landu beharreko beste elementu garrantzitsu bat azpikontraten iruzurra da. Azpikontratak modu sistematikoan erabiltzen dira enpresen erantzukizunak alde batera uzteko. Horren ondorioz, lan baldintzak asko okertzen dira; hoteletako garbitzaile edo kellyen kasua adibide argi bat da, baina badira beste hamaika kasu ere. Oinarrizko zerbitzuak ez azpikontratatzean dago gakoa, horiek gabe enpresek ezin dutelako funtzionatu; garbiketa zerbitzurik gabe, adibidez.

Laboral
Lanaren Ekonomia Lan arloan eragina duten 2018 urte amaierako lege berrikuntzak

2018. urtea amaitu bezain laster, lanari eragiten dion zenbat lege berrikuntza egin zituen Espainiako gobernuak. Gizarte Segurantzaren kotizazioak, gutxieneko soldata, Lan Ikuskaritza eta deskonexio digitalari begira egindako aldaketak nabarmenduko ditugu.

Azpimarratzekoa da, era berean, Lanaren Nazioarteko Erakundearen 135. akordioa aplikatu beharra dagoela, langileen antolatzeko eskubidea bermatzeko eta eredu sindikalari dagozkion eskubideak emateko. Azken horren harira, langileen enpresako ordezkaritzari dagokionean bi eredu ezarri ziren (sindikala eta unitarioa), nahiz eta azken hori sustatu eta garatu den, sail sindikalen eredua edukiz hustuz. Hori dela eta, enpresan sindikalgintza ahulagoa da. Nazioarteko erakunde horrekin jarraituz, 189. akordioa ere bete beharra dago, etxeko langileen egoera onartezina hobetzeko. Gaur egun bizi duten sasiesklabotasun egoera ez da onargarria, non eta bere burua garatutzat hartzen duen herrialde batean.

Covid19aren krisiak agerian utzi du telelan arloan dagoen araudi gabezia. Kontuz ibili behar dugu lan eredu horrekin, enpresariak kostuak aurrezten baititu langilearen bizkar. Bestetik, etxetik lan eginez gero, non kokatzen da lan arriskuen prebentzioa? Eta non deskonexio digitalaren eskubidea? Non, lanaren eta bizitzaren arteko oreka? Oso konplexua da gaia eta hausnarketa sakon eta mamitsua eskatzen du, negoziazio kolektiboaren bidezko araudia garatzeko.

Lan erreforma eta politika berria

Lan erreformarekin zeharkako harremana duten beste bi elementu aipatu behar dira, azken hilabeteetan horien garrantzia agerian geratu baita. Batetik, Lan Ikuskaritzaren egoera kezkagarria da: Langile eta baliabide falta nabarmenak enpresen alde eta langileen aurka egiten du. Legedi eraginkorra arautu daiteke, baina araudi hori betearazteko baliabideak ez badira jartzen, antzeko egoera batean egongo gara. Bestetik, sektore publikoak eredugarri izan behar du kontratazioan, eta azpikontratei klausula sozialak esarri eta edozein irregulartasunen aurrean esku hartu, eskubide urraketak saihesteko.

“Akordioaren eraginkortasuna eta Lan Erreformaren sakontasuna ikusteko zorian gaude, eta aurrerapauso historikoa izango da euskal zein espainiar langileentzat”

Hasieran aipatu bezala, Lan Erreforma indargabetzeko akordioaren aurrean erakunde sozial eta politiko batzuk kexatu egin dira, prozesua akordio sozialaren bitartez egin behar dela aldarrikatuz. Hitz horien atzean asmo argi bat dago, ordea: Espainian zein Euskalerrian dauden hainbat erakunde sindikal eta patronal kanpo uztea. Horren aurrean, erreformak sinatu dituzten erakundeen erantzukizuna eta konplizitatea salatu behar da, langileek eragiteko aukera bermatu beharra dago, eta sindikatu gehiagok erreforman parte hartu beharko lukete, ez soilik betikoek (CCOO-k eta UGT-k).

