Opinión
Donostia eta benetako lapur handiak

Lapurreta txikien arrazoi nagusia, tamalez, egiturazko pobrezia eta bazterkeria kronikoa da, eta soluzioak norabide horretan egin behar du.
Kaleko Afari Solidarioak Donostian
Xalba Ramirez Cruz Concentración en Donostia a favor de Kaleko Afari Solidarioak.
26 abr 2025 05:08

Donostiak bere buruari kontatu dion historia garbian ez da sartzen eskalerik, mororik, yonkirik, putarik, travestirik. Baina hori gezurra da, gezur borobila, Donostiak izan duelako La Cuesta Del Culo, izan duelako Sagues Barrio Chino, izan duelako Bidebietako txuta erreziklajeen programa aitzindaria, eta izan duelako beste edozein hirik izan duen argi zein iluna —1917an kokaina gaindosiaz hil zen aristokrata bat barne.

Egun, badirudi migratzaileek asmatu dutela lapurreta. Lehendik ez zen, antza, bizikidetza arazorik hirian, eta orain, itxuraz, ezin da bizi ere egin. Noski lapurreta txikiek gora egin dutela, eta bai, izan dira larriagoak izan diren deliturik. Horren arrazoi nagusia, tamalez, egiturazko pobrezia eta bazterkeria kronikoa da, eta soluzioak norabide horretan egin behar du.

“Probatu ez den soluzioa da kale hezitzaile gehiago eta polizia gutxiago egotea, eta behar duguna klase gisa antolatzea da, ahaztu gabe zein diren munduaren etorkizunaren benetako lapur handiak”

Arrazakeria egitura ekonomiko bat da eta islamofobia estrategia politiko bat. Deshumanizazioa, berriz, faxismo zahar zein berriaren lehenengo urratsa. Delinkuentzia txikiaren igoerak lehendik genituen beldur eta segurtasun faltak areagotzen dituela dirudi. Baina zeintzuk ziren horiek? Bada, gure hiria pikutara doala, denda eta kaleko bizitza oro suntsituz; etxebizitza sarbidea ezinezkoa dela; eta gutxik dioten arren, No Future aroan gaudela aspaldi, azeleragailua topera sakatuz.

1980-1990 hamarkadetan izandako drogamenpekotasunari aurre egiteko lehenengo estrategiak berberak izan ziren: yonkien kontrako manifestazioak eta hiritar zintzo batek baino gehiagok eragindako palizak. Ordea, garaian baziren bestelako irakurketak egin zituzten eragileak eta auzia berbideratzea lortu zen: despatologizazioa, gutxieneko eskubideak bermatzea eta erantzuleak seinalatzea. Egun, ba al da inor gaia osotasunean hartzeko prest, irakurketa politiko eleganteez harago.

Ezker mota batek esaten du “ez dagoela soluzio errazik gai konplexu honentzat”, esanez bezala, “gustatzen ez zaizkigun gauza batzuk egin beharko ditugu”. Izan daiteke, bai. Nik, adibidez, ez dakit noren alde jarri hirugarren mundu gerran. Baina ez nuke deskartatuko oraindik probatu ez den soluziorik. Adibidez: kale hezitzaile gehiago eta polizia gutxiago. Eta, tira, betikoa: klase gisa antolatzea, ahaztu gabe zein diren munduaren etorkizunaren benetako lapur handiak.

Iritzia
Pobreek molestatu egiten digute
Zer egin orain kalean lotan daudenekin? Nola aurre egin klase begirada politiko eraldatzaile batetik?
Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Cargando relacionadas...
Cargando portadilla...
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...