Alimentación
Eskola jantokia elikadura sistema aldatzeko giltzarria da

Eskola jantokiak betekizun oso garrantzitsua dauka haurren eta gazteen elikaduran. Diagnosi sakon eta oinarrizko printzipio batzuetatik zenbait proposamen egiten ditu EHIGE elkarteak, gurasoen aldarriari bidea emateko estrategia oso bat aurkeztuz. Otsailaren 15 eta 28an arteko Sindikalagenda

Huerto ikastola
Huerto en una ikastola. Foto: Ordiziako Jakintza Ikastola

LANAREN EKONOMIA BILBO HIRIA ETA HORDAGON ELKARLANA. LOTURA HEMEN


Audio Player

Urteak daramatzagu elikaduraren norabideaz kezkatuta. 1992an sortutako Via Campesina nazioarteko erakundea elikadura subiranotasunaren iparra izan da azken hamarkadetan, ekoizpen agroekologikoaren aldeko etengabeko ekarpena eginez. Hori da euskal eskoletako gurasoen abiapuntua: “baserrietako edo landa-giroko elikagai osasungarriak ekoizten dituzten nekazariak” behar ditugula diote; egungo eredutik oso urrun dagoen norabidea.

GURASOEN EKIMENAK CATERING ENPRESEN AURKA

Gure Platera Gure Aukera ekimena jarri du martxan Euskal Herriko Ikasle Gurasoen Elkarteak (EHIGE), eta hori laguntzeko “Eskola-jantokiak EAEn : Nolakoak diren eta nolakoak izan litezkeen” txostena argitaratu zuen azaroan. Diagnosia egiteko erradiografia proposatzen dute gurasoek, eta tokiko baliabideekin gertuko elikadura sistema baten aldeko apustua egiten dute ere. Catering-aren aurka agertu dira hemen eta han (Ausolan, Baska, Gasca, Eurest eta Tamar enpresen eta antzekoen horniketa salatuz), eta eskoletako sukaldeak, lanpostuak eta gertuko nekazariekiko harremana defendatu dituzte urtez urte bultzatu duten gatazkan.

“Eskola jantokiak betekizun oso garrantzitsua dauka zerbitzu hori baliatzen duten haurren eta gazteen elikaduran, bertan egiten baitute eguneko otordu nagusia urteko hilabete gehienetan

Zenbait ondorio, oinarrizko printzipio eta proposamen plazaratzen dituzte orain, eta giltzarri oso duin batetik abiatzen dira: “Eskola jantokiak betekizun oso garrantzitsua dauka zerbitzu hori baliatzen duten haurren eta gazteen elikaduran, bertan egiten baitute eguneko otordu nagusia urteko hilabete gehienetan”. Argi eta garbi, beraien seme-alaben osasuna dago jokoan, eta guztion ardura da gure txikien aldeko urratsak egitea, berandu izan baino lehen.

Larrabetzu izan zen lehena, eta 2000n indarrean sartutako araudia gauzatzeko mehatxuaren aurrean eskola jantokiko autogestioaren apustua egin zuen hango eskolak. Hortik aurrera, oligopolioen mesederako inposatutako ereduaren aurrean altxatu dira gurasoak, hainbat lekuetan. Jauzi berri bat emateko prest agertzen dira orain, Eusko Jaurlaritzaren bidea aldatzea helburu duen herri ekimenaren indarra baliatuz. Berton Bertokoa Durangaldean, Jangurie Urdaibain, Elikadura gure ardura Enkarterri eta Meatzaldean, Iruñeko Udalaren haurreskolak... Elikadura-subiranotasuna agenda politikoan sartu da, eta hainbat inpaktu sozioekonomiko dituen aukera zabaldu du eskoletako sukaldarien eta gurasoen antolakuntzak.

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako 650tik gorako ikastetxeen %31n baino ez da janaria bertan prestatzen. Gainerakoetan, catering enpresen instalazioetan prestatzen da, eta nutrizio kalitatea okerragoa dela frogatu dute gurasoen elkarteek. Koipe gehiago dago enpresa horien eskaintzan, prestaketaren eta jatearen artean zaporea ez galtzeko baliatzen dutena. Ikasleen %56k erabiltzen du jantoki-zerbitzua, emakumeak nagusi diren 5000 langile baino gehiagori lana emanez. Jantokia ordaindu ere egiten dute gurasoek, publikoen %31k eta itunpeko eskoletako ikasleen %12k baino ez baitu jantokia ordaintzeko beka jasotzen.

