Filosofía
Kontzientzia eta agentzia behar dituen gizarte organismo berria

Zenbateraino gaude prest pertsonak eta ingurunea kaltetzen dituzten ekonomia eta politika birsortzeko? Posible al da herritarrek gobernantzarako eta gizarte organismoa eraikitzeko duten eskubidea bereganatzea?

8M Iruñea 3
Humo morado en el kiosko de la Plaza del Castillo de Iruñea al término de la manifestación de la tarde del 8M Ione Arzoz
10 jun 2020 11:07

COVID-19aren pandemiak, pertsonak ekoizpen eta kontsumo makinatik egoztean, agerian utzi ditu ekonomiaren eta politikaren kontraesanak. Ekonomia “guztion etxearen administrazioa” da, eta politika, “administratzeko artea”. Baina biak, pertsonen premien asetzean ardaztu ordez, pertsonen premien sorreran tematu dira. Ondorioz, gizateria objektualizatu egin da, ondasun eta zerbitzuak etengabe ekoiztu eta kontsumi ditzan, demokrazia barne. Lerrootan, hiritargoaren ahalduntzeaz hausnartzen da. Lehenik, autogestioaren ukazioa eta Ongizatearen Estatuaren konfigurazioa aztertzen dira, egungo krisira arte. Ondoren, begirada bat botatzen zaio gaurko egoerari. Eta, amaitzeko, hiritarrok geure bizi-sistemen sortzaile izateko aukera batzuk iradokitzen dira ko(i)nspiratzeko asmoz.

“Ekonomia eta politika pertsonen premien asetzean ardaztu ordez, pertsonen premien sorreran tematu dira, ondasun eta zerbitzuak etengabe ekoiztu eta kontsumitzean”

Gizarte organismo modernoaren eraketa

Historian zehar, bortxaz edo sotilki ukatu egin zaizkio herritargoari errealitatearen ezagutza gardena eta errealitate horri eragiteko eskumena. Sasoiak sasoi, herri xehea, langile klasea edo gizarte zibila “kanoi eta tximinia bazka” edo “diru polinizatzaile” baino ez dira izan. Kontzientzia eta agentzia lapurtu dizkiote.

Herritar ororen askatasuna bermatzeko, Ilustrazioan ‘Estatuaren’ ideia sortu zen zenbait formularen bidez: Lockeren “gizarte politiko edo zibila”, Rousseauren Errepublika edo “ni komun eta publikoa” eta Hobbesen berezko gizakia baino altuera eta indar handiagoko Leviathana, pertsonen babes eta defentsarako sortua. Dena den, Estatuaren nozioa Nazio hegemonikoei aplikatuta, herrialdeak nahitaez Leviathan bihurtu ziren, ez haatik indar batuketaren zentzu hobbestarrean, baizik eta burokrazia zentralistek kontrolatutako izaki erraldoi moduan. Eta, Errepublikaren muina, Jeffersonen hitzetan, “Zoriontasun Publikoa edo herritarrek afera komunen gobernuan parte hartzeko zuten eskubidea” bazen ere, berehala hutsaldu zen zoriontasun hori.

Zentralismoek galarazi egingo zituzten autogestio ohitura eta saiakera guztiak. Hala gertatu zen euskal lurraldeetako auzo batzarrekin. Horrela gertatu zen ere XIX. eta XX. mendeetako ‘Kontseilu’ edo Iraultzen osteko autogobernu-organoekin: 1871ko Komunan; 1905 eta 1917ko Sobietetan; 1918ko alemaniar Räteetan; 1956ko hungariar Munkástanácsoketan; edo 1968ko udaberriko Okupazioen Mugimenduan. Absolutismo politiko-militarrek, alderdi-bakarrekoek edo sindikalek lehengoratuko zuten iraulitakoa. Eta, ironikoki, iraultzaren ordez, ‘erreboluzioa’ gauzatzen zen, hau da, itzuli oso bat aurreko ordenera arte.

