Lanaren Ekonomia
Ostalaritza estutuz

Ostalaritza itxita dago Euskalerri osoan, COVID-19aren aurka hartutako neurriak direla eta. Horrek ezinegona sortarazi du sektorean, zeina martxotik baitago pandemiak gogor kolpatuta. ASTEKO AGENDA SINDIKALA.

Hosteleros se manifiestan en Donostia
Los hosteleros donostiarras se manifiestan en contra del cierre del sector. Ander Balanzategi
Ostalaritza itxita dago Euskalerri osoan, COVID-19aren aurka hartutako neurriak direla eta. Horrek ezinegona sortarazi du sektorean, zeina martxotik baitago pandemiak gogor kolpatuta. Dirulaguntzak jaso ezean, negozio asko itxiko direla salatu da. Baina, nola heldu gara egoera honetara?

LANAREN EKONOMIA : BILBO HIRIA, ARGIA ETA HORDAGO ELKARLANEAN. ENTZUN IRRATI SAIOA HEMEN

Turistifikazioaren eredu kaxkarra

Epe luzea kontuan hartuta, 1970etik aurrera kapitalismoak krisi luzea pairatu du, eta sektore ekonomikoen berrosaketa gertatu da Euskalerriko ekonomian. Industriak barne produktu gordinean zuen pisua nabari murriztu da: % 50ekoa zen 1975ean, eta % 22koa da 2020an. Desindustrializazio horrek zerbitzuetan oinarritutako ekonomia bultzatu du, eta bi dira eredu produktibohorren oinarrizko ardatzak, eraikuntza eta turismoa.

“Azpimarratzekoa da ostalaritza soldata eta etekin txikiko sektorea dela, espezializazio eredu kaxkarra”

Lehenak, eraikuntzak, kolpe latza jaso zuen 2008an hasi zen “Hamarkada Galduan”, nahiz eta azken hiru urteetan gorakada apala jasan duen. 2008an 135.000 pertsona ziren arlo horretan zebiltzanak; gaur egun, ordea, 67.000 dira, porlanaren burbuilak eztanda egin baitzuen aurreko krisiak. Bigarren zutabea turismoa da, “Guggenheim efektua” izenarekin ezagun egin zena eta euskal kostaldean eta hirietan eragin handia izan duena. Horren ondorioz, ostalaritza sektorearen gorakada ere izugarria izan da, nabarmen ugaritu baitira tabernak, jatetxeak, ostatuak eta aterpetxeak. Merkataritzak eta garraio sareak ere turistei zuzendutako plangintza jarraitu dute, eta, eredu horren ondorioz, aisialdira zuzendutako jarduerak ere (musika festibalak eta herriko jaien nazioartekotzea, adibidez) erruz ugaritu dira azken urteetan. Baina pandemiak turismoa eten egin du.

Turismo
Ivan Murray: “El turismo global es el Lehman Brothers de la crisis del covid-19”

El turismo ha frenado en seco con la pandemia y el hundimiento del sector tendrá un impacto brutal en la economía española. Iván Murray, profesor de la UIB e investigador en economía ecológica del turismo, analiza un fenómeno que tendrá en Baleares y Canarias su “zona cero del desastre”.

Nolanahi ere den, azpimarratzekoa da ostalaritza produktibitate, soldata eta etekin txikiko sektorea dela; hau da, espezializazio eredu kaxkar baten adibide argia. COVID-19aren krisia heldu baino lehenago, sektoreko patronalaren diagnosia nahiko iluna zen: taberna eta jatetxeen erdiak galerak zituen, % 40a ordu luzeak lan eginez heltzen zen hilabete amaierara, eta % 10ak soilik zituen emaitza onak, kokapenaren, negozio ereduaren edo berrikuntzarekin lotutako beste faktore batzuen ondorioz.

