Opinión
Benetako harrera hiriak

Uztailean Melilla-rako karabana aurrera atera zenetik, errefuxiatuen aldeko lan giro aparta sortu da Iruñean.

Manifestacion refugiados Pamplona 2
Iván Pastor Cientos de personas se manifestaron en Iruñea para denunciar la política de asilo de la UE
1 dic 2017 15:44

Uztailean Melilla-rako karabana aurrera atera zenetik, errefuxiatuen aldeko lan giro aparta sortu da Iruñean. Melillarako bidea elkarrekin egin zutenek energia indarberritua ekarri dute. Harrera aurrera hitzaldi eta ekimen sorta garatu da uda honetan energia horren ondorioz, udako giro epela astindu duena eta eztabaida esparru ezberdinak eskaini dizkiguna.

Errefuxiatuen egoera salatu, elkarlan esperientziak aurkeztu eta etorkizunari begiratzeko tresna bilakatu da Harrera aurrera. Berriz ere, mugimendu sozialek eta gobernutik kanpoko taldeek astindu ederra eman diete gure hirian bizi den gatazka sakon nahiz estaliari. Iruñea zaharran ez dagoelako errefuxiatuei harrera egiteko aukerarik nahiz eta Europak egunero, egunero, haien herrietatik ihes egiten dituzten pertsona jasotzen dituen. Nahiz Iruñeak bere burua Harrera hiria izendatu zuen.

Porlanezko harresiak eraiki dituen Europaren gainetik pasa beharko da elkartasunari eta benetazko internazionalismoari bide emateko. Horretarako foru zein udal erakundeak haien ardura eta erantzunkizunen aurrean egon beharko lukete, baita horiek ekiditeak dituen ondorioak ezagutu eta neurtu ere. Elkartasuna adierazten dutenek egin beharko dute lan hori, udal eta foru mailako erakundeek horren premia ikusten ez dutelako. Nola egin,ordea, lan hori? Zein ondorio izan beharko luke erakundeen arduragabekeriak? Esparru sozialei mespretxua adierazten die ezer ere ez egiteak?

Hauetatik eta beste hainbat galderetatik has gaitezke erakundeen jarrera mugiezina astintzen; galdera deserosoak direlako, gehienetan, emankorrenak eta eraginkorrenak. Indar guztiak alde ditugu bultzada sakon handia emateko eta Iruñea benetazko harrera hiria bilakatzeko; eta hau da momentua.

Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Cargando relacionadas...
Cargando portadilla...
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...