We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Lanaren Ekonomia
Hezkuntza greba hobekuntza eskasekin amaitu da
Hezkuntza grebaren amaierari erreparatu diogu aste honetako Lanaren Ekonomia irratsaioan. Agenda sindikala eta gero, CCOOeko Hezkuntza arduraduna den Sonia Aldavek sinatutako akordioaren onurak nabarmendu ditu, eta mugak onartuta, hezkuntza publikoa hobetzen jarraitzeko lanean jarraituko dutela azpimarratu du.
Educación
Eduación La educación vasca no irá a la huelga tras llegar a un acuerdo tildado de “histórico”
Ostean, Miren Zubizarreta ELAko Hezkuntza arduradunarekin luze hitz egin dugu. Greba abiatzeko helburu nagusiak bete ez izanaren ondorioz, aste osorako deitutako greba bertan behera uzteak bere sindikatu eta hainbat langileengan utzi duen sentimendu gazia azaldu digu. Hurrengo asteetan bilerak egingo dituzte eskoletan afiliatu eta beste grebalariekin.