Hirak: lainopeko elkarretaratzeak Iruñeko udan

Laino artean kokatu zituen duela urte gutxi Joseba Sarrionaindiak Rifeko biztanle amazighak, eta horiekin batera, euskaldunok ere laino arteko mairuak ez ote garen galdetzen zuen.

Concentración de apoyo al Rif
Decenas de personas se concentran en Iruñea en apoyo a las revueltas del Rif Iván Pastor
Fernando Mendiola

publicado
2017-09-12 17:26:00

Azken finean, mairu hitza ikuspegi kolonialak sortutako kontzeptu deformatzailea dela azaldu zuen liburu bikain batean. Errealitatea estereotipoz desitxuratu eta, lainoaren moduan, hainbat aspektu ezkutatzen dituena.

Uda gorrian izan arren, egun eguzkitsu eta beroetan izan arren, nolabaiteko lainopean ere egin dira uda honetan hiru elkarretaratze Iruñeko udal plazan, gure inguruan bizi diren Rifeko amazighek antolatutakoak. Eta laino kontzeptual horien ondorioz, beharbada, ia ia oharkabean pasatu dira hemengo gizarte mugimendu eta komunikabideentzat.

Hala ere, Iruñean azken urteotan ikusitako elkarretaratze interesgarrienetakoak izan direla esango nuke. Bereziak oso, zalantzarik gabe. Izan ere, pertsona migratzaileek antolatutako eta protagonizaturikoak izan ziren. Lelo gehienak arabieraz eta amazigheraz izan ziren, baita hizlarien diskurtsoak ere. Hemengo pertsonon presentzia, bestalde, txikia. Ez da hori ohikoena hemengo kontzentrazio internazionalistetan, eta hauxe halakotzat har genezakeen, Rif aldean, eta gehien bat Alhucemas hirian, azken hilabeteotako mobilizazioekin elkartasuna adierazteko egin baitira.

Marokoko ipar-ekialdeko eskualde horretan pobrezia, zerbitzu publikoen gabezia eta militarizazioaren zama salatzeko hamaika manifestazio, ekimen eta greba egin dira 2016ko urritik aurrera. Protestak orduan hasi ziren, arrain saltzaile ibiltari baten heriotza salatzeko, eta geroztik areagotu egin dira. Horien aurrean, baina, gobernuaren erantzuna errepresioa izan da. Amnesty International erakundearen txosten baten arabera, maiatzetik aurrera 270 pertsona izan dira atxilotuak, eta horietako 66 torturatuak. Gordinena duela egun batzuk heldu da, abuztuak 8an hil baitzen Imad Attabi gaztea, uztailak 20ko mobilizazio baketsuan poliziak zauritakoa, 19 egun koman egon ostean. Berriki jakin dugu, gainera, atxilotuetako batzuen aurkako salaketa gogorrak prestatu dituela Marokoko fiskaltzak, urte askotako espetxe zigorra eskatuz.

Ezintasuna eta amorrua eragin du errepresioak, baina horrek ez ditu mobilizazioak geldiarazi, eta hori salatzeko antolatu dira, besteak beste, Iruñekoak. Umiliazio nahia leporatzen diote Marokoko eliteari (Magzen), eta eskualdearen bazterketa zein pobrezia salatzen dute, baita protesten ondorengo militarizazioa: “Ospitaleak eskatzen ditugu, eta militarrak zein poliziak bidaltzen dizkigute”. Azpimarratzekoa ere bada biolentzia polizialaren aurrean manifestariek bide baketsuak erabili dituztela ia beti. Iruñeko kontzentrazioan argi hitz egin zuen honen inguruan gazte batek: “Gobernuak guk biolentzia erabiltzea nahi du, bestelako egoera nahi du, errepresioa justifikatu eta areagotzeko”.

“Ospitaleak eskatzen ditugu, eta militarrak zein poliziak bidaltzen dizkigute”

Emigrazioaren arazoa ere azaleratu izan dute elkarretaratzetan. Izan ere, bertako bizimodua hobetzeko aldarria migrazioak eta herrien despopulazioa geldiarazteko tresna moduan aurkezten dute. Gazte batek berak duela urte batzuk Europara egindako bidaiaren zailtasun eta arriskuak azaldu zituen, orain Mediterraneoan etengabe gertatzen diren heriotzak salatu zituen, eta argi eta garbi argudiatu zuen aldarrikapenek bizitoki duina bihurtu nahi dutela Rif, oraingo umeek emigrazioaren bide arriskutsua hartu behar ez dezaten.

Kontzentrazioetan geureetan ohikoak ez diren kemena eta pasioa azaleratu dira. Ordubete baino gehiago iraun dute, eta bitartean, etengabe oihukatzen, abesten edo hitz egiten aritzen ziren, gelditu gabe. Adin guztietakoak, umeak barne. Gizonezkoek zuten protagonismo gehiago, zalantzarik gabe, baina emakumeek ere garrantzi nabaria izan dute mikrofonoa hartuta, abesten zein diskurtsoak irakurtzen. Batzuk hiyab jantzita zutela, beste batzuk, gazteenek, burua estali gabe. Topikoak apurtuz.