Paraleloki, Steinek despotismoaren eta langileen iraultzaren arteko errezeta asmatuko zuen: Estatu Soziala. ‘Ongizate Estatuaren’ sinonimo, Estatu Soziala ekonomia mistoa oinarri duen gobernu eredua da, herritarren ongitasun ekonomikoa eta soziala babestu eta sustatzeko asmoa duena. Formula horri esker, Inperio, Erregetza eta Korporazioen gutizia edo metaketaren (i)logika guztiz bateragarria zen herritarren atseginarekin. Nola? Herritargoa jokora gonbidatuz eta, hori bai, jokoan kooptatuz. Zein joko? Bada, aberastasuna zirkulazioan ipintzean, berrinbertitzean eta errentagarritasuna lortzean datzan jokoa.

Halere, Gargantua aseezinak balira bezala, Estatu-Nazioek gizakiak milioika irensten segitu zuten XX. mendearen erdira arte. Une hartan, hondakin eta hobien gainean, Estatu Batuek Europako ekonomia berreraikitzeko eta suspertzeko Marshall Plana abiarazi zuten. Kanporantz, Bretton Woods moneta sistema sortuz, herrialde aliatuen arteko merkataritza liberalizatzeko helburuarekin. Barrurantz, fordismoa ezarriz, hots, kostu baxuko ondasun estandarizatuen kate ekoizpena zein soldaten egokitzapenaren bidez, langileek fabrikatzen zituzten produktuak eskura zitzaten. Gainetik, den-dena ‘espektakuluaren’ zelofanarekin bilduz. Eta sakonetik, egun indarrean dagoen ‘ekoizpen-kontsumo-ekoizpen’ ziklo berberari eraginez.

Gizarte organismoaren gaixotasuna

Horiek horrela, azken hamarkadetan, eragile publiko, pribatu eta sozialen arteko harremana eta interakzioa ondasun eta zerbitzuen ekoizpenaren, salerosketaren eta kontsumoaren inguruan egituratu dira, Barne Produktu Gordinaren indizeari eta rankingeko postuaren markagailuari begirik kendu gabe. Hortaz, administrazioek, alderdi eta hedabide hegemonikoek lehentasun osoa eman diete finantza instituzio, patronal, korporazio eta enpresa pribatuei, eta eragile sozialak alboratu egin dituzte.

“Erraldoiaren etenak gizakien eta ingurumenaren esplotazioan oinarritutako paradigma ekonomiko eta politikoa jarri du agerian”

Bitartean, herritarrak, haien irizpidea eta erabakia delegatuta, funtsezko eskubide diren lanaren, etxebizitzaren, mugikortasunaren eta areago, osasunaren, hezkuntzaren eta kulturaren beraren merkantilizazioan dautzan bizi estiloen ‘prosumitzaile’, produktore eta kontsumitzaile, bilakatu dira. Izan ere, produktibismoaren erregarria pertsonen eta familien diru sarreren maila handitzea bada, produktibismoaren erregaia gastua da. Holaxe, Leviathanen bihotz mekanizatua ez da inoiz eteten. Koronabirusa gure bizitzetan bat-batean sartu den arte.

Konfinamendura behartuta, pertsonak aldendu behar izan dira lantegi eta bulegoetatik, errepide eta aireportuetatik, kale eta saltokietatik. Eta orduan, jigantearen zainetako odola hustuta, gorputz publiko-pribatu-sozial handiaren ahuleziak azaleratu dira. Ekoizpena eta kontsumoa gelditu egin dira, horiekin batera zerga bilketa, eta BPGak behea jo du. Gastuak biderkatu egin dira osasun sistemaren errefortzurako, langabezia edo gizarte prestazioetarako, enpresa zein langileentzat laguntzetarako. Defizit publikoa dilatatu egin da, eta administrazioei gainzorpetu beste biderik ez zaie geratu pultsuari eusteko. Baina, oroz gain, erraldoiaren etenak gizakien eta ingurumenaren esplotazioan oinarritutako paradigma ekonomiko eta politikoa jarri du agerian.

Gizarte organismo berri baterako gakoak

Hiperaktibitatea eta hipermugikortasuna geldirik, denok ikusi dugu nola biziarazten gaituen ekosistema berreskuratuz doan. Eta pertsonarik ezean, argiago hautematen da pertsonen balioa. Ez, ostera, enplegatu edo erabiliak izateko, baliabide edo objektu gisa, baizik eta subjektu bezala elkarren artean organismo publiko-pribatu-soziala birdiseina dezagun.

