Culturas
Ama, artista izan nahi dut

Espero dugu artikulu honek agertoki edo antzeztoki batera igo edo kameren aurrean jartzen garenon errealitatearen ideia txiki bat egiteko balio izatea. Sindikalagenda, otsailaren 25tik martxoaren 8ra.

Juan, aparejadorea; Miguel, kontularia; Julia, erizaina; Andres, medikua; Natalia, ekonomista; Pedro, finantza-aholkularia; Marta, zerbitzaria; Alfredo, biltegiko morroia… Izen eta lanbide asko, zerbait komunean dutenak: ikus-entzunezkoetan figuranteak dira. 2007ko krisiaren ondoren, askok ikusi zuten beren lanak pikutara zihoazela eta izan zituzten lan-baldintzak desagertzen ari zirela, lan-baldintza horiek ez zirela inoiz itzuliko. Gehienak egun solteetako lan batekin aparteko diru bat ateratzeko beharra zela eta hasi ziren sektorean lan egiten, eta lan horretan amaitu dute, jardunaldi osoa baino gehiagokoa izan ohi dena, baina kontuan hartzen ez dena: filmaketak bilatzeko erabilitako denbora, castingak, agentzia honi deitzen diozu, orain beste bati, eta, horrela, zorte pixka batekin, aste honetan egun bat edo bi lan egitea lortzen duzu…

LANAREN EKONOMIA : BILBO HIRIA, ARGIA ETA HORDAGO ELKARLANEAN. IRRATI SAIOA HEMEN.

Harrigarria dirudi ikus-entzunezko sektorean, hazten ari dena eta industriaren ikuspegitik oso aukera onak dituena —enpresariek diotenez— lan-prekarietatea hain handia izatea, baina arte eszenikoei so eginez gero, egoera ez da asko aldatzen. Aldi baterako lanak, gehienetan egun bakarrekoak, figurante edo aktoreei paper laburretan gertatzen zaien bezala, eta “ezin da errepikatu” ekoiztetxeek gehiegi erabiltzen duten mantra. Adibide bat jartzearren: lankide figurante bat telesail batera doa lan egitera, eta bere lana antzezleek eszenan erabiltzen duten tokiaren beste aldeko espaloitik paseatzean datza. Ezinezkoa da ikusleak harengan erreparatzea, are gehiago planoan hondoa desenfokatuta agertuko denean. Hala ere, baliteke telesail horretan lan egiten duen egun bakarra izatea, agentziak etengabe “granelean saltzeko” jendea erakarri behar baitu. Horrela, figurazio profesionalak, jornal (eskas) bat ateratzeko aukera zuenak, gero eta ahulago ikusten du bere egoera: lan horretan esperientzia izateak ez du egonkortasun handiagorik ekartzen, kontrakoa baizik.

“Figurazio profesionalean esperientzia izateak ez du egonkortasun handiagorik ekartzen, kontrakoa baizik”

2016ko irailean, AISGE fundazioak Espainiako aktoreen eta dantzarien sektorearen egoera soziolaboralari buruzko azken txostena argitaratu zuen, eta nahiko datu etsigarriak islatzen zituen horrek. 3.282 inkestatan oinarrituta, azterlanean parte hartu zuten profesionalen %43k soilik egin zuen lan sektore artistikoan 2015ean; 2004ean %66 ziren, eta 2011n, %63. Lanbide honetako langabezia endemikoa ez ezik, oso kezkagarria da soldaten egoera: urteko soldatei begiratuz gero, azterlanak adierazten zuen %53k ez zituela urteko 3.000€ gainditu eta %29k urtean 600€ baino gutxiago jasotzen zuela; aldiz, %8,17k soilik jasotzen zuen urtean 12.000€ baino gehiago, eta %2,15ek urtean 30.000€ edo gehiago. Oso kezkagarria da datu historiko horien bilakaera, prekarietate handieneko langile kopurua biderkatu egin baita. Datu horiek erakusten dute bikoiztu egin dela 600 eurotik behera kobratzen duten langileen kopurua.

