Opinión
Orri solteak

Ez da artifizio handirik behar bizitza gordina, bizitza gogorra erakusteko. Paisaia bera ezberdina baita ihesean doanarentzat edota bertan bizi denarentzat, paisaia bera izanda ere.

Migrazio Literatura Xavier Miserachs 2
Borneko Azoka (Bartzelona, 1962) / Xavier Miseracheri esker
17 oct 2020 07:05

«Migratzaileen kontakizunak dira. Ez dute bidaia liburuekin zerikusirik», dio argitaletxearen oharrak. Bidaia bada, bidea bada; baina ez dago epika handirik. Ez da artifizio handirik behar bizitza gordina, bizitza gogorra erakusteko. Paisaia bera ezberdina baita ihesean doanarentzat edota bertan bizi denarentzat; paisaia bera izanda ere. Ihesi doanaren urduritasuna, beldurra. Ezezaguna den horrek dakarrena. Bidea amaiera, eta ez pasabide, izan litekeenaren beldurra. Mesfidantza detaileetan dago. Pausu bakoitzean. Begirada bakoitzean. Begi argiek gaiztakeriazko begi beltzak ikusten dituztenean parean.

“Ihesi doanaren urduritasuna, beldurra. Ezezaguna den horrek dakarrena. Bidea amaiera, eta ez pasabide, izan litekeenaren beldurra. Mesfidantza pausu eta begirada bakoitzean”

Muga geografiko, eskuadra eta kartaboizko muga; berez, ikusezinak diren mugak. Lekuko isilak. Pertsonak merkantzia. Ez dakigu zerk eraman dituen mugara, ez dio ezer idazleak. Pasoko txori direla baino ez; zeren bila, ez dakigu.

Pasabide da muga, ogibide, bizibide, eta baita heriotzbide ere. Izan nahi luke eskubide.

Ibrahima Baldek, Amets Arzallusen eskutik, sarreran aipagai den Miñan liburuan dioen legez, «Zaila da esplikatzea, batez ere zuri [kasu honetan irakurleoi], zuk hori bizi izan gabe». Nago behar baino gutxiago dakigula. Ez bizi izan ez dugulako bakarrik, oraindik kontatzeke dagoelako baino; edo kontatu digutenaz bestekoa delako kontatu ez digutena. Erromantizismoaren azpian ezkutatuta gelditu dena.

Arrazoi du Svetlana Alieksievitxek, «gutariko bakoitzarengan historia-zati bat dagoela. Batengan orrialde-erdia; beste batengan bizpahiru orri. Elkarrekin idazten dugu gure garaiko liburua.»

Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Cargando relacionadas...
Cargando portadilla...
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...