Labur esanda, ostalaritzaren sektorean lanordu asko egiten dira, eta, trukean, soldata eta etekin murritzak lortzen dira. Sektore horrek sasoian sasoiko egoerara moldatu behar du, epe luzera begira bizi baldintza ezegonkorrak eragiten ditu eta in itinere istripu larriak izateko arriskua du. Gainera, sektorea lan eskubideen urraketan txapelduna da, iruzurrezko kontratuak eta beltzean ordaintzen diren soldatak direla eta, besteak beste.

Pandemiaren gorabeherak

Gizarte Segurantzako afiliazioan aldaketa nabariak egon dira. Pandemia garaian Euskalerri penintsularrean guztira galdu diren 12.400 enpleguetatik, 5.750 ostalaritza sektorekoak dira. Kolpe handia jasan du, batez ere uda bukaera arte, irailean enplegua berreskuratu baitzen, neurri batean. Ikusi beharko da hurrengo hilabeteetan zer bilakaera duen sektoreak; izan ere, ERTE zaharren amaieraren ondorioz, edo berriak saihesteko, kaleratzeak bihurtu daitezke etorkizun hurbileko joera.

“Jardueraren eta langile kopuruen beherakada nabarmenak ez du, ordea, taberna, jatetxe eta ostatuen itxiera ekarri, ez oraindik, behintzat”
Horrez gain, sektorea testuinguru orokorrean kokatu behar dugu. Enpleguaren aldetik, ostalaritzakoa da besteren konturako enplegu guztien % 8,1; barne produktu gordinari dagokionez, berriz, ostalaritzaren ekarpena ez da heltzen % 6ra. Jardueraren eta langile kopuruen beherakada nabarmenak ez du, ordea, taberna, jatetxe eta ostatuen itxiera ekarri, ez oraindik, behintzat, eta oso egonkorra izan da sektoreko autonomoen afiliazio kopurua.

Azken urteetako bilakaerak erakusten du sektorea indartzen aritu dela oraintsu arte, eta horren adierazle da enpresa kate edo inbertitzaileek gero eta lokal gehiago ireki dituztela, batez ere turistifikazioaren puntu estrategikoetan. Agerikoa da baita kapitala metatzeko dinamikaren ondorioz sektorean ematen ari den kontzentrazioa. Edozelan ere, pandemiaren ondorioetako bat izango da negozio askok itxi egin beharko dutela, eta litekeena da berriz ere handitzea inbertitsaileen eta inbertsio funtsek zuzendutako enpresen partaidetza.

Turismo
Turismo, un sector “líquido” con relaciones muy sólidas

Cada vez más intervenido por los fondos de inversión, los grandes halcones del sector turístico mantienen su capacidad para influir en las administraciones públicas en la búsqueda de beneficios. La crisis del covid-19 no es una excepción.

Bestalde, bada sektore bat gutxitan aipatzen dena, hornitzaileena, alegia. Kasu horretan, enpresak handiagoak dira, eta egoera beltz honi aurre egiteko gaitasun handiagoa dute. Hala ere, hor ere aurreikusten da kaleratzeak egongo direla eta langile kopurua murriztuko dela.

Gobernuek hartutako neurriak

Ostalaritzaren sektorean ezarritako neurriak eta erregulazioak oso polemikoak izaten ari dira. Alde batetik, neurri batzuk ez dira batere zehatzak. Bestetik, eta ostalarien ustez, ez dira nahikoak.

Gogorrena itxiera izaten ari da, hau da, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban azaroaren 7tik aurrera, Nafarroan urriaren 21etik aurrera eta Euskalerri kontinentalean urriaren 24tik aurrera indarrean dagoen itxiera, batez ere sektorea oraindik ere aurreko itxialditik lehengoratu gabe egon delako. Espainiako gobernuari dagozkion kontuetan, enplegu erregulazioko espedientearen bi mota berri jarri dituzte indarrean: jardueraren garapena eragozteagatiko ERTEa, ostalaritzan aplikatzen ari dena, eta jardueraren garapen normalaren mugengatiko ERTEa, hornitzaileek eskatu dezaketena. Neurri horiek soldatapeko langileengatik sortutako gizarte segurantzaren enpresa ekarpenak salbuesten dituzte hein batean, baina ez dute kontuan hartzen autonomoen kuota.