Baina datu horiek ez dute erakusten funtzio bat edo filmazio bat prestatzeko behar den lan guztia, edo enplegu hori lortzeko erabili behar den denbora. Lanbidearen “enpleguz kanpoko” dedikazioa ez du inork kontatzen. Soldaten prekarietateari eta lan-eskasiari buruzko datuei —aktoreen %46k 30 egun baino gutxiago egin zuen lan 2015ean— gehitu behar zaie prestakuntza eta entrenamendu profesionalean egin behar den ahalegina, papera lortzeko aukera ematen duen casting batean defendatzeko prest egoteko eskatzen duena. Horrek orduak eta dirua eskatzen ditu. Gainera, lortzen diren lanen %11,7 kontraturik gabekoa dela gehitzen badugu, sektorean gertatzen ari denari buruzko hausnarketa serio eta sakon bat egitea beharrezkoa dugu.

“AISGE Fundazioaren arabera, figuranteen %53k ez zituela urteko 3.000€ gainditu”

Genero-arrakala, noski, presente dago: emakumeen langabezia-tasa gizonezkoena baino 6 puntu handiagoa da, nagusi dira urteko 600 eurotik beherako diru-sarrera dutenen kolektiboan, eta kontraturik gabe lan egiten dutenen artean ere gehiengoa dira.

Netflix, Amazon, HBO eta beste hainbat plataforma digital eta ekoiztetxe handien etorrerak Espainiako Erresumako ikus-entzunezko sektorera lan handia ekarriko dutela dirudi, edo behintzat horri da errepikatzen ari dena. Horrek baldintza hobeak al dakartza? CNTko Arte Eszeniko eta Zinematografikoen Koordinakundean hainbat filmaketei aurre egin diegu, plataforma digitaletarako aurrekontu txikiko ekoizpenak direla aitzakiatzat hartuta (RTVE, Movistar+ eta beste komunikazio-talde handi batzuk, esaterako) hitzarmen kolektiboen azpitiko baldintzak eskaini dituztelako edo zuzenean figuranteak eta aktoreak doan eta kontraturik gabe eskatu dituztelako. Zorionez, sektorean dugun ezarpena sakona da, eta gure gaitasunen hedapenaren hainbat adibide daude: esaterako, Terueleko CNT sindikatuko lankideek, gure abisu-dei bat besterik gabe jaso ondoren, probintzia horretan lan-baldintza kaxkarretan martxan zegoen filmaketa bat aurkitu zuten. Antolaketa oinarri, posible da gutxienez egoera horiei aurre egitea, baita gure lan-baldintzak hobetzea ere.

Ikus-entzunezkoaren figurazioan soldata-mailei so eginez, lan egiten den batez bestekoarekin alderatuta, argi geratzen da kontuak ez direla ateratzen. 8 orduko lanaldi bat 45,5€ gordin da, eta zorte pixka batekin astean bi egunetan egin daiteke. Horren ondorioz, figurazion lan egiten dutenek hilean bataz beste 370€ jasotzen dute. Beraz, prekarioak diren antzeko beste lan batzuetan ere lan egin behar dute, hala nola ekitaldietako azafata gisa, asteburuetako ostalaritza lantxoetan, edo, kasu batzuetan, bi gauzak uztartzeko aukera ematen dieten antzerki alternatibo edo mikroteatroetako emanaldietan.

“Genero-arrakala: emakumeen langabezia-tasa gizonezkoena baino 6 puntu handiagoa da eta kontraturik gabe lan egiten dutenen artean ere gehiengoa dira”

Gainera, lan mota honek enpleguaren inguruan pentsamolde oso desberdinak dituzten pertsonak biltzen ditu, baita antagonikoak direnak ere; horrela, figurazioan profesionalizazio-maila handia dutenak ikus ditzakegu, eta, horien ondoan, noizbehinka aritzen direnak, ez dituztenak ordaindu gabeko errodajeak edo legea betetzen ez duten lanak zalantzan jartzen, ez baititutze lan hauek enplegu moduan ulertzen. Horrek sektore osoko baldintzei eragiten die. Horri guztiari gehitu behar diogu alde handiak daudela estatuko lurralde ezberdinen artean: esaterako, agerikoa da iruzurrezko praktikak askoz nabariagoa direla Andaluzia inguruan, non arazoa oso larria den.

