5 dic 2025 05:15

Duela urte batzuk, Hordago-El Saltoren aurrekaria zen Diagonal aldizkarian Iruñean ixten ari ziren denden inguruko artikulu bat idatzi genuen Luis Iriarte eta biok. Argazkien eta testuen bidez alde zaharrean zegoen krisiaz aritu ginen eta azken hilabetetan itxitako denden irudiak eta historia labur bat eskaintzen genuen.

Hogei urte geroago, halako artikulu bat idazteko premia dago baina oraingo honetan beste kontzeptu, hitz eta analisia eginez. Azken urtean Iruñean toki ikoniko eta esanguratsu aunitz itxi direlako: Toki Leza taberna, Droguería López, Abarzuza liburu-denda, Ortega arropa-denda, Lanbroa taberna, Gutiérrez, merkatuko hainbat postu... Eta beste hainbesteren itxiera aurreikusia dago hurrengo hilabetetan, azken mendeko hiriaren memoriaren parte bat ezabatuz. Hirietako denda txikien desagertze masiboa eta hauek multinazionaletako dendek ordezkatzeak arrazoi politiko sakonak ditu.

Hirietako denda txikien desagertze masiboa eta hauek multinazionaletako dendek ordezkatzeak arrazoi politiko sakonak ditu

Horregatik kexek, enuntziazio mezuek edo ardura erakusteak ez du ezertarako balio, zuzentasunean eta materialismoan oinarritutako lan politiko bat sortu behar da, eta ez txalotu udalek hartzen dituzten neurri hutsalak, azken urtetan itxi dituzten hainbat dendek Iruñeko udalaren kanpainetan parte hartu baitzuten lehenago. Irtenbiderik gabeko tunelean gaudeneko sentsazioa badugu ere, irudimen politikoa aktibatzeko momentua da, baldin eta zentzu sakona hartzen badiogu gertatzen ari denari.

Ez baita ahaztu behar harreman zuzena dagoela Iruñeko alde zaharrean itxi dituzten dendekin eta Udalak aprobatu dituen zabalkuntza berriekin, onartzen dituen etxe promozioekin edo Jaso ikastola eraistearekin, hiri eredua baita jokoan dagoena. Zabalera handiei Nafarroako Gobernuak ezartzen ez dizkien zerga bereziek edo Iruñeko Udalak hotel berriak egiteko ematen dituen baimenek ere eragiten dute.

Honez gain, barne kritika bat egin beharra dago. Mugimendu sozialetan azken urteetan gailendu den hipotesi politikoak, auzoa interbentzio eremu eta bertan gertatzen diren gatazkak eta elkarbizitza ardatz dituena, porrot egin du. Egungo dinamika suntsitzaileek argi adierazten dute auzoa ez dela interbentzio eremu baliagarria, ez dago justifikatu beharra, begi aurrean dugu desastrea. Zer egin orduan? Zergatik auzo antolakuntza batek ez du gaitasunik modu zabalean denden itxierari aurre egiteko? Ba al daude gaur egungo militanteak prest gustuko ez dituzten gauzak egitera, duela hamarkada batzuetan egiten zen bezala? Edo norberaren desioak agintzen du?

Logika militante konprometitu eta eskuzabalen defentsa egin behar da harrotasunetik eta konpromezuaren balorea erdian jarri

Arazo handietan gertatzen den bezala, dena oso konplexua da eta oso nahastuta dago. Baina hortxe dago koxka. Egun mugimendu sozialen paradigmaren amaierara heltzen ari gara eta horren inguruan pentsatu eta lan egin behar da. Logika militante konprometitu eta eskuzabalen defentsa egin behar da harrotasunetik eta konpromezuaren balorea erdian jarri.

Gezurra badirudi ere, harreman zuzena dago denden itxieraren eta militantzia ereduaren krisiarekin. Iruñeko alde zaharra erabat kohesionaturik baitago politikoki, estrukturen barnean daudenen zorionerako, baina ez du gaitasunik bere kaleetan dagoen krisiari aurre egiteko. Hauxe da benetako pena, Sabor a España frankiziak Udaletxeko plazan jarriko duen dendarekin irekierarekin batera.

Comercio
Hirietako dendak, ez auzokoak
Krisian dauden salmenta guneek itxura, orografia eta giro berezia eman diete gure hirien erdiguneei.
Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.
Cargando...
Cargando...
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...