Trata
Eskubideak prostituzioan

Eredu suediarrak eskubideak eta babes soziala eskaintzen dizkio prostituzioan dabilenari, baina haren zerbitzuak erostea kriminalizatu egiten du. Ondorioz, herrialde erregulazionisten kontrara, prostituzioak eta pertsonen salerosketak behera egitea lortu dute bertan. Sindikalagenda, otsailaren 10etik 24ra

10 feb 2020 12:00

    Euskal Herriko Mugimendu Feministak prostituzioa aztertzeko eztabaida sakon eta lasai baten beharra adierazi du, abolizionisten eta erregulazionisten arteko tentsioa gaindituko duena. Kanpora begira, zenbait herrialdek berriki prostituzioaren gainean darabilten politika birpentsatu, eta suediar ereduaren alde egin dute (beste batzuek “neoabolizionismoa” deitzen dutena). Besteak beste, Kanadak, Islandiak, Irlandak eta Norvegiak hartu dute eredu hori ezartzeko erabakia. Frantziako estatuak ekarri zuen neoabolizionismoa gurera, 2016ean Ipar Euskal Herrian ezarri zuenean. Hona hemen eredu horren oinarriak.

    Lanaren Ekonomia : Hordago, Bilbo Hiria eta Argia elkarlanean.IRRATI SAIOA HEMEN

    Salmentaren legalizazioa: eskubideak

    “Neoabolizionismoak prostitutei gainerako langileei dagozkien eskubideak aitortzen dizkie”

    Ukaezina da prostituzioaren eskaintza gehien bat emakumeek osatzen dutela. Gainera, talde diskriminaturen baten parte izateak prostituitzeko aukerak biderkatzen ditu. Etorkinak, umeak, LGTBI kolektiboko kideak eta indigenak nagusitzen dira merkatuan. Datu pare bat: estimazioen arabera, mundu mailan prostituzioan dabiltzanen %75 13-25 urte bitarteko neskak dira, eta, esaterako, Frantziako estatuan, %93 migratzaileak.

    Talde horien egoera zaurgarriak gogoan izanda, neoabolizionismoak prostitutei gainerako langileei dagozkien eskubideak aitortzen dizkie. Prostitutek autonomo gisa lan egin dezakete, eta prozesu administratiboetarako laguntza gehigarri bat eskaintzen zaie: osasun zerbitzuak, salaketak, ogibide alternatiboak... Bereziki puntu horretan denok etor gaitezke bat. Estatu prohibizionistari kritika: justifikaezina da zuk mantentzen duzun sistema arazotsuaren ondoriorik latzenak ordaintzen dituztenak zigortzea, bizirauteko ezinbesteko dutena egiteagatik. Oinarria argi dago: babes soziala eta eskubideak.

    “Emakumeen aurkako indarkeria praktikatzeko espazio bat da prostituzioa”

    Kontsumoa ilegalizatzea

    Kezkagarria da puteroari buruz dagoen hausnarketa urria, eskaria baita edozein komertzio sostengatzen duena. Eskaririk gabe ez legoke eskaintzarik, eta hura aztertu gabe ez dakigu zertaz ari garen. Zenbait ikerketen arabera, eskari hori gizon misoginoek osatzen dute gehienbat, emakumeenganako enpatia falta eta hauei gizatasuna erauzteko joera bereizgarri nagusi dituztenak. Beren segurtasun falta emakumeen degradazioan eta umiliazioan baretzen dute. Labur esanda eta oro har, bezeroentzat emakumeen aurkako indarkeria (nagusiki sexuala) praktikatzeko espazio bat da prostituzioa. Gizon horietako asko pornoan inspiratzen direnez, geroz eta praktika bortitz eta arriskutsuagoak exijitzen dituzte, eta baita geroz eta neska gazteagoak ere. Haien eskuetan, prostituta gehienak fisikoki erasotuak izan dira, armekin mehatxatuak, jipoituak, bahituak eta bortxatuak. Adibidez, Kanadan, prostituten heriotza-tasa bataz besteko nazionala baino berrogei bider altuagoa da.

