Opinión
Hitz egin arte

Kataluniako prozesu soberanista bukatu da. Ez zait gustatzen berri txarrak ematea, baina batzuetan tokatzen da. Eta prozesuak ahalbidetu du orobat Convergència alderdia, krisi ekonomiko, politiko eta sozialaren erdian, austeritatea kudeatu bitartean, birfundatu eta onik atera izana.

Imágenes del 1-0 (I)
Momento de tensión y cansancio en una escuela en Barcelona. Ione Arzoz
25 ene 2018 11:25

Testu hau sinatzen duenaren gorabehera biografikoak ezagutzen ez dituenarentzat: hamaika urte (hamaika, bai, literalki; baina zentzu figuratuan ere bai: asko, akaso gehiegi) daramatzat bizitzen Katalunian. Gorabehera biografiko erabat gorabeheratsu horregatik, deitu izan didate sarri xamar (nik nahi baino sarriago behintzat) euskarazko hedabideetatik. Kataluniako prozesu soberanista deiturikoaz hitz egiteko bereziki (baina ez beti: gogoratzen dut orain gutxi pantumaka nola egiten den esplikatu behar izan nuela). Jendeak uste du Bartzelonan bizi garelako prozesuaren ikuspegi pribilegiatua daukagula edo. Ahaztu egiten zaie gauza inportante bat, hau da, kanpotiko ikuspegia dela hain zuzen pribilegiatua, zurrunbilotik aparte dagoena, beti ere informatua eta kritikoa bada, noski. Jordi Amat filologoaren hitzekin esateko: “Hobe da historia idaztea, historia bizitzea baino”.

Bizi eta idatzi, tarteka biak egin behar baitira, hara: Kataluniako prozesu soberanista bukatu da. Ez zait gustatzen berri txarrak ematea, baina batzuetan tokatzen da. Eta prozesu soberanista bukatu egin da, orain arte ezagutu dugun moduan behintzat. Hori aditzera ematen dute azkenaldiko hainbat zantzuk. Hasteko ez gara Errepublika independente batean bizi, Kataluniako errepublika ez da existitzen, ez da sekula agertu Kataluniako Gobernuaren aldizkari ofizialean, Espainiako banderak hortxe jarraitzen du zintzilik eraikin ofizialetan, lurraldearen kontrola ez dago Kataluniako agintarien esku, ez da egon Kataluniako errepublikarik aitortu duen Estaturik (eta ez diot nik, independentzia-zaleen pope batek baizik: Josep Lluis Carod-Rovirak). Abenduko hauteskundeetatik hona prozesismoaren baitan eman diren mugimenduek aditzera ematen digute, gainera, ez direla berehalakoan gauzatuko: are, batzuk ez ote dabiltzan lurreratzeko pista baten bila, zeru independentistak abandonatu eta independentzia helburu urrun izango lukeen autonomismo berri baten kudeaketa lortzeko, Guillem Martinez kazetariak dioen bezala, auskalo datozen berrogei urteetarako.

Eta bukatu da prozesu hau esango nuke zorionez. Jendearen akidura nabarmena da. Inork -alde bateko nahiz besteko- ez zuen uste inor -alde bateko nahiz besteko- hain urrutira iritsiko zenik, lepoa egingo nuke ez zutela hain urrutira iritsi nahi. Argi ikusi zen, prozesismoaren baitan berriz, Errepublikaren aldarrikapenaren ondorengo ordu-egunetan, zer egin zehatz ez zekitela geratu zirenean. Prozesuak gauza onak izan ditu, baiki, soberaniaren inguruko ideia berri bat ekarri du, adibidez, Marina Garcés filosofoak dioenaren haritik: identitateen arteko borroka bat baino, soberania krisi bat bizi dugu. Eta segur aski politikoki helduagoa da gizabanako multzo handi bat, independentziaren gaineko erreferenduma eta gero. Juan Kruz Lakastak ondo adierazi zuen (ondo jakinik zeri buruz mintzo zen): “Horrelako desobedientzia protesta batean parte hartzeak aldatu egiten zaitu. Eta milaka eta milaka herritar parte hartzen ari dira” (ni neu ere beste bat izango naiz, segur aski, 2017ko urriaren 1etik, eta”A por ellos” edo “Que nos dejen actuar” oihuek kolpatu ondotik). Atzera bueltarik gabeko puntu batera iritsi ote den jende asko Katalunian. Besterik da politikan: atzera bueltarik gabeko punturik ez dago.

Baina prozesuak gauza ez hain onak ere izan ditu, zergatik uka. Amat berriz: hitzetatik harago, mobilizazioetatik harago, ez zegoen ezer solidorik. Ez behintzat prozesu gubernamentalean (Martinezek hasieratik egin du banaketa, prozesu gubernamentalaren eta prozesu herritarraren artean: “aldibereko, osagarri, eta batera eta batzuetan, aurkako izan direnak. Hainbeste, ezen hainbatetan ez duten zerikusirik izan”). Nahiz eta gauza diferenteak izan, animo egoera antzekoa partekatu izan dutenez, M-15a neurri handi batean desaktibatzeko balio izan du prozesuak (ez bakarrik prozesuak, noski, mugimenduaren instituzionalizazioak ere izan du eraginik). Eta prozesuak ahalbidetu du orobat Convergència alderdia, krisi ekonomiko, politiko eta sozialaren erdian, austeritatea kudeatu bitartean, birfundatu eta onik atera izana. Kasu bakarra da Europako hegoaldean. Baina besteren gainetik Eduardo Mendoza idazleak dioen hau: “bizi dugun fikzioa oso erosoa zaigu, ia edozertarako balio duen aitzakia baita”. Esango didazue eszeptikoaren jarrera ere erosoa dela, gauzak, gauza zailak batez ere ondo ateratzen ez direnean erraza dela domina bularrean jartzea. Baina, sinetsidazue, batzuen eta besteen eferbeszentziaren erdian, eszeptizismoa defendatzea ez da beti ematen duen bezain erraza.