Eusko Jaurlaritzaren ardura zuzena diren eskola jantoki publikoetan, 9.000 tona lehengai inguru kontsumitzen dira urtean, eta jatekoaren kalitateaz haratago, jaten denarekin arduratuta daude gurasoak ere. Koipe, pure, frijitu eta haragi gehiegi jaten da eskoletan, fruta eta barazki fresko behar baino gutxiago eskaintzen diren bitartean. Proteina gehiegi eta karbono hidrato gutxi, zereal integralik ez, arrain eta arrautz kopuru eskasa eta postre azukredunak; horiek osatzen dute gure eskoletako umeen egunerokoa. Aldez aurretik prestatutako menuak eta epe luzera haurren elikadura ohiturak eraikitzen dituen politika publiko desegokia, lehenbailehen aldatu behar ditugunak.

Nondik datoz ondo osatu gabeko menu horren elikagaiak? Hor dago guraso elkarteen federakundeak adierazitako bigarren kezka nagusia. Gure eskoletan jaten dena ez da inguruko landa eremuetatik ateratzen. Gertuko nekazari edo zirkuituetatik hornitu beharrean, “kopuru batzuei erreparatzea nahikoa da fluxuen tamaina eta kontrolik eza argi uzteko”: 70.000 Kg esne inportatzen dute Bizkaiak, Gipuzkoak eta Arabak, 30.000 esportatzen duten bitartean. Beste neurri bateko arazo berbera dago oilasko haragiarekin, eta arrain izoztuarekin baita ere. Badu zentzurik merkatu globalizatuaren kaosak inposatutako arau ezak? eta bi aldeetako langileen eta lurren desjabetze eta esplotazioak? Ezta pentsatu ere. Egungo agintariek ez dakite nola aldatu egoera, eta beharrezkoak dira tokiko estrategia koordinatuak egoera latz hau iraultzeko, denon mesederako izango diren zenbait urrats emanez.

Alimentación
Del sándwich de atún a la porrusalda

Las compras públicas de alimentos y la contratación de empresas para comedores determinan la economía de ciudades y comunidades autónomas. Una iniciativa madrileña recoge firmas para que esas compras introduzcan criterios sociales y ecológicos, como ya se están haciendo en experiencias pioneras en Valencia y las Islas Canarias.

ERAGIN KALTEGARRIAK SAHIESTEKO OINARRI ETA PROPOSAMENAK

Klima aldaketa, eragin sozioekonomiko eta kulturalak, kalitatea, umeekiko pedagogia eta herrialde ekoizleetan sortzen ditugun eraginak nabarmentzen dituzte argitaratutako txostenean. Biztanleria okupatuaren %1,4 baino ez dago nekazaritzan lanean Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, kopuru hori Nafarroan %4an kokatzen den bitartean (INEren datuak). 2008tik 3.500 nekazari gutxiago daude mendebaldeko hiru herrialdeetan; Nafarroako Gobernuak aldarrikatutako azken bi urteetako 4.400 alta gehiagorekin alde nabarmena aurkezten duen egoera. Ba al dago gertuko elikadura sistema berri baten beharra? Ala jarraituko dugu eskoletan zein ospitaleetan, zaharren egoitzetan, lantokietan eta eguneko zentruetan gure herriaren, kulturaren eta osasunaren aurkako egungo ereduarekin?

Oinarrizko printzipio batzuetatik zenbait proposamen egiten ditu EHIGEk, gurasoen aldarriari bidea emateko estrategia oso bat aurkeztuz. Elikagai nutritibo eta osasuntsuak, gertutasunezko agroekologia, informazioa, sentsibilizazioa eta formakuntza, parte-hartzea, komunikazioa, ekintza pedagogikoa eta inplikatutako aktore guztien arteko elkartasuna eta justizia aldarrikatzen dituzte gurasoek.