    “Prostituzioak torturak eragiten duen Trauma-ondoko Estresaren Nahasmendu berbera eragin dezake”

    Horren guztiaren adierazgarri dira emakume prostituta askok pairatzen dituzten ondorio fisiko eta psikologikoak. Fisikoak argi daude, baina psikologikoak agian ez hainbeste: depresioa, inpotentzia, somatizazioa, izaeraren eta jokaeraren nahasmendua, droga-menpekotasuna, suizidio-tasa altuak eta abar. Horietaz gain, disoziazioa da bereziki deigarria. Anestesia emozional bat da hori: errealitateak dakarren estresa jasanezina denean, garunak zure burutik eta gorputzetik bereizten zaitu. Garunaren funtzio batzuk blokeatu, eta zenbait emozio zapaltzen dira: besteak beste, beldurra, nazka eta lotsa; eta sorgortasun zurrun batek ordezten ditu. Azpimarragarria da ere prostituzioak torturak eragiten duen Trauma-ondoko Estresaren Nahasmendu berbera (TOEN) eragin dezakeela, eta eragiten duela.

    “Erasotzailea babestea ezin da erasotuaren eskubideak errespetatzearen aldeko argumentu bat izan”

    Harreman sexual bat izateko adostasuna bestearen askatasuna mugatzen duen nagusitasun-egoera batez baliatuz lortzen denean, abusu sexuala da legalki. Baldintza hori putazale eta putaren artean, beti ez bada, oso sarri ematen da. Emakumeen aurkako indarkeria arazo bat da, eta haren abiapuntu eta ondorioak ez dira desagertzen dirua tartean egonagatik. Erasotzailea babestea ezin da erasotuaren eskubideak errespetatzearen aldeko argumentu bat izan. Diru truke, abusu sexualaren aurkako legeari salbuespen bat egitea eskatzen digute erregulazionistek. Hori onartzean, neoliberalismoak aurrera egiten du, eta feminismoak atzera. Ezin da erantzukizuna sakrifikatu eta erasotzaileen inpunitatea indartu.

    Langile sexualen, esklaboen eta tarteko guztien elkargunea

    “Kontsumitzailearentzat ez da ezinbestekoa zure adostasuna zure gorputzarekiko duen ustezko eskubideaz gozatzeko”

    Bereizi egin behar ditugu, batetik, prostituzioan borondatez sartu direnak; bestetik, bestelako aukerarik ez eta haien burua behartuta ikusten dutenak; eta, azkenik, esklaboak. Kontuan izan behar dugu haien arteko hierarkia ere: ziur asko, langile sexual ugarik bezero eta praktika batzuei ezetza emateko aukera izango dute. Eta bezero horiek ez dira etxera lotsa-gorrituta itzuliko: ezezkorik emateko aukerarik ez dutenengana joko dute. Kontsumitzaileek ez dute saltzailearen egoerari buruzko interes berezirik, eta aitortu ohi dute berdin zaiela norengandik datorren eskaintza, kontziente izan direla esklaboen zerbitzuak erosi izanaz. Hau da, bezeroek beraiek elkartzen dituzte trata eta langile sexuala, bien zerbitzuak erosten baitituzte era axolagabean. Beste era batera esanda, baietza eman dezakezu langile sexual gisa, baina kontsumitzailearentzat ez da ezinbestekoa zure adostasuna zure gorputzarekiko duen ustezko eskubideaz gozatzeko. Beraz, saltzailea ados egon daiteke, baina hori ez da faktore erabakigarri bat salerosketa gerta dadin. Hori da funtsezko arazoetako bat.

    “Erregulazioaren eredua hartu duten herrialdeetan tratak gora egin du”

    Ideia horri jarraiki, sexu harremanen (edo indarkeriaren) eskaera onartzeak, ezinbestean, salmenta guztia areagotzen du. Hots, bai langile sexualen kopuruak eta bai esklabo sexualenak ere gora egiten du. Tratak edo pertsonen salerosketak amaitu behar du, guztiok gatoz bat. Baina ezin da hura desagerrarazi kontsumoa legalizatuz, erregulazioaren eredua hartu duten herrialdeetan tratak gora egin baitu. Lotura zuzen hori azpimarratu du “Sexual exploitation and prostitution and its impact on gender equality” txostenak, Alemania eta Holandaren adibideak berreskuratuz, besteak beste. Biolentzia hori ez da prostituten egoerara mugatzen: prostituzioaren kontsumoa legalizatzeak gainerako emakumeenganako indarkeria ere bultzatzen du.

