Huelga general
Grebalarien arrazoiak
Greba orokorrak 140.000 lagun baino gehiago kalera atera zituen Euskal Herri osoan. Bilboko mobilizazioetan izan ziren hainbat partehartzailek beren arrazoiak azaldu dizkigute.
Kepa, langilea: “Bizimodua kaskartu egin da azken urtetan, eta kaskartzen jarraitzen du; greba barik, ezingo diogu egoerari buelta eman”.
Josu, langilea: “Nire amak Etxabarriko ‘Huelga de Bandas’ frankismo garaiko grebarik luzeenean parte hartu zuen eta gaur guri dagokigu borrokatzea”.
Mario eta Ainara, ikasleak: “Guraso eta aiton-amonen oraina zein gure etorkizunaren alde oihukatu behar dugu, entzun gaitzaten”.
Álvaro, ikaslea: “Gaurko aldarriak garrantzitsuak dira gizarte guztiarentzako, eta elkarrekin utzi behar genuen argi”.
Iratxe, langilea: “Lan baldintzen aldeko deialdia masiboa izan da eta espero dugu zarata sortzea”.
Alain, Urko, Eukene eta Iurgi, langileak: “Ados gaude aldarrikapenekin, baina orain, apurka-apurka bada ere, hauek gauzatu behar dira”.
Iratxe, langilea; eta Irune eta Mikel, ikasleak“Soinua egitera etorri gara, behintzat gauzak aldatzeko nahia dugula erakustera”.
Relacionadas
Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.
Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!