“Ez da ezer esaten alokairuei buruz, baina ostalari askoren kosturik handiena alokairuarena izaten da”

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak adierazi dute hainbat laguntza eskainiko dituztela. Jaurlaritzaren kasuan, 45 milioi euroko laguntza zuzenak izango dira, aste honetan iragarritakoa ikusita. Zehazki, 3 langile baino gutxiago dituzten establezimenduek 3.000 euroko laguntza jasoko dute; 4-10 langilekoek, 3.500 euro; eta 10 langile baino gehiago dituzten establezimenduek, 4.000 euro. 51 langile baino gehiago dituzten enpresak laguntza horretatik kanpo geratu dira. Bestalde, 100 milioi euroko finantzazio lerro bat irekitzea ere adostu dute Elkargi-rekin.

Nafarroako Gobernuaren kasuan, ostalaritzaren sektoreari bideratutako zuzeneko laguntzetarako aurrekontu zuzkidura bikoiztu dute, hasierako 10 milioietatik 20 milioira igarota. Horri esker, ostalaritzako establezimenduek 25.000 euro jaso ahal izango dituzte, gehienez. Negozio kaltetuenei laguntzeko asmoz, Gobernuak laguntzetatik kanpo utziko ditu BEZaren bidez ohiko diru-sarreren % 20 baino galera handiagoa justifikatzen ez dutenak. Bakoitzaren egoera zehazteko, aurtengo lehen hiru hiruhilekoetako BEZ aitorpenak 2019ko aitorpenekin alderatuko dituzte.

Neurrien artean, ez da ezer esaten alokairuei buruz, non-eta ostalaritzan, negozio askoren kosturik handiena alokairuarena izaten den sektorean. Denbora pasa da jabe handiei luzamendu bat aplikatu zitzaienetik, 10 etxebizitza edo lokal baino gehiago dituztenei aplikatzen zaie, edo 1.500 metro karratukoak baino handiagoren bat dituztenei baita ere, baina ostalaritzaren sektorean jabe txikiak dira nagusi. Beraz, alokairuak eragindako kostua murrizteko aukera alde bien arteko negoziazioaren eskuetan geratzen da.

“Ostalaritza sektoreari laguntzeko nahia benetakoa bada, maileguen ordainketak eteteko bidea ezarri behar litzateke”

Zergen alorrean, Nafarroako Gobernuak adostu du Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ezabatzea milioi bat eurotik beherako fakturazioa duten langile autonomo guztiei. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien kasuan, aipatu dute laster zergen inguruko neurri berriak argitaratuko dituztela. Beste bide bat ere proposatu dute, alegia, zorpetzea, ICO kredituen eta Elkargiren bitartez.

Nahikoak dira hartutako neurriak?

Sektoreko patronalek eta langileek salatu dute neurriak eskasak direla, eta langileen sentsazioa da gobernuak inprobisatzen ari direla eta sektorearen egoera iluna dela oraindik. Alde batetik, zuzeneko dirulaguntzak eskaintzen ari dira, negozioen gainbehera saihesteko. Laguntza hori ezinbestekoa da lehenengo kolpe hau gainditzeko, baina eskasa ere bada, hainbat arrazoirengatik. Hasteko, azpimarratu behar da sektorean ohikoa dela iruzurra egitea, bai Gizarte Segurantzari baita Ogasunari ere; hori dela eta, negozio askok urte amaieran aitortzen dituzten diru-irabaziak benetakoak baino txikiagoak izaten dira. Beraz, zuzeneko dirulaguntzen eskaintza hauen betetzearekin lotu beharko litzateke, neurria egokia izateko.