    Bestalde, neoabolizionismoan erosketa zigortzeak bezeroen motibazioa ahultzen duenez, pertsonen salerosketan dabiltzanek ez dituzte herrialde horiek lukratibotzat jotzen, eta tratak behera egiten du, aipatutako txostenak aztertzen duen moduan.  Ez, Suedian ez da trata desagertu, baina Alemanian ez bezala, behera egin du. Gainera, abolizioa denez helburua, emakumeei prostituziotik irteten laguntzeko programa espezializatuak dituzte; eta baita bezeroak sentsibilizatzekoak ere.

    “Neoabolizionismoak ez du arazoa erabat konpondu, eta ideia berriek sendotu eta aberastu dezakete”

    Aipatu beharreko beste puntuetako batzuk

    Noski, neoabolizionismoak ez du arazoa erabat konpondu, eta ideia berriek sendotu eta aberastu dezakete. Neurri osagarri asko behar ditu. Hona hemen argi dauden pare bat: hautabide errealak eskaintzea; emakumeak gailentzen diren sektore prekarioetako lan-baldintzak hobetu eta diru-sarrerak kopuru duin batera igotzea, gure gizartean duten oinarrizko eginkizuna aitortuz, behingoz; EAEn eta Nafarroan egun indarrean dagoen Atzerritartasun Lege espainola bertan behera uztea eta abar.

    Hala ere, deigarria da abolizionismoari buruz gabiltzanean agertzen den ideia nagusietako bat erlijioarekin duen lotura izatea. Aipatu beharko litzateke Suedia, eredu neoabolizionistaren aitzindari, Munduko Balioen Inkestaren arabera, balio tradizionaletatik urrunen kokatzen den herrialdea dela, eta balio sekularrengandik hurbilen.

    Bestalde, eztabaidan agertzen diren zenbait puntuk prostituzioaren indarkeria zuritzeko arriskua dute. Esaterako, garrantzitsua da langile sexualen ahotsak, beharrak, nahiak eta esperientziak entzutea, zalantzarik gabe. Baina ez dute prostituzioaren errealitate zabalena ordezkatzen, eta ezin da beraien bizipenetatik abiatuta, errealitate gordinenari ezikusia egiten dion diskurtso bat garatu. Behintzat kontrastatu ditzagun prostituziotik irten eta bizitako basakerietan oinarrituta, erregulazioaren aurka daudenen bertsioekin. Batzuk aipatzearren: Chelsea Geddes, Rosen Hicher, Alika Kinan, Huschke Mau, Rebecca Mott, Rachel Moran, Tanja Rahm, Sonia Sanchéz eta Amelia Tiganus.

    Prostituzioa beste edozein lanekin konparatzeak ere arrisku bera izan dezake. Hain alderagarriak badira, zergatik dabil prostituzioan gehienbat beste aukerarik ez duen jendea? Mamu judu-kristaua deseraikitzeko kapazak izan diren bakarrak direlako, benetan? Edo biziraun behar dutelako baino ez? Dudak dauzkat; ez dakit testuinguru honetan “sexu” hitza erabiltzea zuzena ote den: onartzea ez baita desiratzea, eta askatasun mugatupean onartzen den harreman sexuala ez baita sexua, indarkeria baizik.

    “Galdera ez da zergatik onartzen dugun edozer lantzat sexua izan ezik, baizik eta zergatik iruditzen zaigun diruak indarkeria sexuala zilegitu dezakeela”

    Erregulazionismoa askatasun sexualari lotzen zaio, eskubideei. Baina ez datoz biak eskutik lotuta derrigorrez: erregulazioak promesten dituen eskubideak maila teoriko hutsean geratzen dira sarri. Esaterako, Holandan prostituten %95k ez du kontraturik izenpetzen, eta Danimarkan zergak ordaintzen dituzte, baina ez dute abantaila sozialik. Erregulazionismopean irabazle direnak ez dira prostitutak ez langile sexualak, putazaleak eta proxenetak baizik.