Berezia ere kontzentrazioak egiteko egunak eta orduak izan dira. Bigarrena uztailak 16an ospatu zuten, eta hirugarrena abuztuak 13an. Sanferminen osteko igandea bat, jaizubi baten erdian dagoen igandea bestea. Jai egunak, eguraldi ona, beroa... Egun txarrak zirela esango genuke guk kontzentrazioak antolatuko behar izan bagenu, udako jai egunotan hiritik kanpo egoteko ohitura baitugu. Haientzat, alta, egun aproposa, jai eguna zelako hain zuzen ere, eta horrek herri ezberdinetatik, Nafarroatik zein Errioxatik, familia osoei Iruñera etortzeko aukera ematen baitzien. Jai eguna mobilizaziorako erabili zuten, eta behin etorrita ez zuten inolako presarik elkarretaratzeari amaiera emateko.

Hitzaldiak, pankartak eta leloak, bestalde, eleaniztunak izan ziren, eta euskara ere entzungai izan zen behin baino gehiagotan, “Rif askatu!”, “Gora Rif!” eta halakoekin. Txalotzekoa, zalantzarik gabe, euskara eta amazighera elkarretaratze batean elkarrekin egon izana. Uztezko mairuen hizkuntzak elkarrekin, ustezko mairuek antolatutako elkarretaratzetan. Uda parteko lainopean.

Relacionadas

Rif
Marruecos condena a 20 años a los líderes de las revueltas del Rif

Cincuenta y tres personas, detenidas a raíz de las protestas que se desarrollan en el Rif desde octubre de 2016, han sido condenadas por un tribunal marroquí a penas que van desde uno hasta 20 años de prisión.

Derechos Humanos
Los dos jóvenes rifeños en huelga de hambre serán deportados a Marruecos

Los jóvenes en huelga de hambre desde el día 9 de junio pueden ser deportados a partir de mañana, día 20. El Ministerio de Interior ha denegado la solicitud de protección pese a los testimonios en los que denuncian haber sufrido abusos y ser perseguidos por su militancia política en el Rif (Marruecos).

Derechos Humanos
De la persecución política en el Rif al CIE de Aluche

El sábado, varios jóvenes iniciaron una huelga de hambre en el Centro de Internamiento de Extranjeros. Vienen del norte de Marruecos, donde la persecución política y la depresión económica impulsa a cientos de jóvenes a cruzar el Mediterráneo para denunciar al Estado marroquí.

0 Comentarios

Destacadas

Música
Evaristo: “Yo no canto de okupación porque siempre he vivido de alquiler y he sobrevivido a dos hipotecas”

Asegura Evaristo que su madre nunca ha ido a verle a un concierto, aunque le han llegado noticias de lo que su hijo hace sobre el escenario. Entre otras cosas, el regreso de La Polla Records con cuatro actuaciones y una canción nueva hará posible que la señora lo compruebe de primera mano.

Violencia sexual
“Las multinacionales del coltán arman a quienes violan a las mujeres”
La defensora de los derechos humanos, Caddy Adzuba, lleva años denunciando la violencia sexual como arma de guerra en el largo conflicto que sufre la República Democrática del Congo
Arte
Bobby Baker, una artista de andar por casa con mucho que contar

Una exposición retrospectiva resume la trayectoria de la artista británica Bobby Baker, marcada por dos constantes: la preocupación por lo cotidiano y un humor irresistible.

Insólita Península
Madrigal de la Vera, el puente sin metáfora
1

Los romanos, convencidos de que era una buena idea comunicar su imperio con calzadas, se dedicaron a construir puentes por toda la Península. De aquel ejercicio han quedado entre nosotros puentes romanos y puentes de origen romano.

Últimas

Cambio climático
15M Climático
Decenas de miles de voces en toda España gritaron a coro "No hay planeta B" el pasado 15 de marzo. El llamado "15M climático", se convirtió en un día histórico para el ecologismo
Medio ambiente
“El concepto occidental excluye otras formas de progreso”
Entrevistamos al periodista peruano Joseph Zárate que presenta ‘Guerras del interior’, una recopilación de crónicas sobre conflictos medioambientales.
Huelga general
Decálogo para quien no participe en una huelga
Manifestaciones masivas pero bajo paro laboral. Dedicado a esas personas que empatizan con la causa de una huelga pero continúan trabajando.
Eléctricas
Usagre, capital europea de la energía solar

La Transición Energética en Extremadura marca como primer hito la planta fotovoltaica de Iberdrola en Usagre, la que será la instalación de energía solar más grande de Europa. Algunos especialistas consultados, sin embargo, mantienen serias objeciones al modelo implementado de transformación hacia energías limpias.