Literatura
Zeren zain zaudete, irakurleok?

Topaketa bat da Durango abendu hasieran. Izan daiteke euskara sustatzeko ekimena, kultura indartzeko mugarri, klase ertaineko euskaldunen arteko harremanak trinkotzeko parada, edo ildo komertzialera makurtu den okasio, betiere, segun eta zeinen hitzak hartzen diren kontuan. Definizioak definizio, badira bi kontu ukaezinak direnak: bata, urtean zehar egiten den euskarazko liburu azoka handiena dela, eta bi, euskal kultura aspaldi murgildu zela logika kapitalistaren agendan.
Batak zein besteak badu ondorio azokan aurkitzen diren titulu, eduki eta formatuetan. Nobedadeak ugariagoak dira urtetik urtera, eta horien artean badaude egungo koiunturari erantzunak ematera ausartzen direnak. Azoka antolatuko den testuinguruan ezin da ukatu gerra, sistema kapitalistaren elikagai gustokoenetarikoa dena, mendebaldeko Estatuek hartu duten norabide autoritarioa, kultura punitibista eta zelataria, eta faxismoarenganako masa zabalen liluratzea, besteak beste.
Azoka euskara sustatzeko ekimena izan daiteke, kultura indartzeko mugarri, klase ertaineko euskaldunen arteko harremanak trinkotzeko parada, edo ildo komertzialera makurtu den okasio.
Aldaketa bat sustatzea premiazkoa dela badakigu. Liburuak aldaketaren erregai izan behar direla ere bai. Annie Ernauxek dio idazketa arma politiko bat dela, labana bat: “Idaztea, nire ustez, ekintza politikoa da; hau da, mundua salatzeko edo eraldatzeko balia daiteke, edo kontrara, ordena soziala eta morala indartzeko”. Aurreneko lana: Idazketa labana bat da (Katakrak). Argi dago, idazketa eta irakurketa izan daitezke aldaketaren motorra; “testuak gertu izanda gauza gehiago gertatzeko aukera dago” azaldu zuen Nerea Fillatek Adostasunik gabe (Hordago) aurkeztu zenean. Ondoren, beraz, gaika sailkatuta, ekarpen politikoa egiten duten beste hainbat testu.
Euskal Herri punitibista
Zigorraren industria geroz eta sofistikatuagoa da eta herritar gehienen bizi baldintzak larriagotu dira urtez urte. Poliziak lasai asko patruilatzen ditu kaleak, udalek gero eta “segurtasun kamera” gehiago instalatzen dituzte eta espetxeak beteta edo betetzeko esperoan daude. Iruñeko espetxe berrian, adibidez, 425 preso daude, tokia, 1000 presorentzako. Pentsaezina da datu hauek herritarron kezka iturri ez izatea.
Angela Davisen Abolizioa. Politika, praktikak, promesak (Katakrak) liburuak askapen kolektiborako konpromisoa erakusten du. Estatu Batuetako kartzelen aurkako mugimenduaren testu militante bat da, Euskal Herrian kartzelen aurkako borrokan ipar izan daitekeena. Abolizioa, beraz, Davisen zaleetzako testu bat da, feminstetzat, kartzelen zapalkuntza pairatzen dutenentzat eta askapen kolektiboa helburu duen ororentzat. Liburuaren aurreneko itzulpena egin du Amaia Apalauzak.
Palestinaren suntsiketaren bibliografia
2023ko azaroaz geroztik, Palestinaren suntsiketari buruzko testu bilduma txiki bat ekarri da euskarara. Adania Shibli idazle palestinarrak sorterriko egoerari buruzko eleberria argitaratu zuen 2017an eta aurten itzuli du euskarara Aitor Blankok Detaile xume bat (Igela) izenburupean. Shiblirekin batera, eguneroko erresistentziatik abiatzen da Palestinan jaioa den idazle askoren lana, eta hor badu tokia poesiak ere bai. Gerra norberaren azaletik bizi duen jendearen ahotsa da hau, finean: “Hilketa berdina da/ leku guztietan/ Hirurogeita hamapiko urte beranduago/ ez gara egun bat ere bizi izan”, adierazten du Mohammed el-Kurd idazle eta poetak Rifqa (Katarkak) poema liburuan.
"Hirurogeita hamapiko urte beranduago ez gara egun bat ere bizi izan”, adierazten du Mohammed el-Kurd idazle eta poeta palestinarrak Rifqa poema liburuan.
Palestinako genozidioari lotutako beste hainbat lan argitaratu dira azken urtean, nabarmentzeko modukoak dira Rashid Khalidiren Ehun urteko gerra Palestinaren aurka (UEU) Iñaki Alegriak ekarria eta Atef Abu Saifen Gazako egunerokoa (Elkar) Irene Arrarats eta Maialen Berasategik itzulia. Okupazioaren aurkako erresistentzia literatura aberasten du Joe Saccoren Palestina eta Gerra Gazan (Astiberri) komikiak, Gaza eta Zisjordaniako herritarren bizipenetan murgiltzen dena. Narratiba, poesia eta orain irudiak; bada, azkenik, saiakera, ekarpena teoria politikotik ere ekarri izan delako. Horren adibide: Perry Andersonen Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz New Left Review aldizkarirako idatzi zituen bi testuekin osatuta, eta Eyal Weizman arkitektoaren Hiri-gerra Palestinan liburuxka. Biak Katakrak argitaletxearen eskutik.
