Economía
Munduko ekonomiaren hazkundea hozten ari da

Nazioarteko ekonomian gero eta handiagoa da ziurgabetasuna. Jon Las Herasek enpresa kultura berria aztertu du.

Pensiones leyes mordaza 17 de marzo 2018 6
Pentsiodunen asteleheneroko elkarretaratzea, Bilbon Sara Sda

Koiuntura

Mundu mailako ekonomia, motelagoa

Askok urte berria itxaropentsu hartzen dute, pasa den urtearen alde ilunak atzean utzi nahian. Hainbat, burua altxatuta, 2019ra begira jarri dira: zer ekarriko du errima zaila duen urte honek? Joxerra Senar kazetariak Berriarako egindako elkarrizketa batean, hainbat adituk aurreikuspenak egin dituzte. Paradigma politiko berria, aberastasunaren banaketa, Alemania, inflazioa, diru politikaren norabidea eta Trump markatu dituzte puntu garrantzitsu bezala. Zentzu horretan, Laboral Kutxako Ikerketa Zuzendariak dio barne kontsumoa izan dela gure ekonomiaren hazkundearen oinarria; haren iritziz, pixka bat ahuldu den arren, indarra du oraindik. Hala ere, kontutan hartu behar dira eskuineko populismoak eta Brexit-a, inbertsioan eragin dezaketenak. Trump eta haren politikak aurki ditzakegu hor, beste batzuen artean Txinarekin hasi duen merkataritza gerra ez baita ona inorentzat.

Atzerrian eztulak entzuten direnean, berton arazo ekonomikoak izateko aukera handiak daude; hori da etorkizun laburreko testuingurua

Amerikako Estatu Batuen egoerarekin jarraituz, elkarrizketatutako adituen ustez, Trump ezegonkortasun iturri bat da. AEBetan hazkunde ekonomikoa mantendu egiten da, eta eurogunekoa baino tasa handiagoa du; edonola ere, Erreserba Federalaren diru politika laguntza handia da egoera mantentzeko, eta horrek bere arriskuak ditu: doako dirua ez da amaiezina. Txinaren aurka martxan jarritako merkataritza gerrak protekzionismoa bultzatzen du. Horrek eragin negatiboak izan ditzake ekonomian, baita nazioartean ere. Gainera, hortxe dago zorraren burbuila : momentu batean eztanda egiteko arriskua erreala da, eta hori ez da Txinaren arazoa soilik, Mendebaldeko herri askoren buruhaustea baizik.

Alemaniaren egoera ekonomikoa dugu bestetik, gure lurraldean eragin itzela duena. Europaren “motor ekonomikoan” atzeraldia gerta daiteke. Autogintza sektorean ematen diren arazoen ondorioz industria ekoizpena jaitsi egin da. Hala ere, gastu publikoak eta pribatuak egoera ekiditeko indar nahikoa dute eta bertoko agente ekonomikoek ekonomia hazkundearen oinarri sendoa azpimarratu dute. Horrek lotura zuzena du autogintza sektorearen eraldaketarekin, dieselgate delakoa eta auto elektrikoaren hedapena erronka handiak baitira.

Inflazioa azken urteotan agertu ez den faktore ekonomiko garrantzitsua dugu, baina epe ertainean berriro buelta daiteke, energiaren prezioen eboluzioari loturik. Erregai fosilen muga gogoratu behar dugu hor, baita gure ekonomietan duen eragina. Lan kostuaren igoerek, aldiz, epe laburrean ez dute inflazioa arazo bihurtuko, Laboral Kutxako Ikerketa Zuzendariaren iritziz, lehengaien prezioak ez direlako nabarmen igo. Diru politikari loturik, EBZk (Europako Banku Zentralak) estatuen zorra erosteari utziko dio zor merkatuetan, eta horrek bai izan dezake eragina inflazioan. Hala ere, epe laburrean ez dira interes tasen igoera handiak espero. ‘Brexit’-ak ekonomian zer eragin duen ikusi beharko da, EBZk bere politika moldatzeko pizgarri izan baitaiteke.

