Martxoaren 3tik 50 urtera, sarraskitik haratago joateko beharra dago

Gaurko Lanaren Ekonomian Bego Oleaga elkarrizketatu dugu, M3ko militante historikoa, Pablo Oliverosegaz Hordagok egindako jarraipenari buruz solastu dugu eta Urko Apaolazagaz, Argia astekariak M3ari buruz dakarrena aztertzeko.
Bego Oleaga 2
Eider Iturriaga Bego Oleaga en el barrio de Zaramaga.

1976ko Martxoaren 3ko sarraskiak 50 urte betetzen ditu gaur, eta oroimena eta borrokan jarraitzeko konpromisoari eskaini diogu gaurko Lanaren Ekonomia irratsaioa. Jarraipen zabala egin dute Hordagok eta Argiak, bost hildako eta ehunka zaurituen ohiko oroigarrietatik haratago joateko.

Azken horiek eta haien familiak gogoratzea ezinbestekoa dugu eta, aldi berean, ez da nahikoa langile greba haren kausak eta oinarri asanblearioak adierazteko, eta frankismoak ohi zuen bezala indarkeriaz desagerrarazi nahi izan zuen klase autonomia erradikala azpimarratzeko ere.

Langile borroka auzi ekonomikoa da, ezinbestekoa munduaren bilakaera ulertzeko, eta hortik, martxoaren 3ko memoria, justizia eta gaurkotasuna aldarrikatzen dugu

Horregatik, agenda sindikalarekin hasi eta gero, Bego Oleaga elkarrizketatu dugu, M3ko militante historikoa. Ostean Pablo Oliveros editorearekin Hordagok egindako jarraipena aztertu dugu. Bukatzeko, Argia atalean, Urko Apaolazagaz berba egindugu, astekariak M3ari buruz dakarrena aztertzeko.

Lanaren Ekonomia Bilbo Hiria irratian egiten dugun elkarlana da, beti Ibon Burgoa teknikaria eta Ane Zabala ekoizleari esker, eta Bilbo Hiria, Hordago, El Salto Radio, Argia eta Arrosa sarean artekoa da. Langileen ikuspegitik egindako ekonomiaren analisia da gurea, eta bai, langile borroka auzi ekonomikoa da ere, ezinbestekoa dena munduaren bilakaera ulertzeko. Hortik, martxoaren 3ko memoria, justizia eta gaurkotasuna aldarrikatzen dugu, gure ekarpen xumea eginez.

3 de marzo de 1976
Martxoak 3 - 50 urte
Bego Oleaga: “En aquel invierno aprendimos que no hacía falta que viniera nadie a decidir por nosotras”
A medio siglo de la masacre del 3 de marzo de 1976, Bego Oleaga nos cuenta en esta entrevista como llegó a una ciudad supuestamente “dormida” y terminó en el corazón de la revuelta.
Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.
Cargando...
Cargando...
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...