Opinión
E eredua
Atzera begiratuta, iruditzen zait ez genuela izan astirik geure buruei galdetzeko nondik jo nahi genuen bizitzan, zer eskatzen zigun barruak benetan; emakumeok ere gizonak heltzen ziren toki beretara iristeko gaitasuna geneukala sinetsarazi ziguten, eta guk sinesmen horri jarraitu genion.

Lehenengo mailan geundela, artean idazten ikasi berriak, irakasleak orri zuri bana eman zigun, eta galdetu zuen: “Zer izan nahi duzue handitan?”. Nire erantzuna argia izan zen, formaz eta edukiz. Hasteko, ogibidea aukeratu nuen: “Idazkaria izan nahi dut, idaztea asko maite dudalako”. Gero, nire baieztapenaren egiaztagarri, orrialde osoa zirriborratu nuen, ezker-eskuin eta goiti-beheiti, jolas-orduraino luzatu zitzaidan jardunean.
Mutila banintz, ziurrenik, beste modu batzuk bururatuko zitzaizkidan helduaroa idazten emateko: idazlea izan nahiko nuen, besterik gabe, edo historialaria, entziklopedia-egilea, literatura-kritikaria, itzultzailea... Neska nintzen, ordea, eta lanbide horiek ez ziren sartzen nire aukeren artean; ez zegoen horrelakorik etxean, ikastolan eta kalean jasotako mezuen bidez ordura arte eraikia nuen iruditerian. Izan ninteke irakaslea, edo izan ninteke jostuna, ile-apaintzailea, gozogilea, erizaina, zaintzailea, etxekoandrea, sukaldaria, esnezalea... Niri idaztea gustatu, ordea, eta aukera bakarra neukan: idazkaria izatea. Zer, bestela?
Koskortu ginen, baina, eta gure iruditeria zabalduz joan zen, apurka, gure guraso eta hezitzaileena ere aldatuz joan zen heinean. Etxean ez ziguten esaten emakume izateagatik lanbide jakin batzuk bakarrik geneuzkala aukeran, ezta eskolan ere. Alderantziz; animatu egiten ziguten tradizioz emakumeen egitekoak ziren lanak alde batera uztera eta ordura arte nagusiki gizonezkoenak izandako esparruetako lanbideetara eramango gintuzten goi-mailako ikasketak egitera: ingeniari -tza, ekonomia, fisika, historia... Eta han joan ginen saldoka, jada emakumeenak ere baziren ikasketa —ezen ez oraindik ogibide— haiek egitera, ez beti gure gogokoak zirelako, ezpada gure gurasoak aukera hori emateko ahalegina egiteko prest agertu zirelako. Atzera begiratuta, iruditzen zait ez genuela izan astirik geure buruei galdetzeko nondik jo nahi genuen bizitzan, zer eskatzen zigun barruak benetan; emakumeok ere gizonak heltzen ziren toki beretara iristeko gaitasuna geneukala sinetsarazi ziguten, eta guk sinesmen horri jarraitu genion.
Orain, berrogeitaka urteen bueltako pertsona helduak garela, ohartzen gara, batetik, gure ikasketa-ibilbidean jasotako erreferentzia gehienak gizonezkoak izan direla —nahiz eta oraintsu arte ez dugun izan horren kontzientzia argirik—, eta horrek, ezinbestean, izugarrizko pisua izan duela gure nahitasunetan eta gure ahalduntzean; bestetik, ikusten dugu nola ustez emakumeen eskura ere bazeuden goi-mailako lanpostu gehienak gure ikasketa berak edo apalagoak dituzten gizonek bereganatu dituzten, eta, guk kristalezko sabaia behin eta berriz kolpatzeagatik burua koskorrez betea dugun bitartean, gizon horiek direla emakumeoi dagozkigun gaien inguruko erabakiak hartzen dituztenak; azkenik, konturatzen gara oraindik ere, neurri handi batean, ustez atzean lagatako gauza bera eskatzen zaigula emakumeoi, hots, politak, adeitsuak eta esanekoak izatea eta familiak berekin dakartzan kudeaketa- eta zaintza-lanen kargu egitea, trukean ezelango ordainik ez aintzatespenik jaso gabe.