Medios de comunicación
Pintar sin alma

Arimaren Margolariak es el título de un concurso que ETB emitió en el último trimestre de 2019. En él se reproducen una serie de clichés que reducen la práctica artística a la caricatura, en un panorama de precariedad y escasez de oportunidades.

Figurazioko langileen heterogeneotasun horretatik eratorritako beste errealitate bat da hainbeste enplegu disparekotasun dituen sektorean jarduera sindikala konplexua dela. Errazagoa da telesailetan edo filmetan sindikalki aritzea, zeinetan filmaketek hilabeteetako ibilbidea duten, publizitatean baino, non egun pare batean produkzioa bukatzen den. Hori dela eta, Madrilgo egoera (non fikziozko ekoizpen gehiena biltzen den) eta Bartzelonako egoera oso ezberdinak dira, azken horretan nagusiki publizitatea grabatzen baita. Bestalde, argi dago prekarietatearen eta sindikalizazioaren arteko alderantzizko korrelazioa, gehiegikerien aurka egiten denean lan-baldintzak hobetzen baitira.

Mikroteatroa aipatu dugu: bakoitzak bere burua esplotatzeko moduaren azken adibide gisa balio dezake. Imajina dezagun formatu txikiko areto bat, gehienez 20 ikusle, bi aktore eszenan, 4 emanaldi jarraian, 5€ sarrera bakoitzeko, %50 aretoak jasotzen duena. Pentsa dezagun zenbat denbora behar den obra sortzeko, entseguak egiteko, aretoa eskuratzeko, atrezzoak zenbat kostatzen duen, kasu askotan langilea kontraturik gabe egoten dela edo autonomo faltsu gisa … Kasu honetan, astean aktore bakoitzeko 100 euro gordinez hitz egiten ari gara: prestatzeko denbora hori guztia kontutan hartzen badugu, argi dago pobreak izateko lan egiten dutela.
Espero dugu artikulu honek agertoki edo antzeztoki batera igo edo kameren aurrean jartzen garenon errealitatearen ideia txiki bat egiteko balio izatea.

CNT aldizkarian argiratatua, 422. zenbakia. Endika Alabortek itzulita.

Sindikalagenda

  • Bizkaian, Novaltiako langileek 216 egun daramatzate greban hitzarmen propio eta justu baten alde. Greba eskubidearen urraketak bere salatu dituzte (@NHuelga).
  • Erandioko Upline-Dendateleko langileak egunero mobilizazioak egiten ari dira, enpresak, Euskaltelen laguntzarekin, nominak ordaintzen ez dizkietela salatzeko (@UplineDendatel).
  • Bilboko Udaleko behin-behineko langileek behingoz egonkortasuna lortzeko mobilizazio kanpaina abiatu dute (ELA).
  • Tubacex taldeko Tubos Mecanicos Norte enpresako langileak greba mugagabean daude otsailaren 10etik, soldata igoerak eskatzeko (ELA).
  • Gipuzkoako Zaharren egoitzetako langileek 224 egun daramatzate greban, eta martxoaren 8ra arte jarraituko dute, beren baldintzen hobekuntzarik ez badago (ELA, @erresidentziak).
  • Igorreko Araluce enpresako langileek 108 egun daramatzate borrokan, enpresa ixtearen kontra.

Otsailaren 25a, martitzena

  • Telepizza eta Pizza Huteko langileek kontzentrazioa deitu dute 20:00etan, Barakaldoko Pizerriaren aurrean, Soldata Minimoa kobratzea exigitzeko eta Zaragozan aldarrikapen bera egiteagatik botatako langilearen berronarpena exijitzeko (@PizzerasBizkaia, @HARIANsarea, @CGT_LKN_Bizkaia).
  • Eibarko Unibertsitateko Ikasle Mugimenduak greba mugagabea abiatu du, “Zaldibarko zabortegian gertatu denaren ondorioz eta azalpenak jasotzeko asmoz” (@EibarkoIkasleMu).

Otsailaren 26a, eguaztena

  • Fekoor enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte bigarren egunez, lan-baldintza hobeen alde (LAB).
  • Arabako suhiltzaile foralen kolektiboak kontzentrazioa deitu du 11:30etan, Gasteizko Probintzia Plazan, Suhiltzaile Foralen Erakunde Autonomoaren zuzendaritzaren eta buruzagitzaren kudeaketa eta funtzionamendua salatzeko (CNT).
  • Arte Ederretako ikasleak fakultate aurrean batuko dira 13:00ean, ikasketa kostuak murriztea eskatzeko (@UIBnazionala).

