Opinión
Zein da zure greba?
2003ko greba orokorraren deialdiaren aurrean hainbat kidek galdera hau jarri genuen mahai gainean. Prekarietatea eta feminismoa lantzen zituen kolektibo batean aritzen ginen gure jardun politikoan Madrilen.
2003ko greba orokorraren deialdiaren aurrean hainbat kidek galdera hau jarri genuen mahai gainean. Prekarietatea eta feminismoa lantzen zituen kolektibo batean aritzen ginen gure jardun politikoan Madrilen. Sindikatu handiek egindako deialdiaren aurrean geure buruak, geure baldintza konkretuekin, kokatu nahi genituen grebaren aurrean, eta ezohiko erantzunak eman mobilizazio egunaren aurrean. Horregatik, abiapuntua honakoa izan zen: gaur egun zein da zure greba?
"Ez zait iruditu martxoaren 8ko antolakuntzan ikasitakoa U30aren antolaketan ikus daitekeenik. Aukera galduaren sentsazioa daukat"
Kapitalaren mugimenduaren etenaldia du helburu greba batek lanuzteen bidez. Prekarietatetik nekez atera daitekeen momentuan (funtzionarioen gremioan ez bada) eta zaintza eta erreprodukzio lanen garrantzia erdigunean dagoenean, galderak egunerokotasun handia dauka, baitan hartzen baitu populazioaren zati handi batentzat grebaren forma bera. Hausnarketa hau martxoaren 8ko greban ezinbestekoa izan zen deialdietan eta greba eguna pentsatzean, emakume askok ezin baitute lan etenaldirik egin (haien lana etenezina delako), “lana” ez delako (ordainsaririk ez duelako) edo aukerarik ez dutelako (lanean antolakuntza politiko minimorik ez dagoelako).
Ez zait iruditu grebaren formaren inguruan lanketa berezirik egin denik urtarrilaren 30erako, nahiz eta mugimendu feministak harekin bat egin eta pentsiodunen talde batzuek ere bai. Deialdia aldez aurretik egina zegoen, sindikatuen estrukturek bultzaturik batez ere, eta oso zaila da hamarkadetako ohitura horiek denbora gutxian aldatzea. Ez zait iruditu martxoaren 8ko antolakuntzan ikasitakoa U30aren antolaketan ikus daitekeenik. Aukera galduaren sentsazioa daukat, eta, betiko lez, ikusten dut arrazoi sakon eta estrukturalak daudela arazoaren muinean.
2003an geure buruei botatako galdera horiek indarrean jarraitzeak izutzen nau, greba orokorraren formak kanpoan uzten duen jendea kontuan hartzen ez den seinale delako.
Relacionadas
Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.
Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!