    Horrez gain, erregulazionismoak erlijiotik askatzen den eredutzat du bere burua, baina zuzen-zuzenean erortzen da kapitalismo neoliberalaren putzu hondora. Galdera ez da zergatik onartzen dugun edozer lantzat sexua izan ezik, baizik eta zergatik iruditzen zaigun diruak indarkeria sexuala zilegitu dezakeela. Prostituzioak pertsonen eta produktuen arteko mugak desegiten ditu, eta emakumeen integritate psikologiko eta fisikoa salgai jarri. Gainera, erro patriarkal, pedofilo, arrazista, kolonizatzaile, heteronormatibo, homofobo, transfobo eta abar luze batean oinarritzen da. Hain praktika diskriminatzailea ontzat hartzeak parekidetasunaren aldeko borroka oztopatzen du. Horrela, orain arte izan ditugun adibideak aztertuta behintzat, ezinezkotzat jo behar da erregulaziopean giza eskubideen estandar minimoak errespetatzea, ezta torturaren eta pertsonen salerosketaren aurkako konbentzioak ere.

    “Feminismoak askatasun sexuala defendatu behar du, baina baita definitu ere, askatasuna indarkeria sexualetik eta esplotaziotik bereizten duten mugak zehaztuz”

    Feminismoak askatasun sexuala defendatu behar du, baina baita definitu ere, askatasuna indarkeria sexualetik eta esplotaziotik bereizten duten mugak zehaztuz. Erregulazionisten diskurtsoak sexualitate disidente eta askatzaileen espazio gisa aurkezten digu prostituzioa. Baliteke norbaiti normatik at irteteko balio izatea, baina hala balitz, kasu anekdotiko batez ariko ginateke. Denoi dagokigu sexualitate, harreman eta praktika normatibo eta patriarkalekin apurtzeko erantzukizuna. Ezin dugu lanketa hori gizarteko talde zaurgarrienen eskuetan utzi eta esperoan gelditu, ea munduko industria zapaltzaileenetakoa den honek salbatzen gaituen.

    Hortaz bai, izango dira nahi dutelako langile sexualak diren emakumeak, baina haien diskurtsoak ez du prostituzioaren errealitate osoa ordezkatzen eta azaltzen. Neoabolizionismoak denoi ematen digu langile sexual izateko eskubidea. Baina ezin da trata eta emakumeen aurkako indarkeria areagotuko dituen neurririk hartu, soilik haien negozioak funtziona dezan. Hori ez da eskubide bat.

    “Neoabolizionismoak denoi ematen digu langile sexual izateko eskubidea. Baina ezin da trata eta emakumeen aurkako indarkeria areagotuko dituen neurririk hartu, soilik haien negozioak funtziona dezan”

    SINDIKALAGENDA

    Otsailaren 10a, astelehena

    Espainia

    • Lehen mailako emakume futbolariak borrokan hasiko dira berriro beren lan-baldintzen hobekuntzarik ez baldin badago. Euskal futbol taldeen artean Athleticeko eta Errealeko futbolariak daude inplikatuta. (Asociación Futbolistas Españoles).


    Hego Euskal Herria

    • Astelehenero legez, Hego Euskal Herriko pentsionistek kontzentrazioak burutuko dituzte Donostia, Iruñea, Bilbo, Gasteiz, eta beste hainbat herritan, pentsio duinak aldarrikatzeko.

    EAE

    • EHUren eta Hezkuntzaren menpeko zentroetako garbitzaileak borrokan daude hitzarmen duin baten alde. Mobilizatzen jarraituko dute jaramonik egiten ez badiete. (ELA, UGT, LAB, CCOO, ESK).

    Gipuzkoa

    • Zaharren egoitzetako langileek 210 egun daramate greban, eta martxoaren 8ra arte jarraituko dute beren baldintzen hobekuntzarik ez dagoen bitartean (ELA).

    Bizkaia

    • Novaltia enpresako langileak uztailetik daude greban, hitzarmen propio justu baten alde, besteak beste, soldata eskala bakarra izango duena. (Enpresa Komitea, ELA).
    • Telepizza, Pizza Hut eta QSR kateko jatetxeetako langileak antolatzen ari dira 2019ko lanbidearteko gutxieneko soldata ordaintzen ez dietelako. CGTk pizzerietako sekzioa sortu du eta https://pizzerasbizkaia.wordpress.com/ bloga ipini dute martxan. Deia egiten dute pizzeria horietan lan egiten dabilen edonor haiekin kontaktuan jartzeko, legeak ezartzen duen soldata minimoa exijitzeko (CGT).