Bide orri bat osatzeko oinarri sendo horietatik haratago, zentzuzko proposamen batzuk egiten dituzte ere: Jaurlaritzaren konpromiso politiko loteslea, gertuko nekazariei zuzendutako erosketa publikoa eta elikadura estrategia hau indartzeko erakunde eta arautegi berriak dituzte helburu gurasoek. Lizitazio klausulak egitea, erosketa plan espezifikoak garatzea eta erakundeen arteko koordinazioa eta komunikazioa dira elikadura gobernantza horren alde ezarri beharko diren tresna nagusiak. Argi dute haiek : gure umeen elikaduratik sistema berri baterako jauzia egitea ezinbestekoa da. Asko dugu jokoan, eta erakundeak mugitu behar ditugu, egungo agintarien bide okerretatik irteteko. Borroka honek bidea egingo du datozen hilabeteetan.

"Gure umeen elikaduratik sistema berri baterako jauzia egitea ezinbestekoa da, eta erakundeak mugitu behar ditugu"

SINDIKALAGENDA

Otsailak 15, barikua

  • Tabakalerako langileek greban jarraitzen dute.
  • Greba mugagabea hasi dute Navarplumaneko langileek mehatxuen eta erabateko prekarietatearen aurka (ELA).
  • Martxoak8 Greba feministaren prestaketa-lanak direla eta, hainbat topaketa egiten ari dira
  • Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako garbitzaileek grebarekin jarraitzen dute (ELA, LAB, ESK, UGT).
  • Gestamp Try Out Services (GTO) Erandioko lantegiko 43 langileak integratzeko akordio baten alde ari dira borrokan. Otsaileko astelehen, asteazken eta ostiral guztietan bi ordutako lanuzteak egingo dituzte eta hilabeteko azken bi asteetan, lanuzteak 4 ordutakoak izango dira (ELA, LAB).


Otsailak 16, zapatua

  • Akordioa lortu dute Bizkaiko H&M katean. Denda itxieren aurrean, ELAk lortu du 19 langile Bizkaiko beste dendetan birkokatzea; alde egin nahi izan duten beste 17entzat, berriz, aurreko itxieran lortutako kalte-ordain bera (lan egindako urteko 45 egun).
  • Vodafone enpresak Enplegu Erregulazio Espediente (EEE) bat eta 1.200 kaleratze egitea planteatu ditu. Langileek azken aldian bi greba egin dituzte, eta larunbatean, Madrilen, lurralde guztietako langileek manifestazioa egingo dute (CCOO).
  • Gasteizko eskalatzaileak borrokan daude rokodromoetan kalitatezko zerbitzu bat nahi dutelako. Manifestazioa egingo dute Virgen Blancan, 12:30etan (ESK).


Otsailak 17, domeka

  • Gasteizen, Jai Egunetan Jai plataformak deituta, 11:30etan Supercor Supermekatuan elkarretaratzea egingo dute, eta Alcanpon 12:30etan (ESK).


Otsailak 18, astelehena

  • Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea astelehenean izango da, 12:00etan Bilboko Udaletxearen aurrean. Gasteizen ere izango da. Osakidetzako Emergentziak zerbitzuko Langileen Batzordeko sindikatuek agerraldia egingo dute Eusko Legebiltzarrean euren lan baldintzak salatzeko, 13:00etan (SATSE,ELA, LAB, ESK, CCOO, UGT, Sindicato Médico).
  • Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziaren bilera, CESIk (European Confederation of Independent Trade Unions) antolatuta. Gaia: “Sustantzia arriskutsuekin eta radiazioarekin lan egiten duten erizainen osasuna eta segurtasuna”. 15:00etan Miribillan (Santiago de Compostela 12, Bilbo) (SATSE).
  • Arabako osasun-garraioko zerbitzua —ohiko anbulantzietan eta kolektiboetan— jasoa duen Aldi Baterako Enpresen Elkarteak LARRIALDIAK eta EULENek osaturikoak, hainbat arlotan egiten dituen urraketak etengabeak direnez, enpresako langileen eta ESK-ko ordezkariek batzar-deialdia egin dute datorren asterako, laster mobilizazioak eta lanuzteak egiten hastea proposatzeko, eta azken batean, gatazka konpondu ezean, greba mugagabea hastea proposatzeko (ESK).