País Vasco
Más de 17.000 taberneros se manifiestan en Bilbao por el cierre de la hostelería sin un plan de compensación

Miles de personas también han secundado la movilización en Donostia, Gasteiz e Iruña. En un comunicado pactado por la asamblea de hosteleros y trabajadores de la hostelería, han recriminado al Gobierno vasco que gaste dinero en el TAV, en vez de diseñar un plan de rescate para un sector en el que trabajan 62.000 personas.

Bestetik, ez da ezarri ez alokairuen ezta hipoteka maileguen gaineko neurri efektiborik. Alokairuak ordaintzeko luzamendurik ere ez da ezarri, eta, azkenean, zeharka bada ere, horrek ere negozio askoren itxiera eragingo du. Izan ere, kasu gehienetan lokalaren alokairua haren jabearekin adostu beharko da, negoziazio pribatu baten bidez. Hipoteka maileguen gaineko neurri efektiborik ez hartzean, finantza erakundeek euren sarrerak ziurtatuta dituzte, ostalaritzako negozioen kalterako. Beraz, ostalaritza sektoreari laguntzeko nahia benetakoa bada, maileguen ordainketak eteteko bidea ezarri behar litzateke. Ez ote du merezi ostalaritzaren sektoreak benetako laguntzarik? Ez ote dute merezi ostalariek finantza sektoreak 2008tik jasotako laguntza bera? Klase bereizketa bat egiten ari ote dira sektoreen artean?

“Sektorea berregituratzeko plan bat egin, kaltetuak birkokatzen lagundu eta zorren ordainketak malgutu”

Ostalaritzaren berregituraketa

Mahai gainean jarri behar da pandemia eta krisi testuinguru honek bi urte iraungo duela, gutxienez. Une honetan lehen kolpearen aurrean gaude, eta ostalari askok lokalak itxiko dituzte. Halandaze, ostalaritzan sektorea berregituratzeko plan bat egin behar litzateke, iraganean (adibidez, 1980ko hamarkadan) beste sektore batzuekin egin bezala: laguntza ekonomikoak eskaintzetik harago, pertsona kaltetuak birkokatzen lagundu behar da, eta ez da errepikatu behar 2008ko akatsik handiena, hau da, jendea botata uztea, eraikuntza sektoreko langileekin egin zen bezala. Aipatu behar da, gainera, ostalaritza sektoreko langile asko eraikuntzaren krisian beren lana galdu zutenak direla. Beste behin ere kanporatu ditzatela utziko dugu? Eta, berregituratzearekin jarraituta, ezin alde batera utzi krisi honek hornitzaileen sektorean emango duen kolpea.

Autonomo askori eskaintzen zaien bide bakarra zorpetzea da, ICO maileguen eta Elkargik lagundutako maileguen bidez. Neurri horrek arazo gehiago ekar ditzake; izan ere, pertsona asko, negozio barik geratzeaz gain, zorpetuta ere geratuko dira. Testuinguru horretan, behar-beharrezkoa izango da Bigarren Aukerako Legearen aplikazioa sustatzea, baita finantza erakundeei mugak jartzea ere, zorren ordainketak malgutu ditzaten.
“Terrazismoa alde batera utzi beharko da eta topagune publiko eta sozial berriak sustatu”

Ostalaritzako langileei dagokienez, horiek izango dira kaltetuenak; izan ere, lan baldintza kaxkarrak eta prekarioak dituzte, eta, sarritan, lan iruzurra ere pairatzen dute (kontratazioan, ordainketetan…). Horrek denak negatiboki eragiten dio haien langabezia sariari. Gainera, asko ez dira ostalaritzako lanetara bueltatuko. Beraz, ezinbestekoa da euren dibertsifikazioa sustatzea eta laguntza eskaintzea, ogibide aldaketarako ibilbideak bultzatuz, enplegu berrietara bideratuz, bai nekazaritzan, bai industria estrategikoetan eta baita sektore publiko-sozial berrian ere.