Akordioaren eraginkortasuna eta Lan Erreformaren sakontasuna ikusteko zorian gaude. Emandako hitzari eutsiz gero, aurrerapauso historikoa izango da euskal zein espainiar langileentzat; 1980tik egindako 52 lan erreformen joera orokorraren aurkako neurri erabakigarria. Kongresuan egindako ezkerreko indarren arteko akordioak euskal politikan ondoriorik izango al du? Hamarkadetako tunel neoliberalaren laguntzaile nagusia izan da PNV, euskal erakundeak patrimonializatuz eta gobernu eskumenen gaineko kontrol eza profitatuz. Krisi ekonomiko, sozial eta ekologiko larri batean murgiltzen garen honetan, betikoak gobernutik kentzea aldaketa sakon baterako urrats propioak emateko bidea izan daiteke. Etorkizuna gure esku dago, itxaropena baldin badaukagu.

ESPEZIALIZAZIO MALGUA
Espezializazio malgua eta enpresa txikiez osatutako sareetaz osatzen den eredu posfordistan gaude aspaldian. Enpresa-sareen antolaketa-logika berriek produkzio-kateak antolatzen dituzte eta, gero eta azkarragoa den merkatuari arin erantzuteko gaitasun handiagoa dutenez, bertikalki integratutako enpresen eredua gainditzen dute. Egungo iraultza teknologikoari esker, enpresa-egiturak gero eta zabalagoak dira. Ekonomiaren tertziarizazioak, mikroenpresen eta enpresa txikien elkarketarako espazioak irekitzen ditu, nahiz eta modu menpeko batean, ekonomia globalean.

 

Sindikalagenda, ekainaren 22-28a

Ekainaren 22a, astelehena

  • Novaltiako langileek 336 egun daramatzate greban hitzarmen duin baten alde (ELA). #NovaltiaGreban
  • GT-LKN sindikatuak manifestazioa burutuko du 11:00etan, Arriaga Antzokitik hasita, industriaren defentsan eta Nissaneko langileekin elkartasuna adierazteko.
  • Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak 12:00etan Udaletxe aurrean elkartzeko deia luzatu du, “bizitza duina izateko erresidentzia publikoak” lelopean.
  • Iruñeko Sephorako langileek otsailean hasitako greba aurreko astean berrartu zuten (ELA) #SephoraGreban #SephoraBorrokan
  • Donostiako hondartzen zerbitzuaz arduratzen den azpikontratatutako BPXport enpresak eta Udalak hondartzen kudeaketan duten arduragabekeria salatzeko, hondartzetako langileek egunero biltzeari ekin diote, 20:15etan, Zurriolako hondartzan (ELA) #sorosleakSOS

Ekainaren 24a, eguaztena

  • Txori Gorri Bermeoko atunontzian, Indiako ozeanoan arrantzan zebilela, gertatutako lan heriotza salatzeko kontzentrazioa deitu dute, 12:00etan, Bermeoko Inpesca enpresaren aurrean.

Ekainaren 25a, eguena

  • Jon Fernandezek “Pentsioen geroa: eztabaida sozial baterako gakoak” liburua aurkeztuko du, 19:00etan, Martin Ugalde Foroan (@JONfrnndz, @MUkulturparkea, @berria).
  • Krisia Bilboko gazteengan izaten ari den eraginei aurre egiteko “Gu ere bagara Bilbo!” dinamikaren asanblada irekia egingo dute, 18:00etan Karmelan.
  • Txantreako auzo zaintza sarearen aurkezpen asanblada egingo da 19:00etan, Auzotegin (@LUBAKItx)
  • “Orain Ardura” AHTren kontrako kolektiboen plataformak (@AhoraArdura) kontzentrazioak deitu ditu Euskal Herri osoan, “AHTren dirua gastu sozialentzat” lelopean. Hari honetan, egingo diren kontzentrazio guztiak: https://labur.eus/d4I95