Bukatzeko, aberastasunaren banaketa dugu. Joera orain arte izandakoaren antzekoa izango da: sortzen den aberastasuna kapitalak hartuko du, eta desberdintasun ekonomikoak handitu. Kontsumoan eragin negatiboa izan dezake joera horrek, batez ere soldatak aurkitzen baitira kontsumoaren oinarrian.

LANAREN EKONOMIA BILBO HIRIA IRRATIAN. LOTURA HEMEN

Audio Player

Egitura

Pentsiodunen EZtaBAIda: agintarien bide okerra eta mugimenduaren erabakia

Egungo patronal eta gobernuen bide neoliberalak, langileentzat okerrak izateaz gain, enpresarien gehiengoarentzat kaltegarriak dira ere bai. CEOE, CEN eta Confebask elkarteen gidaritzapean, ekoizpen eta lan harremanen zenbait erreforma bultzatu dira, eta bide horretan sakontzeko eskaerak datoz Troikako erakundeetatik. Elkarte horiek ez dute enpresarien gehiengoa ordezkatzen, ez behintzat beren interes ekonomikoei erreparatzen badiegu. Jakina da ekonomian herri langilearen errenta maila eta erosteko ahalmena direla enpresari gehienen negozio eta etekin iturri nagusiak. Langileen eta pentsiodunen aurkako erasoak kaltegarriak dira merkataritzarentzat, kontsumo manufakturarentzat eta pertsonei zuzendutako zerbitzu enpresentzat, murrizketen efektu ekonomiko eta fiskal biderkatzaileak direla medio.

Pensiones
Lanaren Ekonomia Pentsiodun eta alargunen aurkako erasoa, demografikoa baino politikoa den arazoa

Pentsio pribatuak bultzatzeko helburuarekin, aitzakia demografikoa erabiltzen dute agintariek, zahartzen doan gizarte honetan beldurraren egoera hedatuz. Zein da arazoaren jatorria, soilik demografikoa edo lan baldintzak kaskartzearen ondorio zuzena da?

Egungo agintari politiko eta ekonomikoek bide hori hartu dute, eta austeritateak eragindako ondorioei erreparatu behar diegu, aukera okerra dela frogatuz. Gizarte Segurantzaren sarrerak gastuak baino apalagoak diren garai honetan, pentsio murrizketak egitea izan da erabilitako partxea. Alargunak eta emakume jubilatuak bereziki kaltetu dituen neurri krudela. Alargunak alde batera utzita, 3,6 milioi gizon jubilaturen hileroko diru-sarrera 1.227 eurokoa da batez beste, 2,1 milioi emakume jubilatuena (beren lanaren ondorioz pentsioa jasotzen dutenena) 774 eurokoa izanda. Nor kaltetzen dute gehien pentsioen murrizketak, urtez urteko igoerak izozteak eta kobratzeko eskubideen epekotasun baldintzen zorrozteak? Bizitza osoan zehar lan kaskar eta aldizkakoetan diru-sarrera apalagoak izan dituztenak; emakume erretretadunen gehiengo bat, alegia.

Pentsioen murrizketak, igoerak izozteak eta kobratzeko eskubideen baldintza berriek bizitza osoan zehar lan kaskar eta aldizkakoetan diru-sarrera apalagoak izan dituztenak kaltetzen dituzte: emakume erretretadunen gehiengo bat, alegia

Alde batetik, pentsioa kalkulatzeko epea 15 urtetik 25era aldatu zuen Zapateroren Gobernuak, 2011n. Soldatak adinarekin igo ohi direnez, pentsioak jaisteko atea ireki zuten horrela. Bestetik, pentsio osoa jasotzeko kotizatutako urte kopurua 35etik 37ra igarotzen hasi zen, progresiboki, langile apalen eta bereziki emakumeen lan bizitza luzatuz, urte guztiak ez betetzearen ondorioz ezartzen diren penalizazioak saihesteko. Bi neurri nagusi horien eraginez, pentsioen ordezkatze tasek behera egin dute, azken soldatatik zenbateko pentsioa jasotzeko eskubidea pilatzen duten erretretadunak jaitsiz: 2014an %77a izanda, 2060rako %48an kokatu du Europako Batzordeak egindako prospekzioak, The 2015 Ageing Report txostenean. Horra 2011ko erreformaren helburua.
Bide berean jarraitu zuen Raxoiren Gobernuak 2013ko pentsioen erreforman. Erretreta aurreratzeko baldintzak zorrozteaz gainera, pentsioen eguneraketa egiteko kalkulua aldatu zuen, aurreko urteetan nagusitu den gutxieneko eguneraketa %0,25an ezarriz. Bigarren erreforma horren ondorioz, pentsionistek ordaindu beharko dute bizi luzaeraren gorakada, beste kapital edo langile errentekin finantzatzeko bidea baztertuz. Pentsioen jaitsiera gero eta nabarmenagoa sortzen ari da oinarri guztiz politikoa duen bide honetan, eta sistema errotik erreformatzen ez bada, okerrera egingo du datozen urteetan.