Las Kellys
Vuelta al turismo de los años 70 bajo la precariedad laboral del siglo XXI
El sector de la hostelería enfrenta una crisis económica sin precedentes en las últimas décadas. España, el segundo país del mundo que más turistas recibe, es uno de los más afectados por la crisis sanitaria.
Bukatzeko, ezin dugu ahaztu sektoreak kulturan eta aisialdian duen eragin izugarria, jarduera horiek ere pandemian ondorioz duten egoera larria nabarmenduz. Esaterako, agerikoa da ostalaritzak musikarekin duen lotura, eta birpentsatu behar litzateke harreman horiek nola eraldatu. Era berean, “terrazismoa” alde batera utzi beharko da, kalea oinezkoentzat eta ez-kontsumitzaileentzat berreskuratzeko, eta topagune publiko eta sozial berriak sustatu beharko dira, orain arte ostalaritzak egiten izan duen funtzioa osatzeko. Hau da, gaztetxeak, kafe antzokiak, kultur etxeak, azokak, txosnak, komun publikoak… bultzatu beharko dira, eta kultura arloko plan soziosanitario bat eratu, langile guztiak babestuko dituena.

Sindikal agenda, azaroaren 21tik aurrera

  • Novaltia enpresako langileek greban jarraitzen dute 473. egunez, hitzarmen duin baten alde (ELA).
  • Bilboko portuko zamaketariek greban jarraitzen dute, lan baldintza duinen alde. Urriaren 9an ekin zioten grebari, eta abenduaren 9ra arte jarraituko dutela iragarri dute. (Coordinadora, UGT, LAB eta Kaia)-
  • Enviser-Ecovidrioko langileek greba mugagabean dabiltza hilaren hasieratik, lan baldintza duinen alde (LAB).
  • Gizpuzkoako Elecnorreko langileak lanuzteak egiten hasiko dira barikuro, kaleratutako kidea berriro onartu dezaten (ESK).
  • GAM Lujua Txorierri Mungialdea, Bizkaibusentzat lan egiten duen enpresa, lanuzteak egiten hasiko da astelehenetik barikura, 7etatik 9etara eta 18etatik 20etara, hitzarmen kolektiboaren negoziazioa aldarrikatzeko. Akordiorik lortu ezean, abenduaren 1ean greba mugagabeari ekingo diote (UGT, CCOO, LAB y ELA).
  • Amnistiaren Aldeko Mugimenduak mobilizazioak antolatu ditu, Iñaki Bilbao euskal preso politikoaren gose eta komunikazio grebaren harira haren aldeko ekintza batengatik atxilotutako bi kideen kaleratzea exijitzeko. (Amnistiaren Aldeko Mugimendua).

Gaur, azaroaren 21ean, zapatuan

  • Sindikatuek Saharar herriari elkartasuna adierazteko mobilizazioak deitu dituzte. 12:00etan izango dira, EAEko hiri eta herrietan. (ESK, ELA, LAB, STEILAS, CCOO Euskadi, UGT Euskadi, CNT eta EHNE).
  • Izan Bidea dinamikaren barruan, Sarek mobilizazioak eta ekimenak antolatu ditu hainbat herritan, presoak eta iheslariak etxera ekar ditzaten aldarrikatzeko (Sare).
  • Genero indarkeriaren kontrako egunaren harira, errelebo martxa deitu dute Ezkerraldeko eta Meatzaldeko emakumeen eta feministen taldeek. Martxa 11:00etan hasiko da, Kabiezeseko errotondan, eta 13:00etan bukatuko da, Barakaldoko herriko plazan (Ezkerraldeko eta Meatzaldeko emakumeen eta feministen taldeak).
  • Bergarako ostalariek beren sektorearen aldeko manifestazioa deitu dute 18:00etarako, San Martin plazatik hasita.