Otsailaren 27a, eguena

  • Iruñeako Sephora dendetako langileek greba mugagabea egiten jarraituko dute astero moduan, eguenetik zapatura arte. Jada 9 greba egun egin dituzte (ELA).

Otsailaren 28a, barikua

  • Bilbon, apustu etxeen kontrako manifestazioa egingo da 19:30etan Zabalburu plazatik (@EraginBilbo).

Otsailaren 29a, zapatua

  • Ampliación Supersur Ez! plataformak manifestazioa deitu du Arriagan 18:00etan, “Bolintxu Bizirik” lelopean (@EzSupersur).

Martxoaren 2a, astelehena

  • EHUko eta Hezkuntza Sailak azpikontratatutako garbitzaileen kolektiboak 5 asteko greba hasiko du, soldatak Eusko Jaurlaritzako garbitzaileekin parekatzea exijitzeko (LAB, ELA, ESK eta CCOO).
  • Astelehenero legez, Hego Euskal Herriko pentsiodunek kontzentrazioak burutuko dituzte Donostia, Iruñea, Bilbo, Gasteiz, eta beste hainbat herritan, pentsio duinak aldarrikatzeko.

Martxoaren 3a, martitzena

  • LABek ekitaldia egingo du Gasteizko Martxoaren 3ko plazan, 1976an egun horretan gertatutako sarriaskia gogoratzeko, “Osasuna eta bizitza lapurtzen digute” lelopean (LAB).

Martxoaren 4a, eguaztena

  • Arabako zaharren egoitzetako langileek kontzentrazioa eta prentsaurrekoa egingo dute, bai langileen eta erabiltzaileen baldintza txarrak salatzeko (ELA, LAB, UGT, CCOO).
  • Ibarrako Voithe enpresako langileek beren lehen greba eguna egingo dute. Beste 5 greba egun egingo dituzte martxoan zehar (ELA, LAB).

Martxoaren 6a, barikua

  • Ikasle Sindikatuak ikasle greba feminista deitu du, indarkeria matxistaren eta hezkuntza frankistaren aurka. Mobilizazioak egongo dira 12:00etan Bilboko Arriaga Plazan, Donostiako Bulebarrean eta Gasteizko Andra Mari Zuriaren Plazan (Ikasle Sindikatua)
  • Frantziako VTC edo Ibilgailu Gidaridun Alokatuen gidariek greba egingo dute, lan-baldintzen hobekuntza eskatzeko (Intersyndicale Nationale VTC, INV).

Martxoaren 8a, domeka

  • Mugimendu Feministak hainbat mobilizazio deitu ditu, Emakume Langileen Eguna dela eta:
    • Iruñean, 12:00etan mobilizazio deszentralizatuak herri eta auzoetatik eta Gaztelu Enparantzatik. 18:00etan mobilazazio zentralizatuak eskualdeetan.
    • Gasteizen, 17:30etan San Anton Plazatik.
    • Donostian, 12:00etan mobilizazio deszentralizatuak herri eta auzoetan.
    • Baionan, 11:00etan Pausa aurrean (18 Lesseps kaia)
    • Bilbon, 13:00etan Jesusen Bihotzean.
Archivado en: Euskal Herria Culturas
Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas las entradas
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Culturas
Cultura Residente cancela todos sus conciertos en los festivales propiedad del fondo proisraelí KKR
René Pérez, cantante y rapero que llegó a la fama bajo el paraguas de Calle 13, abandona los carteles del FIB de Benicasim y del Morriña Fest de A Coruña.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria
Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas las entradas
LGTBIAQ+
Mana Muscarsel “La amistad da más juego para salir de la lógica de la familia porque tiene menos reglas"
La autora y psicóloga argentina pone en valor la amistad frente a los modelos relacionales centrados en la pareja y la familia. Tampoco le interesa la familia elegida: “Marca una línea muy clara entre lo que pertenece y lo que no”.
Río Arriba
Río Arriba Javier Guzmán: “Desde la izquierda falta la visión de que el derecho a la alimentación es un tema básico”
Nueva entrevista de Río Arriba en formato podcast donde hablamos de soberanía alimentaria, políticas públicas relacionadas con la alimentación, tratados de libre comercio y sus efectos sobre la agricultura, ganadería y alimentación.
Análisis
Análisis La propuesta abolicionista de Igualdad, otro intento de regular el cuerpo de las trabajadoras sexuales
La figura de la prostituta no es solo una categoría laboral o una práctica sexual, sino que es uno de los dispositivos más antiguos y eficaces del patriarcado para disciplinar a todas las mujeres.
La vida y ya
La vida y ya La manera natural
Si te alejas un poco y miras a todo ese grupo desde fuera, podrías llegar a pensar que esa forma de construir vidas en común es un modo de resistir.
Gobierno de coalición
Gobierno de coalición Sánchez resiste, los aliados se ilusionan y Feijóo se llena de barro
Se apaga el ciclo político antes del receso de verano con un líder del PSOE que ve la luz al final del túnel, a pesar del desplome en las encuestas.