Kapitalizazio bidezko pentsio pribatuen osagarrizko beharra hedatzen ari da langileriaren zenbait sektoretan, finantza entitateentzat negozio iturri den aurrezkia erabiliz. Pentsio pribatu horiek erostea ez dago gehiengoaren esku. Negozio arriskutsua eta orokorrean txarra izateaz gain, desoreken goranzko joera indartuko du. Adinekoen arteko desorekak areagotuko dira, haien bizi-baldintzak polarizatuz. Badago Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeriak esandako bide hori ez den beste irtenbiderik pentsioen auzirako? Erabakia beste eredu orokor baten alde lan eta borroka egiten dutenen sektoreetan dago. Nola konponduko dugu arazo hau?

Ezkerretik hainbat planteamendu egiten ari dira pentsioen auzian, baina bi ildo nagusi bereizi daitezke. Lehenengoan, proposamena da Aurrekontu Orokorrak erabiltzea pentsioak osatzeko. “Errentaren lehen mailako banaketari erreparatuz, erdia baino gutxiago (%46-48) bideratzen da lan arlora soldaten bidez, eta bestea (%54-52), aldiz, enpresen etekin eta zergetara”, esan zuen Ekonomia Katedradun Miren Etxezarretak Durangoko Jesuitetan iaz emandako hitzaldi batean. “Zergen esleipenak, aldiz, %75 lan arloa zergapetzen zuen, eta %25 kapitala”, azaldu zuen. Azken atal horretan eraldaketak egiteko aukera ikusten du Etxezarretak, erreforma fiskala eta pentsio osagarriak kontu publikoetatik bideratuz.

Bigarren proposamen ildoa Gizarte Segurantza indartzea da. Eskubidea irabazia den heinean, ez da gobernuen menpeko zerbitzu bat. Haren auto-finantzaketarako gaitasuna lortze aldera, lan-harremanen erreforma bat egin behar da. Pentsioa zeharkako soldata izanda, denontzat bizi baldintza minimoak bermatuko lirateke era horretan. Ildo horretatik, enplegu eta pentsio sistemen elkarrekiko harremana mantendu behar da. Soldatak igotzeak eta lan denbora gutxitzeak pentsio sistemaren beraren iraunkortasuna era automatiko batean mantentzen du. Hori defendatzen du besteak beste Mikel de la Fuente EHUko Lan Harremanetako Dekano ohiak.

Hala ere, hainbat alorretan erabateko adostasuna dago: bai ekarpen kontributiborik gabeko alargunen eta umezurtzen bai soldata baxuak jaso dituzten jubilatuen pentsioen igoera nabarmena da bidea, emakume aurpegia duen arazo larria konponduz. Gaur egun Aurrekontu Orokorren bitartez osatzen dira alargun eta umezurtzenak. 120.000 milioitik 21.000 milioi euro urtean bideratzen da hortik, eta gehiago osatu ahalko dira, bai Espainiako Gobernutik, bai Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernutik. Helburuen artean, miloi bat emakumeren egoera hobetzea: askok ez dute kotizatu, edo ez dira minimora heldu, eta, gainera, pentsiorik baxuenak dituzte. Hori izan behar da lehentasuna.