Agian hasieratik aitortu behar nuen (eta irakurketa agian alferrikako hau aurreztu, irakurle maite): ez naiz independentista. Ez bereziki. Esan dezagun egunaren arabera naizela independentista. Edo, hobeki, Santi Leone adiskideak dioen bezala, behartzen nauten neurrian. Eta ez naiz independentista, ez-independentista ez naizen bezala, ez eta unionista, konstituzionalista edota alde horri eman izan zaizkion izen horietakoren bat ere. Ez zait bi aldeen, bi bandoen ideia gustatzen. Ez zaizkit bi bandoak gustatzen; baina horrek, noski, izango du zerikusia nire izaerarekin, gauzen aurrean hartu ohi dudan jarrerarekin. Bi bandoetako batean ez posizionatzeko eskubidea aldarrikatu nahi dut, hartara, isiltasunarena, definitzeko exijentziaren aurreko indiferentziarena, Brigitte Vasallo aktibistak birdefinitu duen txarnego identitatea -edo ez-identitatea- nire eginez. Bandoak utzi arte, behintzat, utzi arte banderak; eta hitz egin arte behingoagatik gure bizitzak hobetuko dituen prozesu batez.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Opinión
Industria militar a debate (I) Contra el aumento en la inversión militar que proponen el Gobierno Vasco y Zedarriak
Debemos sobre la mesa la posibilidad de poner fin a la industria de la defensa, convirtiéndolo a producción civil de utilidad social.
Opinión
Opinión Provoquemos la próxima interrupción
Lo que nos resta es gobernar el apagón que habrá de venir, ser la causa colectiva de las próximas interrupciones, aquellas que lleven al fin de este mundo desbocado y sin sentido.
Opinión
Opinión La distopía andaluza en el apagón: sin internet ni móvil mientras Canal Sur habla de fútbol y de Pepe Botella
Las andaluzas también tenemos derecho a la información en un momento crítico tras el Gran Apagón, donde los medios nacionales no informan de nuestra realidad y nos impiden conocer si tenemos que ir a la escuela o a trabajar.
Energía
Energía La organización colectiva, el verdadero kit de supervivencia en tiempos de emergencia y caos
Decenas de centros sociales, cooperativas y grupos autogestionados de vecinos en todo Madrid hicieron frente a los embates del parón eléctrico a través de improvisadas iniciativas comunitarias.
Culturas
Opinión Macrofestivales o la romantización del hiperconsumo
No hay macrofestival ético, del mismo modo que no hay banco que piense en las personas. La forma de construir relaciones sociales, así como el lugar desde donde estas se producen son importantes.

Últimas

Eventos
Evento Un Salto al periodismo desde el barrio: acompáñanos en un directo sobre periodismo situado
El Salto organiza un evento centrado en el potencial de los formatos sonoros para transmitir información veraz y fiable de forma cercana. Para hacer periodismo desde el barrio y barrio desde el periodismo.
Argentina
Argentina Argentina encadena su destino al FMI por las próximas generaciones
A corto plazo, el nuevo acuerdo permitirá equilibrar el balance de pagos, pero a costa de que la economía se incline hacia la recesión
Alimentación
Soberanía Alimentaria ¿Cómo hacer más accesible la alimentación sostenible a población en vulnerabilidad?
Existen proyectos en España que están intentado informar, sensibilizar y mostrar buenas prácticas en alimentación sostenible a personas en situación de inseguridad alimentaria, en los barrios o desde la infancia.
El Salto Radio
Podcast Lecturas: Los Pistoleros
Un cómic fronterizo de facturación andaluza rememora la lucha de los trabajadores en la Sevilla de los años 20 y el conflicto permanente en la aduana de Gibraltar.
There Is Alternative
There Is Alternative There Is Alternative #2: de supermercados, las cosas del comer y todo lo que no sea Juan Roig
Segundo episodio del podcast There Is Alternative de El Salto Radio sobre el lado oscuro de los supermercados, las grandes superficies y sus alternativas cooperativistas.

Recomendadas

Feminismos
Andrea Proenza “Debemos aproximarnos a nuevos horizontes feministas en nuestra forma de amar”
‘Cartografías del deseo amoroso’ es el título de un ensayo intimista sobre chicas que quieren ser Bravo y buscan no solo el amor, sino un buen relato.
Cómic
Fabien Toulmé “Hablar de trabajo es menos sexy que hablar de amor o de guerra”
En su libro ‘Trabajar y vivir’, el autor francés recorre distintas realidades reflejando cómo las personas se relacionan con ese mandato ineludible de hacerse con un empleo para sostenerse económicamente.
Empresas recuperadas
Natalia Bauni “En este primer año del Gobierno de Javier Milei casi no hubo empresas recuperadas”
Natalia Bauni es coordinadora del Observatorio Social sobre Empresas Recuperadas y Autogestionadas del Instituto Gino Germani de la Facultad de Ciencias Sociales de la Universidad de Buenos Aires.