Últimas

Pesca
Pesca ¿Sostenible para quién? Detrás de las bambalinas del acuerdo de pesca sostenible entre la UE y Madagascar
Gracias a un acuerdo pesquero con la Unión Europea, en 2023 Madagascar autorizó el acceso a sus aguas territoriales a 65 barcos europeos. Aunque el acuerdo promueve una pesca “sostenible”, las técnicas empleadas agravan la crisis ecológica.
Salud mental
Salud mental Familia y escuela son los principales factores de protección para la salud mental de adolescentes LGTBI+
Las personas con una orientación sexual divergente con la heterosexualidad muestran mayor grado de depresión e ideación suicida que las heterosexuales. Los vínculos son clave para mitigar los riesgos, según un estudio.
Países emergentes
Cumbre de Brasil BRICS en la encrucijada: la cumbre que expuso su poder (y sus grietas)
Los próximos cinco años constituyen una ventana crítica para los BRICS, donde su hoja de ruta post-Río despliega ambiciones transformadoras cargadas de fragilidad.
Partidos políticos
Partidos políticos La extrema derecha se dispara en un CIS en el que el PSOE acusa el golpe del Caso Koldo
El barómetro mensual señala un empate virtual entre PSOE y Partido Popular y anticipa un crecimiento de Vox. El CIS no pregunta por el caso Koldo, pero éste se hace notar en el resultado.
Más noticias
Justicia
Juana rivas La defensa de Juana Rivas pide a España escuchar al menor ante la contradicción de la justicia italiana
La defensa de Juana Rivas alerta sobre una “grave contradicción” en el proceso judicial italiano y pide a los tribunales españoles que escuchen al hijo menor para evitar contravenir los principios fundamentales de protección a la infancia.

Recomendadas

Barcelona
Chatarreros El reciclaje invisible: la relación entre la chatarra y la ciudad de Barcelona
La red de reciclaje en Barcelona es de una complejidad casi hermética, más aún si hablamos de los recicladores informales, más conocidos como chatarreros. Salimos a la calle a entender una economía sumergida que está a la vista de todos.
Medios de comunicación
Medios de comunicación El futuro del periodismo no lo está escribiendo una máquina
El periodista Pablo Mancini, estratega dentro de The Washington Post, defiende una profesión aquejada de múltiples problemas. El primero, y más crucial, la deserción de miles de personas que ya no quieren estar informadas.
Entrevista La Poderío
Andalucía Virginia Piña: “Con la Guerra Civil y su posguerra intentaron aniquilar nuestra conciencia”
Quien tiene el poder, tiene los recursos, y quien tiene los recursos también tiene la palabra. Virginia Piña (Jaén, 1988) la lleva tomando en los últimos seis años, dándole forma para hablar de figuras clave en la historia de las mujeres en Andalucía
Laboral
Laboral Jornadas de 50 horas semanales haciendo tareas de categoría superior: así se trabaja en hostelería
Es uno de los sectores con más sanciones e intervenciones de la Inspección de Trabajo, con más de 12.000 trabajadores extranjeros aflorados en las intervenciones y que cuenta con el 21% de las sanciones emitidas por este organismo.