Euskal Herrian, badago pentsio sistema propioa sortzeko proposamena, batez ere abertzaleek babestua. Euskal Autonomia Erkidegoan, Gernikako Estatutuak sistema hori garatzea eta exekutatzea ahalbidetzen du, baina ez horren inguruan legeak egitea. Historikoki lurralde horretan soldatak altuagoak izan dira; hala ere, gaur egun Espainiar Erresumako beste lurraldeekiko aldea ez da hain handia. Horren ondorioz, gaurko soldatak pentsioekin alderatuz, Euskal Autonomia Erkidegoan sistema propio bat izatea defizitarioa izango litzateke pentsio eskubideak mantenduz gero. Gainera, Jaurlaritzaren aurrekontuetan karga handia sortuko luke.

Beste irtenbide partzial bat Euskal Herrian berme sozial batzuk ezartzea litzateke, aurrekontuen eztabaidan Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk proposatu duten moduan. Horren ararbera, erakunde publikoetatik alargunentzat eta pentsio kontributibo baxuak jasotzen dituztenentzat sistema osagarri bat ezarri behar da, egoera larrian dauden emakume eta familien egoera hobetzeko. Dena dela, euskal langileen zeharkako soldatak (pentsioak) Espainiako Gizarte Segurantzan daude aurreztuak, eta sistema horren ezegonkortasunak gure gaurko eta biharko pentsiodunei kalte larriak eragin ahal dizkie. Horrexegatik, belaunaldi oso baten ardura historiko nagusienetariko baten aurrean gaude: pentsio sistema publiko eta sozialaren aldeko borrokaren aurrean, hain zuzen ere.

argia

Enpresa kultura berriaren atzean ezkutatzen dena

EHUko ikerlari eta ICEA Ekonomia Zientzien eta Autogesioaren Institutuko kide Jon Las Herasek, Manu Robles-Arangiz Fundazioarentzat Demokrazia sindikaturik gabe? DHL-Mercedeseko langileek EZETZ esan diote eskala bikoitzari ikerketa txostena idatzi du. Ikerketa horretan “enpresa demokratizatzearen” ideia aztertzen du, azken aldian mundu mailako hainbat business school, manager, ideologo eta akademiko bultzatzen ari direna, enpresaren aldeko ikuspegi batean oinarriturik, noski. Dokumentuak kasu praktiko eta erreal bat aztertzen du, langileen aldea kontutan hartuz.

Asteko Sindikalagenda

Urtarrilak 18 barikua
    • Azkoiengo Huerta de Peralta enpresan langileak greban darraite (LAB).
    • Tabakalera-ko langileak, Bitartekariak Martxan greban jarraitzen dute
    • EAEko gizarte ekimeneko ikastetxeko irakasleak greban daude hilaren 16tik. Elkarretaratzeak Gasteizen (Posta plaza), Bilbon (Bizkaia plaza) eta Donostian (Kristau Eskola aurrean), 12:00etan (CCOO, STEILAS, LAB, ELA, UGT).
    • “Konponbide garaia da, Orain presoak” lemapean elkarretaratzea egingo da goizeko 11:30etan Bilbon, Moiua Plazan (ESK, UGT, ELA, LAB, CNT, CGT, STEILAS, EHNE, HIRU eta ETXALDE).
    • SATSE Euskadik Gasteizko autobus geltokian sinadurak biltzeko mahaia jarriko du Erizaintza Ratioen Herri Ekimen Legegilea lortze aldera. Bilbon sindikatuaren egoitzan izango da.
    • Martxoak 8ko greba feminista dela eta asanblada irekia egingo da Bilbon, Ekoetxean, 18:00etan.

Urtarrilak 19 zapatua
    • Santurtzin Ezkerraldeko Greba Feministaren 2. asanblada egingo da, Las Viñas ikastetxean, 10:15etan.
    • Pentsio duinen aldeko manifestazioa egingo dute Bilbon, arratsaldeko 17:00etan. Gran Via 50 zenbakitik irtengo da.