Ekainaren 26a, barikua

  • Nafarroako adingabeen arretan murrizketei ezetz esateko kontzentrazioa burutuko da, 12:30etan Adingabeen Zuzendariordetzaren aurrean (Abejeras, 5, Iruñea) (LAB)
  • Eusko Jaurlaritzaren murrizketa politikek osasun sistemaren ahulezian duten eragina salatzeko, sindikatuek kontzentrazioak deitu dituzte 11:00etan, Basurtu, Donostia eta Txagorritxu ospitaleetan eta Osakidetzaren lehen arretako zentroetan (ELA, SATSE, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK). #bizitzakerdigunean

Ekainaren 27a, zapatua

  • Jakes preso politikoak kartzelan igaro dituen 30 urteak nahikoak direla eta, haren askapena aldarrikatzeko giza katea egingo dute 11:00etan Donibane Lohizuneko Charles de Gaulle zubian (@LAB_ieh, @Artisans_Paix). #Jakesaskatu

Ekainaren 28a, domeka

  • LGTB+ askapenaren nazioarteko egunaren harira, E28 koordinadorak manifestazioa burutuko du 18:30etan, Plaza Eliptikatik hasita. Horrez gain, zenbait ekimen prestatu ditu egun horren testuinguruan (E28 koordinadora).
Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas las entradas
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Opinión
Política y religión El alcalde, el embutido, la Constitución y el president
No sé cómo voy a explicar a mis familiares jóvenes la Constitución, las CC.AA., la Diputación y sus diputados detrás de santos.
Francia
Francia El Gobierno de Francia, a la deriva tras la caída de Barnier en una moción de censura
La moción de censura impulsada por la Francia Insumisa sale adelante con 311 votos a favor. Barnier presenta su dimisión en el Palacio del Elíseo en el que ha sido el Ejecutivo con menor duración de la historia.
Literatura
Durangoko Azoka Zeren zain zaudete, irakurleok?
Urtero bezala, abenduko zubian, Durangoko Azoka. Nobedadez, eragilez zein komertzialez josita.
Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas las entradas
Siria
Oriente Próximo Israel impone hechos consumados sobre Siria para condicionar la transición según sus intereses
“Está escrito que el futuro de Jerusalén es expandirse hasta Damasco”, dijo este octubre el ministro de Finanzas israelí, Bezalel Smotrich, uno de los exponentes ultras del Ejecutivo.
Ocupación israelí
Ocupación israelí Un tercio de los asesinatos de periodistas en 2024 fueron obra del ejército de Israel
Reporteros Sin Fronteras documenta la muerte de 18 periodistas en Palestina y Líbano este año “asesinados deliberadamente por hacer su trabajo” y habla de una “masacre sin precedentes” de profesionales del periodismo.
Fronteras
Túnez Túnez endurece la represión contra las ONG de ayuda a las personas migrantes
Mientras el presidente Kaïs Saied se prodiga en discursos racistas, el estado persigue a las entidades solidarias con quienes llegan al país, bajo el silencio cómplice de la Unión Europea.
Ibex 35
Ibex 35 Las retribuciones de los grandes empresarios multiplican por 118 lo que ganan sus trabajadores
Los directores y ejecutivos de Inditex, Banco Santander, Iberdrola, Indra, CIE Automotive y otras empresas del Ibex 35 multiplican por cientos de veces los sueldos medios de sus empleados.
Opinión
Opinión Lo raro es estar viva
¿De qué sirve agobiarse por ciertas pequeñeces si somos un punto mínimo, una huella desdibujada, un puntito sobre un folio en blanco con un boli bic que casi no pinta?
Que no te cuenten películas
Comunidad El Salto Suscríbete a El Salto y llévate seis meses de regalo a Filmin
Estas navidades, haz posible que El Salto llegue más lejos con sus contenidos críticos y llévate de regalo medio año de Filmin. Y si ya tienes Filmin, suscríbete a El Salto y regala el acceso a esta plataforma a quien quieras.