Otsailak 19, martitzena

  • Bizitegin langile bat kaleratu dute, eta hori dela eta lankideek lanuztea eta elkarretaratzea egingo dute, Otxarkoagako plazan, 10:00-12:00 artean (Bilbo) (LAB, CCOO, ELA, ESK, CNT).
  • "Lan harremanak eta babes soziala Euskal Herrian egituratzeko aukerak” jardunaldia Euskal Herrian sortu diren egoera berrien eta erronka estrategikoak ezagutzeko eta hauen inguruan gogoeta egiteko aukera izango da. Donostiako Kursaalen lau mahai-inguru izango dira, egun osoko jardunaldia osatuz (Ipar Hegoa, LAB).


Otsailak 20, eguaztena

  • Gipuzkoako nagusi-etxeetako langileek ere grebari ekingo diote txanda berri batean @ELAsindikatua
    EHUko ikerlari predoktoralen asanblada egingo da Bizkaiko kanpuseko liburutegian, Leioan, 12:00etan.


Otsailak 21, eguena

  • Barakaldoko #Kbus autobus zerbitzuko langileak otsaileko ostegun guztietan 24 orduko grebak egiten ari dira
  • Nafarroako Medikuen Sindikatua greba deialdia egin du otsailaren 21erako eta 28rako , Nafarroako ospitale guztietarako.


Otsailak 25, astelehena

  • Lantegi Batuak enpresako langileek otsailaren 25, 26, eta 27 eta martxoaren 20, 21 eta 22an greba egingo dute; eta martxoaren 2, 16, eta 30rean, manifestazioak(ELA, LAB, CCOO, UGT).


Otsailak 26, martitzena

  • Euskal Eskola Publikoko jantokietako langileek greba egingo dute, lan hitzarmen baten alde. Hezkuntza arloko langileekin soldata parekatzea eta gutxieneko kontratuetan jardunaldi batzuk zehaztea nahi dute (CCOO, LAB, ELA, UGT).


Otsailak 28, eguena

  • Gizarte ekimeneko ikastetxeetako langileek 10 egunetako greba egingo dute ikasturtea bukatu bitartean. Manifestazioa otsailaren 28an izango da, eta greba egunak martxoaren 12-15, apirilaren 1-4 eta maiatzaren 8-9ean izango dira (CCOO, LAB, ELA, UGT, STEILAS).
Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas las entradas
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Soberanía alimentaria
Tribuna Alimentos sanos y sostenibles a precios justos. ¿Se puede? Se puede
En el Día Mundial de los Derechos del Consumidor, toca reflexionar sobre lo nuestra alimentación y el modelo económico que la hace posible.
Análisis
Movilizaciones ¿Quién pagará las facturas del campo?
Análisis de las diferentes facturas a pagar que subyacen en las movilizaciones del campo, hecho desde la reivindicación del derecho a una alimentación sana, a la salud y a un territorio y agricultura vivos.
Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas las entradas
Economía
En primera persona Instrucciones por si encuentras muerta a tu suegra
Todo el que está en el mundillo sabe que el sector funerario vive casi un duopolio de facto y lo máximo que se está dispuesto a hacer es poner una multa de vez en cuando. Cuando alguien llama a una, ni se imagina al entramado que está llamando.
Educación pública
Iglesia Semana Santa: negocios, procesiones en colegios, inmatriculaciones y fervor
Más allá de la expresión cultural, la Semana Santa tiene una esfera económica que genera millones de euros y otra social que le sirve a la Iglesia Católica para legitimar sus privilegios dentro del Estado español.
Genocidio
Ayman Qwaider “A la gente se le pide una cantidad excesiva de dinero para poder salir de este campo de exterminio de Gaza”
Profesor especializado en educación en emergencia y educación inclusiva, Ayman Qwaider vive en Australia. Desde allí, intenta ayudar a su familia a salir de Gaza, mientras denuncia la ocupación israelí y la complicidad de la comunidad internacional.
Industria
Transición industrial Mecaner, un cierre injusto o cuatro alternativas con mirada ecosocial para mantener la fábrica de Urduliz
ESK y LAB han presentado el ‘Plan de Transición Ecosocial’ que ha elaborado la cooperativa Garúa como una herramienta para la búsqueda de soluciones al ERE propuesto por la multinacional Stellantis.
Venga, circula
Venga, circula Un paso, luego otro
Llega un día en el que vemos con claridad algo que solíamos observar en los demás pero que nunca —prometíamos— nos sucedería a nosotros.
Sexualidad
Consultorio de sexualidad ¿Qué tengo si me diagnostican Síndrome de Ovario Poliquístico?
Afecta a entre un 7 y un 13% de las mujeres en edad reproductiva, y el 70% están sin diagnosticar. Pero, ¿qué es el SOP y como podemos apaciguar sus síntomas?
Ocupación israelí
Opinión Las palestinas también existen
La morbilidad femenina, el conjunto de enfermedades, factores de riesgo y motivos de consulta recurrentes en las mujeres que merecen una atención específica, tiene múltiples ejes de discriminación: no es lo mismo en Suecia que en Palestina.
Palestina
Palestina Viaje al fondo del horror
El fotoperiodista Javier Bauluz cubrió la primera Intifada, la primera gran rebelión del pueblo palestino desde la creación del estado israelí.