    Iruñea

    • Sephora dendetako langileek greba mugagabea hasi dute ostegunean, hitzarmen propio baten alde. Ostegun, ostiral eta larunbatetan egingo dute greba. Elkarretaratzeak deitu dituzte 12etan eta 17etan greba egunetarako, Carlos III.a kaleko dendaren aurrean. (ELA)
      Araba
    • Laminaciones Arregui enpresako zuzendaritzak langileen %10 kaleratu gura du. Neurri horren kontra, lantegietako beharginek lanuzteak egingo dituzte ostiralera arte. (LAB)

    Alegria-Dulantzi

    • Metálicas Lekumberri enpresako langileak greban daude, 12 urtez soldatak izoztuta izan dituztelako (ELA) .

    Otsailaren 12an, eguaztenea

    Leioa

    • Ikasle Ekintzak Jardunaldi abolizionistak antolatu ditu Leioako Gizarte Zientzien Fakultateko auditorian, 9:30 eta 16:30 artean. Rosa Cobo irakaslea, Paula Fraga legelaria eta Amelia Tiganus prostituta ohia izango dira hizlariak. Amaitzeko, Bilboko Elkano Fakultatean mahai-ingurua egingo dute, 18:00etan

    Otsailaren 13a, eguena

    Bedia

    • FORVASAko langileek greban jarraituko dute, zuzendaritzari transparentzia eskatzeko. Urtarrilaren 30etik ari dira astean behin greba egiten.

    Iruñea

    • LAB Osasunbidek San Francisco Javier osasun zentroan batzarra deitu du, 14:30etan, Bardenas aretoan, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariei murrizketa ezarri gura dietelako.
      Otsailaren 14a, barikua

    Gipuzkoa

    • Gizarte Eskuhartze sektorea hitzarmen duin baten alde mobilizatuko da (ELA, LAB, CCOO, Jendartelana Asanblada).

    Otsailaren 13a, eguena

    Bizkaia

    • UPV/EHUko ikertzaile doktoregaiak unibertsitateko Bizkaia Aretoaren aurrean kontzentratuko dira, 18:00tan, legeak ezartzen duen gutxiengo soldata eskatzeko. (@predocasanblada)

      Otsailaren 19a, eguaztena

      Araba

      • Zaharren egoitzetako langileak borrokan dabiltza hitzarmen duin bat lortzeko, lan-baldintzak hobetuko dituena, aldi berean erabiltzaileei emandako zerbitzuan eragingo duena eta, beraz, erabiltzaileei eskaintzen zaien zerbitzua bera ere hobetuko duena. Hori dela eta, kontzentrazioa egitera deitu dute egunean bertan Gasteizen, Foru Aldundiaren eraikinaren aurrean, 11:00etatik 11:30etara (ELA, LAB, UGT, CCOO) .

      Otsailaren 20a, eguena

      Euskalerri kontinentala

      • Sindikatuek greba orokorra deitu dute Frantzian, pentsio-sistemaren erreformari aurre egiteko.

      Sobre este blog
      Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
      Ver todas las entradas
      Informar de un error
      Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

