Agenda sindikalaren errepasoarekin abiatu dugu saioa. Ondoren Adimen artifizialaren gaia ekarri dugu, azken boladan etengabe berba egiten ari den gaia dugu, lanaren mundutik ere aztertu nahi izan dugu. Lehenengo Xabier Barandiaran EHUko filosofia saileko irakaslearekin hitz egin dugu, batez ere adimen artifizialaren ondorioez hitz egin du eta hauek kudeatzeko beharraz berba egin digu. Argia astekariaren atalean Diana Franko izan dugu, teknologia gaiak lantzen ditu astekarian eta azken zutabea izan dugu hizpide Adimen artifizialen munduak. Amaitzeko “Digitalizazioa eta lana” artikulua ekarri digu Jon Bernat Zubirik.

Orain dela bost urte abiatutako Lanaren Ekonomiaren 100. irrati saioa ospatzeko unea heldu da. Bilboko Kafe Antzokian egingo dugu, maiatzaren 16 martitzenean, 12:30-13:30 artean. Zuzeneko berezia izango da, Bilbo Hiria irratian eta Arrosa Sareko beste irratietan, eta, urte hauetako Lanaren Ekonomia lantaldearen irakurketatik haratago, Argiako lagunen mezua izango dugu baita ere. Saioaren eguneko gai monografikoa berezia izango da ere, elkarrizketak egingo baitizkiegu sindikatuen arduradunei. Xuria Artza (UGT), Endika Alabort (CNT), Igor Eizagirre (ELA), Iratxe Alvarez (ESK), Oihana Lopetegi (LAB) eta Alfonso Rios (CCOO) izango dira gurean, eta langile mugimenduaren erronken eta arlo komunikatiboan aurrepapausoak egiteko beharraren inguruan galdetuko diegu.

Lanaren Ekonomia programa 100
El programa de raidio Lanaren Ekonomia celebra haber superado las 100 emisiones, fruto de una colaboración de Hordago y El Salto Radio con Bilbo Hiria irratia y Argia Arte El Salto

Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra en tu cuenta.

Relacionadas

Cargando relacionadas...
Cargando portadilla...
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...