Opinión
Springsteen eta biok

Anbizioak eta mezu politikoek momentu historikoari zentzua ematen diote, eta hori dira 1936, Muguruza eta Brucena bezalako ikuskizunak.
Bruce Springsteen
Bruce Springsteen sustapen irudi batean.
5 ago 2025 05:08

Karanbola ezberdinen kolpeen ondorioz Bruce Springsteenen kontzertura joan nintzen Donostian. Ekitaldi handiak irudi ikaragarriak eskaintzen zituen sartu bezain laster, kolpeka: estadio txuri-urdina lepo zelaian eta aulkietan; eszenatokiaren eskuinean eta goian, Estatu Batuetako bandera; eszenatokiaren ezkerrean goian, ikurrina; xirimiri nazkagarria; euskarazko azpitituluak; garagardo saltzaile mugikorrak. Nazioarteko kontzertua zelako baieztapena jendeak hitz egiten zuen hizkuntza entzun bezain laster.

Kontzertuaren metafora argiena, ordea, eszenatokiaren gainean zegoen: ia 80 urte zituen gizon bat ekitaldiaren bidelagun, hogei pertsonek osatzen zuten taldearekin batera. Ez nuke azken hamarkadan erabiliegia (eta hutsalegi bilakatu dena) dagoen kritika egin nahi kasu honetan (gizon, zuri, dirudun, heteroarena), aldiz, pertsona horrek ordezten zuen belaunaldi politikoaren bakardadearena iruditu zitzaidan ikusi (eta sentitu) nuen gogorrena.

Springsteenek bost alditan gutxienez Trumpen aurkako hitzak bota zituen, eta boterea, dirua, jazarpena, askatasuna, antolakuntza, langileriaren autonomia eta boterea, osasungintza publikoaren eskubideaz aritu zen ere

Springsteenek bost alditan gutxienez Trumpen aurkako mitin, solasaldi edo hitz gogorrak bota zituen. Esaldi osatuak, borobilduak, nazioarteko dimentsioa zutenak: boterea, dirua, jazarpena, askatasuna, antolakuntza, langileriaren autonomia eta boterea, osasungintza publikoaren eskubideaz... Trumpen aurkari garrantzitsuenetariko batek esaten dituenak.

Publikoak txalotu eta aupatu egiten zituen hitz horiek baina, zoritxarrez, entzule besterik ez zen. Espektakuluaren parte bat balitz bezala babesten zituzten hitzok, politikaren egi eta potentziatik urrun, momentuaren transzendentzia politikotik at. Horren ordez, lehen lerroetan zeudenek mugikorrak eskuetan zituzten, “Bruce maite zaitugu”, “Zure armonika oparituidazu” lelopeko kartelak eutsi edo lagunen sorbaldetan igota pantailetan atera nahi zuten. Abeslaria besarkatu, weloveyou eta selfie-ak egiten. Ume nahikotxo ere bazeuden, ikuslearen klasearen adierazle zirenak, sarreraren prezioari eusten badiogu.

Kontzertua ikaragarri disfrutatu nuela aitortuko dut, baina zerbaitek zarata handia egiten zidan. Joan aurretik banekien holakoen atzetik prekarietatearen kate ikusezinak zeudela: 40 000 pertsonen aurrean abesteko aunitzek lan egin behar dute, eta horietako askok, garagardo saltzaile mugikorrek bezala, oso gutxiren truke. Baina hori ez zen izan nire zarataren arrazoi nagusi.

Mundu mailako abeslari progre ikoniko bat ikustera joan nintzen eta hark ezkerretik aurreratu zuen bere burua eta milaka kilometroetara utzi haien entzuleak, kontsumo produktu bat besterik ikusten ez zutenak. Hor dago koska. Eta hau, aurten buruan izan dudan beste kontu batekin lotu ahal izan dut.

Pasioa eta kamaraden arteko harreman ustelezina dira Springsteenek aurrekoan erakutsitakoak eta, zoritxarrez, kamaradarik ez duenak zailtasunez ulertuko du mezuaren handitasuna

Azken hilabetetan 1936 antzezlana, Fermin Muguruzaren Bilboko kontzertua eta beste batzuk ikusi ditut. Gerra Zibileko antzezlana inoiz ikusi dudan hoberena da. Zorrotza, zentzuduna, mezuz betea, aktore on-onekin. Itzela. Baina batez ere, konplexurik gabea, anbizioduna. Askea. Ferminen kontzertua, opari bat. Gure historiaren partea. Disfrutatzekoa.

Anbizioak, mezu politikoek, momentu historikoari zentzua ematen diotenak dira kultura egi bilakatzeko aukera duten ikuskizunak. Eta hori dira 1936, Muguruza eta Bruce. Pasioa eta kamaraden arteko harreman ustelezina dira Springsteenek aurrekoan erakutsitakoak eta, zoritxarrez, kamaradarik ez duenak zailtasunez ulertuko du mezuaren handitasuna.


Música
Kneecap, Last Tour y el mercado de la protesta
La presencia del grupo Kneecap en el BBK Live desata un debate sobre la instrumentalización de la protesta política en los macrofestivales y las contradicciones del modelo cultural dominante.
Punk
“Estos conciertos volverán a ser primera línea del frente”
El cantante nos habla de su vuelta a los escenarios, de su larga carrera y de la gira internacional para 2025 que ya está en marcha.
Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Cargando relacionadas...
Cargando portadilla...
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...