Urtarrilak 21 astelehena
    • EAEko gizarte ekimeneko ikastetxeko irakasleak greba dela eta, kotxe karabanak egingo dira goizean (CCOO, STEILAS, LAB, ELA, UGT).
    • Bilbobuseko langileek greba mugagabea hasiko dute (ELA, LAB, CCOO, UGT, LSB-USO).
    • Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea astelehenean izango da, Bilboko Udaletxearen aurrean, 12:00etan. Gasteizen ere hala izango da.
    • Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako garbitzaileek grebarekin jarraitzen dute, eta hainbat elkarretaratzeak egingo dituzte (ELA, LAB, ESK, UGT).
    • Etxeko langileen lan-istripuak aitortuak izateko elkarretaratzea, Osakidetzak Bilbon duen eraikinaren aurrean (Rekalde zumarkalea, 39), 10:30retan (ATH-ELE).

Urtarrilak 22 martitzena
    • EAEko gizarte ekimeneko ikastetxeko irakasleek manifestazioa egingo dute Gasteizen, Bilbao Plazatik irteten, 11:30etan (CCOO, STEILAS, LAB, ELA, UGT).
    • Gipuzkoako suhiltzaileen elkarretaratzea Donostian, Gipuzkoa Plazan, Aldundiaren aurrean, goizeko 9:00etan, Iñaki Igerategi kaleratutako lankidearen berronartzea eskatzeko (LAB).
    • Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako garbitzaileek grebarekin jarraitzen dute, eta hainbat elkarretaratzeak egingo dituzte (ELA, LAB, ESK, UGT).

Urtarrilak 23 eguaztena
    • EAEko gizarte ekimeneko ikastetxeko irakasleek elkarretaratzeak egingo dituzte Gasteizen (Posta plaza), Bilbon (Bizkaia plaza) eta Donostian (Kristau Eskola aurrean), 12:00etan (CCOO, STEILAS, LAB, ELA, UGT).
    • Azkoiengo Huerta de Peralta enpresako grebalariak ezohiko agerraldia egingo dute Nafarroako Parlamentuan (LAB).
    • SATSE Euskadik Gurutzetako Ospitalean sinadurak biltzeko mahaia jarriko du Erizaintza Ratioen Herri Ekimen Legegilea lortze aldera. Gasteizen, Arriagako merkatuan.

Urtarrilak 24 eguena
    • EAEko gizarte ekimeneko ikastetxeko irakasleek elkarretaratzeak egingo dituzte 8:45etan ikastetxe guztietan eta 11:00etan erreferentziako zentroetan (CCOO, STEILAS, LAB, ELA, UGT).
    • Urtarrilaren 24rako, Barakaldoko Kbus autobus zerbitzua greban izango da.
    • Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako garbitzaileek grebarekin jarraitzen dute, eta hainbat elkarretaratzeak egingo dituzte (ELA, LAB, ESK, UGT).

Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas las entradas
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Pensiones
Pensiones Cotizaciones ficticias, ¿un parche en la brecha de género en las jubilaciones?
La compensación por cuidados de hijos y familiares puede llegar a sumar hasta cinco años de cotización, pero no es suficiente para que muchas mujeres logren la pensión digna.
Argentina
Argentina Diez años de Ni Una Menos, el movimiento que desbordó el feminismo para hacerlo enorme
El 3 de junio de 2015 se produjo la primera convocaría de Ni Una Menos en Argentina. El llamamiento contra la violencia machista traspasó el nicho feminista y la respuesta fue masiva. Hoy, se enfrenta a las políticas reaccionarias de Milei.
Pensiones
Pensiones Europa considera que el complemento a las pensiones contra la brecha de género sigue siendo discriminatorio
La Seguridad Social asegura que los pensionistas seguirán recibiendo el plus y CCOO propone estudiar urgentemente medidas alternativas ante la sentencia del Tribunal de Justicia de la Unión Europea.
Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas las entradas
LGTBIAQ+
Mana Muscarsel “La amistad da más juego para salir de la lógica de la familia porque tiene menos reglas"
La autora y psicóloga argentina pone en valor la amistad frente a los modelos relacionales centrados en la pareja y la familia. Tampoco le interesa la familia elegida: “Marca una línea muy clara entre lo que pertenece y lo que no”.
Río Arriba
Río Arriba Javier Guzmán: “Desde la izquierda falta la visión de que el derecho a la alimentación es un tema básico”
Nueva entrevista de Río Arriba en formato podcast donde hablamos de soberanía alimentaria, políticas públicas relacionadas con la alimentación, tratados de libre comercio y sus efectos sobre la agricultura, ganadería y alimentación.
Análisis
Análisis La propuesta abolicionista de Igualdad, otro intento de regular el cuerpo de las trabajadoras sexuales
La figura de la prostituta no es solo una categoría laboral o una práctica sexual, sino que es uno de los dispositivos más antiguos y eficaces del patriarcado para disciplinar a todas las mujeres.
La vida y ya
La vida y ya La manera natural
Si te alejas un poco y miras a todo ese grupo desde fuera, podrías llegar a pensar que esa forma de construir vidas en común es un modo de resistir.
Gobierno de coalición
Gobierno de coalición Sánchez resiste, los aliados se ilusionan y Feijóo se llena de barro
Se apaga el ciclo político antes del receso de verano con un líder del PSOE que ve la luz al final del túnel, a pesar del desplome en las encuestas.

