Opinión
Maravillas Gaztetxea eta laukoaren porrota

Maravillas gatazkak Laukoaren Gobernuaren legealdiaren porrota adierazten du, azken urte hauetako elkar ulertzen falta, aldaketak ezartzeko gaitasun eza eta ardura politiko gabezia argi utzi baititu

Rueda de prensa gaztetxe maravillas
Redacción Hordago Rueda de prensa ofrecida por las integrantes del Gaztetxe Maravillas
24 ago 2018 21:12

Hustuketa prozesuak gatazka politiko berri bat jarri zuen iruindarron abuztuko agendan. Isiltasunean eta zarata gehiegirik atera gabe konpondu nahi izan bazuten Udalak eta Nafarroako Gobernuak Rozalejo Jauregiaren egoera, aldiz, aurtengo, edo agian legealdiko, gatazkarik garrantzitsuena bilakatu zuten Maravillas gaztetxearen afera. Abuztuko hirugarren aste horrek laukoaren porrotaren sententzia ezarri baitzuen, edo horretarako bidea osatu zuelako.

Egutegia mugarri ezberdinek osatu zuten: lehen Udalak, Alkateak sinatutako mandatuarekin, Maravillas gaztetxean ekitaldi publikoak debekatu zituen; bigarren Nafarroako Gobernuak, Geroa Bairen eskutik, epaitegian hustuketa eskatu zuen; hirugarrenik Uxue Barkos presidentearen parte hartze zuzena gertatu zen bere alderdiaren aldekoa den egunkari batean; laugarrenik hustuketa gertatu ondoren, Geroa Bai eta Bilduren ordezkari eta ekintzaile zein burkideen artean hartu eman berezia ematen da halako eskizofrenia kolektiboa sortuz. Maila ezberdinean bi alderdiak arduradun baziren ere, Bilduren barnean batez ere, ahots ezberdinak entzun ziren hustutzearen aurrean iritzi eta jarrera ezberdinak mantenduz.

Azkenean instituzioen erabakien porrota gertatu zen eta lan kolektiboaren zentzua, duintasuna eta zilegitasuna inposatu ziren.

Hala ere, Maravillas gatazkak Laukoaren Gobernuaren legealdiaren porrota adierazten du, azken urte hauetako elkar ulertzen falta, aldaketak ezartzeko gaitasun eza eta ardura politiko gabezia argi utzi baititu. Eta hori guztia baino garrantzitsuagoa dena, aldaketan sinistu zuen gizartearen etsipena erakundeen jarreraren ondorioz, urrun egon dena gure hiria aldatzetik.

Centros sociales
Iruñea: okupar o seguir dialogando
La expectativa generada por los “gobiernos del cambio” al abrir procesos para posibilitar centros autogestionados se encuentra en riesgo en Iruñea.
Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Cargando relacionadas...
Cargando portadilla...
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...