“Kontzientzia zein agentzia baitaratuta, ekin diezaiogun, nork bere lekutik eta elkarren artean bilbatuz, guztion etxea berreraikitzeari”

Begirada sistemiko batez, garai honetako guztion etxearen administrazio berriak ‘Glokalitate’ printzipioaren araberako egituraketa exijitzen du, plano global komuna eta eremu lokal anitzak konektatuz. Plano globalean, eskubide unibertsalen bermatzaile diren erakundeak sendotu behar ditugu: logikoki, planetako bazter denei eragiten dieten osasun erronkei edo gure bizitza ereduen jasangarritasunari berari irizpide bateratu batekin ekiteko. Eta, batik bat, indibidualismo korporatibisten eta horien kausa eta ondorio diren militarismo analogiko zein digitalaren aurrean guztion ongia defenda dezaten.

Maila lokalean, aldiz, erakunde globalak tokian tokiko erakundeekin koordina ditzakegu subsidiariotasun printzipioaren bitartez. Horren arabera, afera guztiak, globalak ere, daukaten eraginetik hurbilen dauden ebazpen organoek kudeatzen dituzte, leku bakoitzeko ezaugarriak aintzat hartuz eta elkar egokituz.

Plano globala eta bertokoa lotzen dituen egiturak Nazio-Estatuen ordena astuna erabat gaindituko luke. Gainera, hala mugartekoa nola ‘internetikoa’ izanik, Europari zinezko batasuna ere emango lioke. Edozelan ere, egitura glokalak eraginkorrak izan daitezen, hiritargoak kontzientzia eta agentzia berenganatu behar ditu.

Kontzientzia inguruko eta baitako ezagutza argia da. Gizarte glokalari aplikatuta, kontzientziak gizateria bezala eta eskualde, herri eta auzo bakoitzetik ditugun premiak eta asetzaileak serio ebaluatzeko eskatzen digu. Zeren, orain, zenbait errutina bertan behera utzi izanak aukera eman baitigu gure usadioek ingurunean duten inpaktuaz jabetzeko. Hortik, gure buruari itaun diezaiogun: dauzkagun ohitura eta erabileretatik, zeintzuk ote dira baztergarri? Zeintzuk ez? Eta kontuan hartuta asetzaileak zerbitzu eta lan iturri direla, nola gara genitzake asetzaile egoki eta jasangarriak?

Agentzia, bere aldetik, gizarte organismoaren zoru-sabaia, araudia eta elkarrekintzak diseinatzeko eskumena da, gobernantza eredu horizontal baterantz. Eta bilakaera horretan, momentuz, norabide bitik eragin behar dugu: goitik behera eta behetik gora.

Goitik behera, erkidegoko, lurraldeko edo udaleko instituzioek hiritargoa kudeaketara gonbidatuz eta ‘Zoriontasun Publikoa’ gauzatuz. Horretarako, Elkarrizketa Zibileko Mahaien ereduari jarrai dakioke. Mahai horietan gizarte antolatuak administrazioekin batera lan egiten du, maila exekutibo eta legegilean. Eta, lankidetza horri esker, hiritarrek premia publikoak, horien kostua eta gestionatzeko aukerak zuzenean ezagutzen dituzte, baliabide komunekiko ardura ahalbidetuz.

Behetik gora, berriz, auzo batzarren ohitura berreskura dezakegu. Izan ere, batzarrak subsidiariotasun printzipioa betetzeko organorik aproposenak dira. Batetik, mundu mailako erronkak tokian tokiko ezaugarrietara doitzen dituztelako. Bestetik, ezaugarri lokalak diren gertutasunaren, zainketen, trukearen eta autokudeaketaren bidez bizimodu jasangarriak era ditzaketelako.

Honenbestez, utz diezaiogun kaltetzen gaituen egituraren polinizatzaile izateari. Eta, kontzientzia zein agentzia baitaratuta, ekin diezaiogun, nork bere lekutik eta elkarren artean bilbatuz, guztion etxea berreraikitzeari.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Consumo
Consumo Consumo restringirá la “publicidad del miedo” y sus mensajes manipuladores
Bustinduy pretende vetar los anuncios y comunicaciones que “explotan emociones como la ansiedad y el miedo” en la próxima Ley de Consumo Sostenible
Andalucía
Genocidio en Palestina IU considera “intolerable” que KKR participe en proyectos energéticos en Andalucía y exige medidas al Gobierno
Los diputados de Izquierda Unida han registrado una pregunta al Gobierno para exigir que informe sobre qué medidas va a llevar a cabo para impedir que el fondo proisraelí opere en proyectos de energía solar andaluces
#63018
11/6/2020 19:11

Ederra bezain beharrezko artikulua. Ia uzten diguten normaltasun berri honetan gizakien eta ingurumenaren esplotazioan oinarritzen ez den paradigma ekonomiko eta politikoa eraikitzen...