Últimas

Pesca
Pesca ¿Sostenible para quién? Detrás de las bambalinas del acuerdo de pesca sostenible entre la UE y Madagascar
Gracias a un acuerdo pesquero con la Unión Europea, en 2023 Madagascar autorizó el acceso a sus aguas territoriales a 65 barcos europeos. Aunque el acuerdo promueve una pesca “sostenible”, las técnicas empleadas agravan la crisis ecológica.
Salud mental
Salud mental Familia y escuela son los principales factores de protección para la salud mental de adolescentes LGTBI+
Las personas con una orientación sexual divergente con la heterosexualidad muestran mayor grado de depresión e ideación suicida que las heterosexuales. Los vínculos son clave para mitigar los riesgos, según un estudio.
Países emergentes
Cumbre de Brasil BRICS en la encrucijada: la cumbre que expuso su poder (y sus grietas)
Los próximos cinco años constituyen una ventana crítica para los BRICS, donde su hoja de ruta post-Río despliega ambiciones transformadoras cargadas de fragilidad.
Partidos políticos
Partidos políticos La extrema derecha se dispara en un CIS en el que el PSOE acusa el golpe del Caso Koldo
El barómetro mensual señala un empate virtual entre PSOE y Partido Popular y anticipa un crecimiento de Vox. El CIS no pregunta por el caso Koldo, pero éste se hace notar en el resultado.
Más noticias
Justicia
Juana rivas La defensa de Juana Rivas pide a España escuchar al menor ante la contradicción de la justicia italiana
La defensa de Juana Rivas alerta sobre una “grave contradicción” en el proceso judicial italiano y pide a los tribunales españoles que escuchen al hijo menor para evitar contravenir los principios fundamentales de protección a la infancia.

Recomendadas

Barcelona
Chatarreros El reciclaje invisible: la relación entre la chatarra y la ciudad de Barcelona
La red de reciclaje en Barcelona es de una complejidad casi hermética, más aún si hablamos de los recicladores informales, más conocidos como chatarreros. Salimos a la calle a entender una economía sumergida que está a la vista de todos.
Medios de comunicación
Medios de comunicación El futuro del periodismo no lo está escribiendo una máquina
El periodista Pablo Mancini, estratega dentro de The Washington Post, defiende una profesión aquejada de múltiples problemas. El primero, y más crucial, la deserción de miles de personas que ya no quieren estar informadas.
Entrevista La Poderío
Andalucía Virginia Piña: “Con la Guerra Civil y su posguerra intentaron aniquilar nuestra conciencia”
Quien tiene el poder, tiene los recursos, y quien tiene los recursos también tiene la palabra. Virginia Piña (Jaén, 1988) la lleva tomando en los últimos seis años, dándole forma para hablar de figuras clave en la historia de las mujeres en Andalucía
Laboral
Laboral Jornadas de 50 horas semanales haciendo tareas de categoría superior: así se trabaja en hostelería
Es uno de los sectores con más sanciones e intervenciones de la Inspección de Trabajo, con más de 12.000 trabajadores extranjeros aflorados en las intervenciones y que cuenta con el 21% de las sanciones emitidas por este organismo.