      Relacionadas

      La Colmena
      La Colmena Prostitución después de la salida de misa
      Unas breves notas históricas sobre la prostitución en Extremadura con el ruido de fondo del debate interminable entre la abolición y la legalización.
      Opinión
      Opinión Sobre la cancelación de Georgina Orellano en el Foro ESPAL 2025
      La cancelación de Georgina redunda en esta incapacidad para escuchar a las trabajadoras sexuales y en el pánico que tienen de que se las escuche. Denota inmadurez política, cerrazón dialéctica y pacatería moral.
      Argentina
      Trabajo sexual AMMAR, el sindicato de referencia para las trabajadoras sexuales, cumple treinta años en Argentina
      La Asociación de Mujeres Meretrices de la Argentina cumple tres décadas pidiendo derechos para las trabajadoras sexuales ante el abandono y la represión institucional.
      Sobre este blog
      Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
      Ver todas las entradas
      Crisis climática
      Investigación El cambio climático multiplicó las muertes por doce en Madrid y por seis en Barcelona durante la ola de calor
      Un estudio estima en 2.300 las muertes durante la pasada ola de calor en Europa. Barcelona ha sido una de las urbes con más fallecimientos y Madrid, la que más ha visto incrementarse la mortalidad por culpa del cambio climático.
      Instituciones culturales
      Real Decreto Ley El BOE nombra varios “acontecimientos de excepcional interés público” y los patrocinadores se frotan las manos
      El nombramiento como acontecimientos de excepcional interés público concede beneficios fiscales a patrocinadores, donantes y mecenas de eventos como el BBK Live o el Barcelona Mobile World Capital.
      Sphera
      Minería La inacabada historia de la minería en Asturias
      VV.AA.
      Uno de los accidentes recientes más graves en la minería asturiana vuelve a cuestionar el sistema de controles y ayudas públicas para las minas en proceso de reestructuración.
      Genocidio
      Genocidio La segunda consultora más importante del mundo es señalada por su papel en el despiece de Gaza
      Boston Consulting Group está considerada una de las “big three” del sector. Ahora, una serie de informaciones señalan cómo ha estado detrás de la fundación antiUnrwa encargada de la distribución de ayuda y de los planes de expansión en la costa.
      Perú
      Literatura José Carlos Agüero enseña en ‘Persona’ que recordar es necesario cuando olvidar se convierte en la norma
      ‘Persona’, segunda obra del autor peruano José Carlos Agüero, se convierte en una exploración profunda sobre los cuerpos desaparecidos, la identidad fragmentada y las múltiples formas que puede adoptar una misma vida marcada por el conflicto.
      Opinión
      Opinión Javier Milei y el “leninismo de derecha”
      Milei se apropió de la “técnica” del populismo, produjo un significante vacío (“casta versus pueblo”) y asumió el mandato de terminar con la inflación.
      Transición ecosocial
      Transición ecosocial El Informe Albanese: neutralizar la impunidad, reinterpretar el derecho
      Poner negro sobre blanco los nombres y apellidos de buena parte de las mayores corporaciones del mundo ligadas a la extensión del capitalismo colonial que hace negocios arrasando las vidas de miles de personas, representa un paso relevante.

      Últimas

      Comunidad de Madrid
      Sanidad a la madrileña Camas cerradas y urgencias saturadas: el verano en los grandes hospitales de Madrid
      Los pasillos de las urgencias del Gregorio Marañón rebosan de camas, mientras se cierran 300 en planta. En el conjunto de la comunidad los hospitales vivirán un verano con un 30% menos de camas, de media.
      El Salto Radio
      El Salto Radio Que no sean
      Ellas lo conocieron como Dani. Ellos, como Sergio. Pero ni Dani ni Sergio existieron jamás. Estas son las consecuencias de las infiltraciones policiales. Y también, las formas de resistirlas.
      Comunidad de Madrid
      Sanidad a la madrileña Solo dos pediatras se incorporarán a los centros de salud de la Comunidad de Madrid
      85 médicos y médicas de familia entrarán en la plantilla. 15 de ellos irán en grupo a levantar centros de difícil cobertura que estaban caídos.
      Más noticias
      Opinión
      Opinión Sindicatos estadounidenses en la larga lucha contra Amazon: ¿una luz al final del túnel?
      Amazon es el paradigma de la política empresarial antisindical en Estados Unidos, pero su suerte puede cambiar en los próximos años. El movimiento sindical se juega su supervivencia en ello.
      Opinión
      Opinión Kneecap y Bob Vylan logran lo que el punk no pudo: aterrorizar a los medios británicos
      Hasta ahora, que unos veinteañeros punkis dijeran un puñado de tacos se consideraba un escándalo, pero no un motivo para cambiar todo el modus operandi de una de las cadenas de televisión más importantes y prestigiosas del mundo.

      Recomendadas

      Unión Europea
      Unión Europea La sociedad del miedo al declive
      La angustia ante el futuro acompaña a las sociedades europeas desde hace tiempo y precede a la Unión Europea. Se manifiesta con mayor claridad en los períodos de declive económico y las turbulencias políticas y sociales que los acompañan.
      Laboral
      Laboral Reivindicar los derechos laborales en microempresas, el reto de los sindicatos
      Nuevas estrategias hacen frente a realidades como las de los falsos autónomos o los puestos en remoto, mientras el PP quiere restringir aún más los comités de empresa.