McKenzie Wark Durangon
Azokak jasoko duen izen handietako bat zera da: McKenzie Wark. Abenduaren 5ean dauka hitzordua teorilari kritikoak Durangon, Talaia-Durangoko Museoan Danele Sarriugarte eta Jokin Azpiazurekin batera “Herrigintza, militantzia, aktibismoa” hizpide. Oro har, maitasunaz eta diruaz, sexuaz eta heriotzaz egin dituen gogoetak konpartitzeko bisitatuko du Euskal Herria. 5ean bertan, Katakraken postuan egongo da Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza liburuaren irakurleekin solasteko. Baina bada idazlearekin egoteko azken aukera bat, abenduaren 9an, Iruñean, solasaldi-errezitaldi-pintxada formatuan.
Poesia, erradiografiak iristen ez diren tokian
“Altxatzeko indar bihurtzea da zoriona esklaboen artaldean/ Erantzun baten mendura gizaldiaren galdean/ Zoriontsu izatea da ura bor-bor sukaldean eta guda gogor kalean/ aztalak erretzen diren kresal aurreko salbean/ Zer da erosotasuna, zorionaren aurrean?”. Galdegiten du Maddi Sarasuak Biharraren hegietan (Maiatz) poema liburuan. Kontzientziarako deia egiten du olerkiotan, borroka sozial eta politikoak abiapuntu dituela. Hipotesi berdinetik abiatzen da, duela gutxi bisitatu gintuen Juana Dolores antzezle eta idazlea Girgileria (Katakrak) liburuxkan. Aurtengo nobedadeen artean, Iruñerriko poeta gazte baten laugarren lanak ere tokia du: Iosune Goñiren Ahizpa beltza (Balea Zuria).
Dena dela, akaso, nabarmentzekoena Homeroren Odisea (Balea Zuria) argitaratu izana da. Eta ezin aipa gabe utzi Munduko poesia kaieren ale berezia ekartzearekin batera Jacques Prevert ekarri duela Koldo Izagirrek.
McKenzie Warkek maitasunaz eta diruaz, sexuaz eta heriotzaz egin dituen gogoetak konpartitzeko bisitatuko du Euskal Herria.
Poesia eta idazketa erreminta gisa erabiltzen dituen beste autore bat da Itxaro Borda. Itzalen tektonika (Susa) poema bilduman idaztearen jarduna erdigunean jartzen du hasiera batean eta, hala, bidaia geografiko eta barne bidaia bat egitera gonbidatzen du irakurlea. Bada, baita, berriro aurkeztu duten liburua. Bernardo Atxagaren Etiopia (Erein) aurten ere baita nobedade, ia mende erdi baten ostean, 2024ko Durangoko azokan.
Izen handiko narratzaileen itzulera
Bereziki nabarmena da aurten noa itzuli diren proiekzio handiko egileen zenbait liburu: Uxue Alberdiren Hetero (Susa) ipuin bildumarekin hasi zen udazkena, Jule Goikoetxearen Politeismo bastarta (Susa) izan da literatur generoa mugara eramateko proposamen apurtzaileetako bat eta, in extremis iritsi da azokara Miren Amurizaren (Susa) Pleibak ere.
Txarraskak 25 urte
Salaketa eta eraldaketa grin artean, badira langile klaseak ospatzeko dituen hainbat lorpen. Aurten 25 urte bete ditu Basauriko Txarraska gaztetxeak, eta haren ibilbidearen liburua argitaratu du okupazioaren eta herriaren esku dagoen espazioa mintzagai duela: Txarraska gaztetxea. 25 urteko historia bizia (DDT Liburuak eta Txarraska). Txarraskako kideek azoka alternatiboan edukiko dute euren postua. Ildo komertzial bakarrera makurtzen ez den azokak, urtero bezala, toki bat baitauka Durangon.
Badira Euskal Herritik pentsatu beharreko hainbat auzi. Jar ditzagun, bada, buruak martxan. Zeren zain zaudete, irakurleok?
Relacionadas
Siria
Israel da un paso más en la desestabilización de Oriente Medio y ataca Damasco
Justicia
La justicia española ordena a Juana Rivas que entregue a su hijo menor al padre para su regreso a Italia
Economía
Montoro, el ministro de los recortes del gobierno del PP, imputado por presunto tráfico de leyes
El Salto n.79
La celulosa o la vida: periodismo situado y lucha social para frenar un ecocidio
Aborto
Gritos de “asesina” y citación en comisaría: así es abortar cuando te acosan grupos antielección
Madrid
Victoria inquilina: la Justicia reconoce como abusivas seis de siete cláusulas del fondo buitre Nestar
Siria
La justicia, el gran reto de la transición siria
Opinión
Racismo en Torre Pacheco
Con todos ustedes: España
Opinión
Lecciones de Torre Pacheco. Combatir el racismo desde la fuerza de clase
Últimas
Comunidad El Salto
El Salto estrena nueva página: una web como una casa
México
Si México fuera verde: niñas madres, leyes muertas y la lucha por decidir
Análisis
La carrera que nunca termina: una respuesta a Quinn Slobodian
Murcia
La Fiscalía de Murcia investigará si el presidente de Vox Murcia ha incurrido en delitos de odio
Opinión
Superman y el ‘reset’ de los superhéroes en crisis
Comunidad de Madrid
Los bomberos forestales madrileños inician una huelga de un mes
Opinión
Lo de Torre Pacheco tiene un nombre: terrorismo supremacista blanco
Opinión
Integración, valores europeos, y otros grandes chistes racistas
Economía
¿Cómo funciona el mecanismo de defensa que Europa podría activar contra los aranceles de Trump?
Recomendadas
Arte contemporáneo
Palabras contra el poder: la vigencia radical de Barbara Kruger
Málaga
Málaga, el punto de inversión para los fondos israelíes a pie de playa
Feminismos
Patricia Reguero
“Mis relatos están escritos al lado de otras, arropada por la escucha de otras”
LGTBIAQ+
Mana Muscarsel
“La amistad da más juego para salir de la lógica de la familia porque tiene menos reglas"
Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.
Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!