Azaroaren 24an, martitzenean

  • Lan-adiskidetzearen zerbitzua aurrerantzean ere aurrez aurrekoa izan dadila eskatzeko kontzentrazioa deitu du ATH-ELEk. 10:30etan izango da, Bilboko Gran Vian, Adiskidetze Zerbitzuaren aurrean (Etxeko Langileen Elkartea, ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT, CNT, Berri Otxoak, EMF-Sociosanitarias).

Azaroaren 25ean, eguaztenean

  • Hezkuntza Saileko eta EHUko garbitzaileek bigarren greba eguna egingo dute lan baldintzak hobetzearen alde (ELA, UGT, LAB, ESK, CCOO).
  • Genero indarkeriaren kontrako eguna denez, Bilboko mugimendu feministak iragarri du itsasadarraren bi aldeak okupatuko dituela, indarkeria matxistaren aurrean zerbitzu publikoak defendatu ditzaten eskatzeko (Bilboko mugimendu feminista).

Azaroaren 28an, zapatuan

  • Santurtziko okupazio mugimenduak okupazioaren aldeko manifestazioa antolatu du. 12:30etan irtengo da, Mamarigako kultur etxetik (Santurtziko okupazio mugimendua).
Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas las entradas
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Universidad
UNIVERSIDAD El profesorado asociado de la UCM enfrenta un plan de recortes sin negociación ni transparencia
Estos cambios forman parte de una estrategia de “estabilización” que continuaría en el próximo año y que, en la práctica, pone en riesgo la continuidad de numerosos docentes con muchos años de servicio.
Servicios públicos
Servicios públicos CC OO advierte del colapso de la atención al público de la DGT ante la falta de más del 50% del personal
El refuerzo de 150 trabajadores temporales (nueve meses) acaba en junio y apenas ha aliviado un servicio público que empuja a la ciudadanía a las gestorías, a posponer los exámenes de conducir y a dejar de trabajar, en el caso de los transportistas.
Opinión
Opinión El enemigo justo
Los jóvenes napolitanos han encontrado el camino correcto, no desde el antifascismo de pura fachada, sino desde la solidaridad con el pueblo palestino.
Sobre este blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas las entradas
Generalitat de Catalunya
Elecciones Catalunya Pere Aragonés abandona la primera línea política tras el batazaco electoral
El candidato de ERC ha asegurado que no recogerá el acta para ser diputado en el futuro parlamento catalán, después de bajar hasta los 20 escaños y asegurar que su partido estará en la oposición.
Catalunya
Catalunya Salvador Illa acaricia la Generalitat
El PSC ha obtenido 42 escaños, 9 más que en 2021, año que ya ganó las elecciones al Parlament de Catalunya. Pasqual Maragall consiguió presidir la Generalitat también con 42 escaños en 2003, formando un tripartit con ERC e ICV.
Catalunya
Elecciones Mayo de 2024 La izquierda en Catalunya pasa un mal trago aunque suma para un posible gobierno del PSC
A falta de un 2% del escrutinio, la suma de PSC, ERC y Comuns Sumar llega al mínimo de 68 diputados para que Illa intente formar Gobierno. Mala noche para la izquierda en Catalunya, que obtiene sus peores resultados en una década.
Elecciones autonómicas
Elecciones catalanas Aliança Catalana refuerza la presencia de la extrema derecha en el Parlamento de Catalunya
A los once diputados de la ultraderecha españolista de Vox se suman dos escaños del partido islamófobo de Sílvia Orriols, que consolida el feudo del Ripollès y se expande.
Salud
Salud perinatal Susana Carmona: “No encuentro nada más feminista que estudiar lo que pasa en nuestros cuerpos”
La psicóloga clínica Susana Carmona recoge en ‘Neuromaternal’ casi todo lo que la neurociencia puede enseñar sobre las madres. Por ejemplo, que la La maternidad, como la adolescencia, era una época de neuroplasticidad y de adaptación.
Ocupación israelí
Guerra contra Gaza Crece el debate en EE UU por su responsabilidad en la masacre de Gaza
Un informe del Departamento de Estado admite por primera vez que las bombas de 900 kg suministradas por EE UU se han podido utilizar de forma indiscriminada contra civiles.

