Lanaren Ekonomia
Langabezia sarien transferentziaren inguruko zalantzak hizpide
2026ko Lanaren Ekonomia saioaren lehen irratsaioa egin dugu, eta ohi bezala, agenda sindikaleko deialdiak zabaltzearekin ekin diogu. Horren harira, iazko bi grebaren inguruan aritu gara sindikatuetako ordezkariekin.
Alde batetik, Comeco Gráfico Norte enpresan —Vocentoren hornitzailea— izandako greba izan dugu hizpide, ELAko Industria Idazkaritzako kide Mikel Bilbaoren eskutik. Bestetik, Bizkaiko autoeskolen greba eta sektoreko hitzarmenaren egoera aztertu ditugu, CCOOeko Christian Peralen parte-hartzearekin.
Lanbidek SEPEren eginkizunak bere gain hartuko ditu langabetuekiko harremanean, nahiz eta prestazioen ordainketek Espainiako Gizarte Segurantzaren esku jarraituko duten
Eguneko gai nagusia Espainiako Gobernuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuaren arteko langabezia sarien eskualdatzeari buruzko negoziazioa eta lortutako akordioa izan da.
Transferentzia 2027ko urtarriletik aurrera gauzatuko da: Lanbidek SEPEren eginkizunak bere gain hartuko ditu langabetuekiko harremanean, nahiz eta prestazioen ordainketek Espainiako Gizarte Segurantzaren esku jarraituko duten.
Akordio horrek zalantzak eta kritikak eragin ditu sindikatuen artean, eta horren inguruan sakontzeko, CCOO Euskadiko Ekintza Soziopolitiko eta Komunikazio idazkari Iñigo Garduñogaz solastu dugu.
Irratsaioa amaitzeko, ARGIA atalean Onintza Irureta kazetaria elkarrizketatu dugu, Arabako erresidentzietako grebaren eta sinatutako hitzarmenaren inguruan hitz egiteko. Horrez gain, Iruretaren 'Berdea da morea berria' liburua ere izan dugu gogoan.
Euskal Herria
Euskadi culmina la transferencia del desempleo, la más importante desde la Transición
Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.
Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!