Últimas

Catalunya
Derecho a la vivienda La “revuelta de las llaves” echa a andar con tres huelgas de alquileres en Catalunya
Tres promociones de vivienda deciden ir a la huelga de inquilinos, una de las medidas defendidas por las manifestaciones del 13 de octubre y el 23 de noviembre en Madrid y Barcelona para hacer frente a los alquileres impagables.
Memoria histórica
Memoria histórica La parte oculta de las exhumaciones: la recuperación paso a paso del Fossar d’Alzira
Una exhumación va más allá de desenterrar huesos. Se necesita un equipo de expertos y meses de trabajo para identificar las víctimas del franquismo.
Inteligencia artificial
Inteligencia artificial Los creadores rechazan las licencias ampliadas para el uso de sus obras en la IA: “Es un genocidio cultural”
El Real Decreto para regular la concesión de licencias colectivas ampliadas para la explotación masiva de obras protegidas por derechos de propiedad intelectual para el desarrollo de modelos de Inteligencia Artificial recibe un rechazo generalizado.
Personas sin hogar
Personas sin hogar Encierro en el Ayuntamiento de Granada para reclamar albergues para las personas sin hogar
Decenas de activistas exigen tratar, en el Día Internacional de los Derechos Humanos, con la alcaldesa de la ciudad sobre la necesidad de medidas urgentes ante la gravísima situación de las personas sin hogar en plena ola de frío.
Más noticias
Opinión
Tratados UE-Mercosur, el acuerdo que acabará con el modelo de agricultura europeo
Toda la producción agroalimentaria familiar, de pequeña escala y que desarrollan la economía local va a salir perdiendo, sea en Europa o los cuatro países latinoamericanos.
Siria
Siria Israel bombardea la transición siria
Mientras el nuevo gobierno del país intenta proyectar legitimidad dentro y fuera de sus fronteras, el ejército sionista expande su control del territorio en los Altos del Golán, y Europa congela miles de solicitudes de asilo de personas sirias.
Derecho a la vivienda
Derecho a la vivienda La moratoria del ‘escudo social’ no ha servido para impedir tres de cada cuatro desahucios
Un redactado poco claro, que deja libertad a los jueces para saltarse la moratoria, limita su alcance. A pocas semanas de su fin, organizaciones de vivienda piden que sea mejorada, ampliada y convertida en permanente.

Recomendadas

Galicia
Economía ¿Quién lidera el negocio del eucalipto en Galicia al que Altri quiere sumarse?
El estallido social que ha producido el intento de la multinacional Altri y la Xunta de instalar una nueva celulosa en Galicia abre la necesidad de poner el foco en el sector forestal, donde se encuentran algunas de las mayores fortunas del Estado.
Siria
Rojava El rompecabezas sirio que estalló en Alepo
El nuevo escenario sirio se ha gestado bajo la intervención implacable de Turquía, patrocinadora del Ejercito Nacional Sirio y otros grupos yihadistas que libran la guerra de Erdogan contra el pueblo kurdo.
Cine
Ramón Lluis Bande “Asturies tiene sin construir el relato de su tiempo revolucionario”
El cineasta Ramón Lluis Bande entiende la memoria histórica como un “camino de exploración formal infinito” y de reflexión sobre el propio lenguaje cinematográfico “en relación con la realidad, la historia, el arte y la política”.
Fondos buitre
Madrid Ecosol, la cooperativa agroecológica que lucha por sobrevivir al desalojo del fondo buitre Élix Rent
Este gigante inmobiliario, que ya ha logrado hacerse con la práctica totalidad del edificio que alberga el proyecto, se niega a renovar su contrato de alquiler ya que busca rehabilitar el inmueble y alquilarlo a precios desorbitados.