Últimas

Ocupación israelí
Guerra contra Gaza Crece el debate en EE UU por su responsabilidad en la masacre de Gaza
Un informe del Departamento de Estado admite por primera vez que las bombas de 900 kg suministradas por EE UU se han podido utilizar de forma indiscriminada contra civiles.
Universidad
UNIVERSIDAD El profesorado asociado de la UCM enfrenta un plan de recortes sin negociación ni transparencia
Estos cambios forman parte de una estrategia de “estabilización” que continuaría en el próximo año y que, en la práctica, pone en riesgo la continuidad de numerosos docentes con muchos años de servicio.
Formación El Salto
Formación El Salto Fotoperiodismo y movimientos sociales: una mirada a las luchas desde abajo a través de un objetivo
La Escuela de Periodismo Crítico de El Salto ofrece su primer curso presencial, en el que abordaremos, de la mano de nuestros fotógrafos, cómo plasmar a través de la imagen movilizaciones y resistencias.
Memoria histórica
Memoria histórica Castilla y León podría haber prevaricado al declarar Bien de Interés Cultural la pirámide fascista de Burgos
La Asociación para la Recuperación de la Memoria Histórica denuncia por presunta prevaricación al Gobierno de la Junta de Castilla y León, que declaró Bien de Interés Cultural la llamada Pirámide de los Italianos.
Racismo
Análisis Corporativismo racial penitenciario
Las personas migrantes en situación irregular, si se hallan en la cárcel no tienen ningún problema administrativo para trabajar, pero estando en libertad deben empezar el arduo camino de regularizar su situación administrativa.
Análisis
Análisis Algunas de mis mejores enemigas son feministas: sobre el feminismo sionista anglófono
Los hechos reales rara vez han parecido empañar la percepción de las sionistas feministas de un puesto superior y avanzado de empoderamiento de la mujer judía en medio de un mar de atraso patriarcal árabe y/o musulmán.
Análisis
IPC y Salarios ¿Es la inflación igual para todos?
El IPC y la inflación, para el cálculo del incremento de salarios y de pensiones, son ambos un continuo y acumulativo vector de desigualdad social.

Recomendadas

Palestina
Noura Erakat “Nuestra lucha por salvarnos como palestinos es también una lucha para salvar el mundo”
La organizadora y abogada defensora de la Campaña en Estados Unidos por el fin de la ocupación israelí Noura Erakat respondió a las preguntas de Olga Rodríguez para la entrevista de la revista trimestral de primavera de El Salto.
Barcelona
Barcelona El Lokal se queda en el Raval
En un giro inesperado de su historia, el mítico espacio libertario El Lokal, de Barcelona, ha tenido que decidir si mudarse o firmar un contrato de compra-venta para preservar su espíritu, a ras del Raval.
Catalunya
Elecciones en Catalunya Andrés García Berrio: “Nuestro objetivo es evitar el retorno de la sociovergencia y las medidas del pasado”
Entrevista con el abogado y activista Andrés García Berrio, que da el salto a la política como número tres en la lista de Comuns Sumar en la provincia de Barcelona.
Extrema derecha
Perspectivas electorales La ultraderecha en Austria aprende a cabalgar el tigre
El Partido de la Libertad de Austria (FPÖ) lidera desde hace meses los sondeos para las próximas elecciones europeas en el país centroeuropeo, con entre un 22% y un 28% de la intención de voto.