Errealitate hori da, hain zuzen, hedabideetatik iristen zaiguna: hamaika idazleri erreferentzia egiten dien bi orrialdeko elkarrizketa batean —eta kazetaria gogor saiatuta ere—emakume-izen bakar bat emateko gai ez diren gizon literaturan adituak; emakumeok gizarteak hainbeste behar dituen haurrak ekarri, jagon eta hazteko gure familiek jasoko dituzten diru-laguntzak zehazten dituzten gizon politikoki eta ekonomikoki boteretsuak; eguraldiaren berri emateko zein afalostean etxekoei barre eragiteko zazpi zentimetroko takoien gainean dantzan aritu behar duten neskatila itxurako kazetari gazte eta heldu ile leun usain-goxoak; pertsonen arteko era guztietako harremanetan estereotipo beti-batekoak behin eta berriro errepikatzen dituzten telesail parekidetasunez mozorrotuak; emakumeen kirolari eta emakume kirolariei erdi-ezkutuko bi minutu eskas eskaintzen dizkieten kirol-tarteak.
Zorionez, badira gizartearen isla huts izateari uko egin eta orain arte gizonen itzalak estalirik edo kolektibitatearen barruan beraien burua nabarmendu barik egon diren garai bateko zein gaurko emakumeak eta haien lan eta jardunak zabaltzen ari diren hainbat hedabide eta bestelako argitalpenak, eredu horiek bistaratzea gizartea aldatzeko bide bat gehiago dela ulertu dutenak.
Izan ere, sexuak sexu eta generoak genero pertsona guztiak gizarte-aldaketa horren eragile eta gizarte zinez parekide baten parte izatea nahi badugu, ezinbestekoa da herritarrei —bereziki, haur eta gazteei— iristen zaizkien ereduei arreta jartzea. Geure azalean ikasia dugu ez dela nahikoa eskolan eta etxean esatea baietz, neskak ere Arte Ederretako Museoko zuzendari izan daitezkeela, gero ingurura begiratu eta horrelako adibiderik ikusten ez badute, emakumeekin lotutako eta emakumeen irudiekin hornitutako albiste gehienak gizarte-gaiei eskainitako atalean aurkitzen badituzte.
Jarrai dezagun, bada, E eredua sustatzen eta guztion neurriko mundu bat eraikitzen.
Relacionadas
Murcia
Extrema derecha
La Fiscalía de Murcia investigará si el presidente de Vox Murcia ha incurrido en delitos de odio
Opinión
Integración, valores europeos, y otros grandes chistes racistas
Opinión
Lo de Torre Pacheco tiene un nombre: terrorismo supremacista blanco
Comunidad de Madrid
Los bomberos forestales madrileños inician una huelga de un mes
Economía
¿Cómo funciona el mecanismo de defensa que Europa podría activar contra los aranceles de Trump?
El Salto n.79
La celulosa o la vida: periodismo situado y lucha social para frenar un ecocidio
Dependencia
El Gobierno reduce al 27% la inversión en el sistema de dependencia
Maternidad
La discriminación de las familias monoparentales por los permisos de nacimiento llega al TEDH
Fronteras
Las devoluciones en caliente de solicitantes de asilo pasan a ser política oficial en Alemania
Últimas
Comunidad El Salto
El Salto estrena nueva página: una web como una casa
Palestina
Israel despeja la zona de Rafah para su “ciudad humanitaria”, denunciada como un futuro campo de concentración
Alicante
Denuncian cortes de suministro en pleno verano por parte de Aguas de Alicante
Junta de Andalucía
La Audiencia de Sevilla eleva a la UE la sentencia absolutoria del Constitucional del caso ERE
Sindicatos
Extremadura con Las Seis de La Suiza
Opinión
Redes sociales
Todos vivimos ahora en el castillo del vampiro
Palestina
La coordinadora europea contra el antisemitismo dice que los informes sobre la hambruna en Gaza “son rumores”
Euskal Herria
“No matan los ríos, mares ni montañas, matan las políticas migratorias”
Palestina
Más de mil caras conocidas de la cultura exigen al Gobierno que cese la venta de armas a Israel
Recomendadas
Málaga
Málaga, el punto de inversión para los fondos israelíes a pie de playa
Feminismos
Patricia Reguero
“Mis relatos están escritos al lado de otras, arropada por la escucha de otras”
LGTBIAQ+
Mana Muscarsel
“La amistad da más juego para salir de la lógica de la familia porque tiene menos reglas"
Barcelona
El reciclaje invisible: la relación entre la chatarra y la ciudad de Barcelona
Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.
Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!