Últimas

Ocupación israelí
Palestina El Salto te ofrece una camiseta para apoyar económicamente a la UNRWA
No cesamos de buscar nuevas vías para visibilizar un mayoritario clamor social que pide un alto el fuego al que apenas se da cabida en el discurso mediático convencional. Todos los beneficios de esta campaña irán destinados a la UNRWA.
Maternidad
Maternidades Reaprender la espera
El tiempo de gestación es largo y va a un ritmo distinto al que acostumbras: el ritmo natural al que desarrolla una playa, un monte, un océano. Y no estamos ya habituados a darle la mano a la pausa.
Momus Operandi
Momus operandi Todo es una narración
Nos dicen que las mentiras son la única realidad. Que aprendamos a mentirnos, que nos engañemos, que no nos importa la salud, ni los derechos laborales, ni las violencias estructurales.
Accidentes laborales
Accidentes laborales Detenidos tres empresarios en Galicia tras la muerte de un migrante que trabajaba sin equipo de protección
El joven de 28 años, que estaba empleado con un contrato irregular, falleció el 26 de febrero tras precipitarse desde una carretilla elevadora sin la protección necesaria para esa labor.
Derecho a la vivienda
Derecho a la vivienda La PAH València clama por el derecho a una vivienda digna: “¿Duermen tranquilos?”
Centenares de personas protestan frente al palacio de la Generalitat para exigir que se haga efectivo el derecho a la vivienda ante la insoportable alza de los precios.
Sidecar
Sidecar Crisis intratable en la República Democrática del Congo
Una y otra vez los actores externos han fracasado a la hora de contener la escalada de violencia en la República Democrática del Congo.
Deportes
Rugby femenino +35 Las Milnoh Granada, un club de rugby femenino +35 creado y gestionado por mujeres
32 mujeres nacidas en mil novecientos y pico, federadas en un equipo que les ha dado un espacio propio, sentido de pertenencia, una tribu donde “yo soy porque somos”

Recomendadas

Argentina
Argentina Myriam Bregman: “El de Milei es un típico gobierno neoliberal con recetas ortodoxas clásicas”
Quien fuera candidata de la izquierda a la presidencia en las elecciones en las que Milei salió victorioso, evalúa las consecuencias del gobierno de La Libertad Avanza y las respuestas que están dando los distintos actores políticos.
Ríos
Radiografía fluvial de España La tierra que no amaba sus ríos
Los ríos ibéricos agonizan. Casi la mitad de las masas de agua está en mal estado. Presas, sobreexplotación, contaminación y crisis climática son sus principales amenazas, con la agroindustria como mayor agresora.
Memoria histórica
Marc Solanes “Mi bisabuela luchó en el frente y fue considerada una mala madre, pero lo hizo por sus hijas”
En ‘Las niñas de Elna’ (Pollen, 2024) el periodista reconstruye la historia de las mujeres de su familia resolviendo enigmas para resignificar la imagen de la mujer en la historia.
Euskal Herria
Korrika Correr a favor del euskera cruzando fronteras
La Korrika es el mayor evento de Euskal Herria. En la última edición de esta carrera de más de 2.500 kilómetros ha participado un tercio de la población vasca.