0
0
Laboral
Laboral Europa confirma que las indemnizaciones por despido improcedente en España son insuficientes
El dictamen, que se conoció en febrero pero se hace público este viernes 27, debe ser para CCOO el arranque de una negociación a tres bandas entre gobierno, patronal y sindicatos.
Camino al paraíso
Camino al paraíso Lógica para un futuro
Cómo hacer que quienes vienen detrás luchen por un planeta habitable y escapen de la espiral actual de individualismo, polarización y consumo.
Laboral
Laboral Huelga contra “el peor convenio de la historia de Correos”
CGT convoca paros estatales este viernes y sábado cuando se acaba el plazo para negociar el acuerdo marco que, según el sindicato, trae “recortes y desregulación” pero que ha sido apoyado por otros como CCOO y UGT
Opinión
Opinión Pisarse la lengua
Orgullo Crítico Madrid difundió en redes un nuevo posicionamiento contra la psicología que se ha saldado con la salida de varios colectivos históricos de este espacio. ¿Por qué se llenó la publicación de comentarios de reproche?

Últimas

Cádiz
Genocidio en Palestina Colectivos educativos de Jerez se niegan a que el fondo proisraelí KKR utilice espacios municipales
Asociaciones de Familias y otros colectivos pro educación pública se han manifestado frente al Ayuntamiento para denunciar que KKR, a través de la empresa de formación MEDAC, utiliza el espacio municipal del Chapín para su labor económica.
Tribuna
Tribuna La licencia social de las renovables, en la cuerda floja
España tiene que avanzar en sus obligaciones de implementación de renovables, pero debe hacerlo garantizando la licencia social de todos los nuevos proyectos. Para ello, hay que mantener comunicación fluida y tener en cuenta a cada comunidad.
Militarismo
Opinión La agresión y el crimen de guerra legitimados como prevención
Siguiendo la doctrina Bush, Israel primero y EEUU después acaban de aplicar de forma coordinada la figura de la guerra preventiva contra Irán, argumentando legítima defensa.
Más noticias
Alimentación
Represión Detenidos cinco activistas por una acción en el Ministerio de Agricultura que exige una transición alimentaria
Greenpeace bloqueó la mañana de este jueves el acceso principal al Ministerio que dirige Luis Planas para conseguir una reunión con el ministro y abordar una “transición alimentaria justa”.

Recomendadas

En el margen
Cécile C. Eveng “Perdemos amigues y es una pena porque las personas LGTBIQ pueden ayudar a desarrollar África”
La filóloga camerunesa reside actualmente en España y estudia un doctorado en migraciones, cuerpos, negrofobia y vulnerabilidad de personas. Investigar sobre identidades disidentes en su país le ha traído críticas, hasta desde la propia academia.
Feminismos
Jule Goikoetxea “Los genocidios se sustentan en prácticas micro que legitiman una manera de vivir delirante”
Jule Goikoetxea es una de las filósofas más reconocidas del Estado Español. El año pasado acompañó a Angela Davis en su visita a la Fira Literal de Barcelona. De aquellos cuatro días nace su primera novela, ‘Politeísmo bastardo’.
Federación Regional de Asociaciones Vecinales de Madrid (FRAVM)
Jorge Nacarino “El movimiento vecinal tiene que seguir siendo punta de lanza de la presión social”
Vivienda, turistificación, gestión de residuos, la masificación de eventos así como reimpulsar la participación ciudadana, son solo algunos de los retos que observa, como prioridades, el joven presidente de la FRAVM.
Madrid
Violencia machista Almeida elimina los Espacios de Igualdad y los transforma en centros especializados en violencia de género
Trabajadoras y oposición denuncian un cambio de un modelo participativo hacia otro asistencialista, en el que no se atenderá a todas las mujeres y se perderán actividades de prevención y sensibilización.